Aurkezpena
Oraingo hau Ararteko erakundearen urteko txostena harro-
tasunez aurkezten dudan bederatzigarren aldia da. Horren
bidez, 2012. urtean zehar erakunde honek burutu dituen
jardueren berri ematen dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan
giza eskubideen egoera orokorrari buruzko ikuspegia gai-
neratuz.
Urteko txostenarekin batera, Haurren eta Nerabeen Bule-
goaren txostena ere argitaratu dugu. Ararteko erakundean
arreta berezia eskaintzen diogu adingabeek osatzen duten
gizarte kolektiboari. Izan ere, botere publikoek haurrei eta
nerabeei ematen dieten tratamendua gizarte batek etorkizu-
nari aurre egiteko duen moduaren adierazgarri da.
Azken urteetako joerari jarraiki, txosten honetan ahalik eta
gehien laburtu dugu urte osoan zehar garatu dugun lana, az-
terketa horri bizitasuna, bizkortasuna eta zehaztasuna emate
aldera.
Txostenean Ararteko erakundearen eta gizarte erakundeen
artean egon den lankidetza estua islatu dugu. Ararteko
erakundeak GKEek giza eskubideen babesean eta sustape-
nean garatzen duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du,
bereziki, gizarte eta ekonomia eskubideen arloan. Erakunde
horiek oso eginkizun garrantzitsua daukate benetako ber-
dintasun eraginkorra gauzatu dadin, Konstituzioaren 9.2.
artikuluak botere publikoei hori betetzeko eginbeharra ezarri
baitie. Gure ustez, konprometitutako herritarrak demokrazian
zein gizarte kohesioan aurrera egiteko ezinbesteko osagaia
dira. Horrelako herritarrik gabe, Ararteko erakundearen lana
ez litzateke berbera izango.
Esku artean duzun txostenaren ildoa inpaktua da. Gure jar-
dueren berri ematerakoan, modu kritikoan hausnartu dugu
honen inguruan: gure lanak azken urtean zehar Ararteko
erakundera laguntza edo aholku eske jo zuten pertsonen
bizitzan eduki duen inpaktu positiboa. Garrantzitsua da ai-
tortzea gure lanaren inpaktua administrazioekin izandako
elkarrizketa argi eta konstruktiboaren emaitza dela eta
horrek araudian eta politika publikoetan aldaketak eragin
dituela. Horregatik hain zuzen ere, administrazio batek
gure informazio eskaerei behar bezala erantzuten ez dien
bakoitzean, herritarrak dira benetako kalteak pairatzen di-
tuztenak, ez Ararteko erakundea bera. Zerbitzu publikoak
etengabe hobetzeko xedearekin, aurten ere administrazio
guztiei eskatu nahi diet lankidetza estua gauzatu dezagun
gizartearen onerako, gure gizarteko pertsona eta kolektibo-
rik zaurgarrienak bereziki aintzat hartuz.
2012.
urtean zehar krisiaren ondorioak handitu besterik
ez dira egin, bai intentsitatean, bai hedaduran eta gero
eta jende kopuru handiagoarengan dauka eragina. Euskal
­
Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan Ararteko erakun-
deak dituen herritarrentzako arreta bulegoak gizartearen
etsi­pen mailaren neurgailu on bihurtu dira, baita gure gizar-
tea babesteko sistemak emandako erantzunaren eskasiare-
na ere. Beharrek gora egin dutenez eta horiei aurre egiteko
baliabideak, aldiz, mugatuak direnez, ezinbestekoa da go-
gora ekartzea ekonomia eta gizarte eskubideak (osasuna,
elikadura, etxebizitza, hezkuntza, lana, etab. edukitzeko
eskubidea) giza eskubideak direla eta botere publikoen
jarduera guztiek kontuan hartu behar dituztela. Eskubide
horiek unibertsalak dira baina herri-administrazioek arre-
ta berezia eskaini behar diete zaurkortasun egoera larrian
dauden edo gizarte bazterkeria pairatzeko arriskua duten
pertsonei. Gizarteak laguntza-dei horri erantzun behar dio
eta, horren arabera, bere barne kohesio eta politikoen buru-
zagitza maila zehaztuko da. Krisi ekonomikoaren garai ho-
netan egiaztatu daiteke giza eskubideekiko konpromisoa
benetan zintzoa den edo oparoaldi ekonomikoko garaietan
erabiltzen diren hitz soilak diren. Azken finean, azken kasu
horretan, hitz horiek bizkarra erakutsi orduko haizeak era-
man ahal ditu. Ararteko erakundetik errepikatu nahi dugu
giza eskubiderik gabe beldurra, basakeria eta bidegabeke-
ria besterik ez dela geratzen.
Iñigo Lamarca Iturbe
ARARTEKOA
15
2012
ko
T
xostena
Aurrekoa ikusi