Material didaktikoak

Hona hemen Arartekoak argitaratu eta gure erkidegoko ikastetxe guztiei banatutako material didaktikoak (egutegiak, kartelak edo Hitzarmenaren testua alde batera utzita):
Amnistía Internacional-eko hiru pertsonek prestatutako materialak dira, Bigarren Hezkuntzako arlo ezberdinekin lotutako 100 ekintzatik gora eskaintzen ditu, baita zenbait eranskin ere.
IPEren inguruan (Investigaciones y Programas Educativos / Ikerketak eta Hezkuntza Programak) antolatutako zazpi profesionalen taldeak egina da eta Haurraren Eskubideen Hitzarmenean onartutako eskubideei buruzko 30 unitate didaktiko eskaintzen ditu. Unitate horiek Lehen Hezkuntzako maila batean edo batzuetan sistematikoki landuak izateko pentsatuta daude.
Giza eskubideetan hezteko materialen kutxa da, Oinarrian-eko eta Hegoako pertsona talde batek egina. Zenbait karta-joko ditu, tolesgarriak jokorako argibideekin, gida didaktikoak.
Ararteko erakundeak giza eskubideei buruzko eskola-lanen I. lehiaketa antolatu zuen. Zenbait ikaslek lehiaketa horretara aurkeztu zituzten eskola-lanak biltzen dira bertan (idazlanak, komikiak, marrazkiak, historiak¿).
Material interaktiboa da, Mugarik Gabeko talde batek egina eta berariaz emakumeen eskubideetan eta horiek munduan bizi duten egoeran oinarritua. Bideoak, agiriak, ekintzak, e.a. ditu. Adin eta testuinguru ezberdinetan erabil daitezke.
Material didaktiko batzuk paperean bakarrik daude eskuragarri. Beste batzuk agortuta daude. Dena den, Arartekoak orain arte argitaratutako materialen bat nahi baduzu, bidali ieaguzu posta elektroniko bat arartekoa@ararteko.net helbidera.
Material didaktikoen zerrenda
GAI HONEKIN LOTUTAKO EDUKIAK