rritarren arazoen arabera bete­tzen baitu. Horrek Arartekoak
hiru planotan jardutea dakar:
Salatutako administrazioak indarrean dagoen legeriaren
arabera jardun duen egiazta­tzea.
Administrazioetan jardunbide egokia bul­tza­tzea, herrita­
rren eskubideei arreta hobea emateko eta tratu hobea eta
eraginkorragoa emateko.
Kasuan bitartekari lana egitea. Izan ere, askotan, admi­
nis­trazioak zuzen jokatu duen arren, gure esku har­
tzearekin, hurbileko tratua emanez, errealitatearen edo
jardun den kasu zeha­tzaren ikuspegi ezberdina eskainiz
edo araua modu malguagoan interpretatuz, per­tsonen
arazo zeha­tzak konpondu ahal izaten dira, edota berdin­
tasun ezeko, babesik gabeko eta bidegabeko egoerak
eragozten dira.
1.1. 2012.
urtean erakundearekin
bilerak egin dituzten elkarteak eta
taldeak
2012.
urtean, Arartekoak gizarte eragileekiko harremana
zain­tzen jarraitu du bere ohiko jardunean. Batez ere, egoera
­
txarrean dauden per­tsonei lagun­tzeko edo askotariko gizarte
arazoak konpon­tzeko lanean ari­tzen diren elkarte, erakunde
eta taldeekin: giza eskubideen aldeko taldeak, a­tzerritarrei,
presoei edo baztertuta daudenei lagun­tzekoak, e­txerik ga­
bekoei lagun­tzekoak eta abar.
Urte hauetako esperien­tziak eraku­tsi digu, izan ere, erakun­
de eta talde ugari gil­tzarriak izan daitez­keela gure gizarteko
sektore baztertuen edo oso ahulen eta Arartekoaren eta ha­
lako erakundeen arteko bitartekari lanetan; hala, beren es­
1.
Gizarte erakundeekiko harremanak
Gobernuz kanpoko erakundeak eta antolatutako gizarte zibi­
la, Arartekoaren ustez, euskal gizartearen arazoen begiak eta
belarriak dira. Haien informazioari esker, jardunak hasten ditu
ofizioz eta politika publikoen ebaluazio egiaz­koagoa egiten
du Arartekoak.
Arartekoaren erakundean beti balora­tzen dugu elkarte ho­
riek eta boluntarioek egiten duten lana. Gizarte esku har­
tzeko hirugarren sektorea, une honetan, Euskadin per­tsonen
eskubideen gizarte sistemaren bideragarritasunaren zuta­
beetako bat da. Orain bizi dugun krisialdi ekonomiko eta
sozialean inoiz baino argiago ikusten dugu haien lana zein
garran­tzi­tsua den. Era berean, inoiz baino babes publiko
handiagoa behar dute haiek beren baliabide ekonomikoei
eusteko, horiei esker esku har­tzen baitute gizartean. Bidez­
koa da hori aitor­tzea eta gizartearen eta erakundeen aurrean
hala aldarrika­tzea. Gizarteak eta erakundeek lagun­tza eman
behar diete egunetik egunera eta trukean ezer eskatu gabe
beren lanarekin gizartearen eta baztertuen edo baztertuak
izateko arriskuan dauden per­tsonen arazorik larrienak be­
ren gordintasun osoan ager daitezen galarazten dutenei.
Bazterketa gero eta zifra kez­kagarriagoak lor­tzen ari da, eta
gizarte-baliabiderik sekula jaso ez zuten per­tsona askori
eragiten ari zaie pixkanaka; horrela, eralda­tzen ari da kri­
sialdia piztu arte zegoen profila, hau da, pobrezia handian
zeuden per­tsonena.
Arartekoa per­tsonek eta per­tsonen­tzat asmatutako erakun­
dea da, euskal administrazioak kontrola­tzeko fun­tzioa he­
Gizartearekiko harremanak
eta erakundeen arteko
lankidetzarako jarduerak
V
.
Atala
2012
ko
T
xostena
273
V
Aurrekoa ikusi