cabecera
RSS / Kontaktatu / Bilatzailea / Webgunearen mapa /

Nor da arartekoa?

2004 - Iñigo Lamarca Iturbe - Argazkia: Roberto Zarrabeitia

Iñigo Lamarca Iturbe Donostian jaio zen, 1959ko uztailaren 13an. Zuzenbidean lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoretza ikastaroak egin zituen eta 1994ra arte Konstituzio Zuzenbideko irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Hainbat ikerlan burutu zituen, batik bat Euskal Autonomia Erkidegoko eta euskal lurralde historikoetako zuzenbidearen arloan. Fakultateko Batzordeko kide izan zen, baita fakultatean hizkuntza normalizatzeko plana prestatu zuen Euskara Batzordeko kide ere. Derecho autonómico vasco liburuaren egilekidea da. 1994ko maiatzean, legelari kargua hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan (hau da, probintziako parlamentuan).

AQUÍ SE MOSTRARÁ EL REPRODUCTOR DE VIDEOS

Iñigo Lamarca joera homosexualeko eta identitate transexualeko pertsonen eskubideak defendatzeagatik nabarmendu da. 1997tik hasi eta ararteko izendatu zuten arte, Gehitu Euskal Herriko gay eta lesbianen elkarteko lehendakari izan zen, eta Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatuko Federazioaren (FELGTB) zuzendaritza taldeko kide. Gehituko lehendakari zenean, elkarte horri aho batez eman zitzaion herritar merezimenduagatiko domina jaso zuen, 2004ko urtarrilean, Donostiako Udalaren eskutik. Gay nauzu liburua ere idatzi zuen -1999an argitaratua-. Garai ezberdinetan, zenbait hedabidetako kolaboratzaile izan zen: Zeruko Argia, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Euskaldunon Egunkaria eta Irutxulokoa; eta, orobat, artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan.

Iñigo Lamarca 2004ko ekainaren 18an aukeratu zuten lehenengo aldiz ararteko, Euskadiko herriaren defendatzaile, eta 2004ko ekainaren 25ean jabetu zen karguaz, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren aurrean. Euskal Ganberak berriro ararteko izendatu zuen Iñigo Lamarca 2009ko urriaren 8an, beste 5 urterako. Legebiltzarkideen gehiengo nabarmena izan zuen bere alde, eta, horrela, erakunde honen historian, bigarren aldiz aukeratzen duten lehendabiziko arartekoa da. 2009ko urriaren 15ean jabetu zen karguaz, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren aurrean.

separador GAI HONEKIN LOTUTAKO EDUKIAK separador Iñigo Lamarcaren curriculuma Iñigo Lamarcaren curriculuma

separador