eta helburu nagusiak eztabaida­tzeko eta elkarri adierazteko
tokia dira. Iñigo Lamarca arartekoak ponen­tzia bat aurkez­
tu zuen,
Herritarrekin komunika­tzea, administrazioekin
komunika­tzea izeneko mahai-inguruan
.
Bere min­tzaldian,
arartekoak gainon­tzeko parte-har­tzaileekin partekatu zuen
per­tsonen eskubideak babesteko gizarte-erakundeen aliatu
gisa duen eskarmentua.
– 
Hakamada Iwao kasuari buruz­ko
apelazioak
Arartekoak
japoniar
agintari zenbaiti ape­
lazioak igor­tzen diz­
kie hilero Hakamada
Iwaoren egoeraz duen
kez­karen berri adieraz­
teko. Hakamada Iwaok
77
urte ditu gaur egun
eta horietatik 44 kar­
tzelan darama­tza noiz
hilko zain. Seguru asko
herio­tzako korridorean
denbora gehien daraman per­tsona izango da mundu osoan.
Hakamada 1968ko irailean errudun jo eta herio­tzara konde­
natu zuten. Epaiketan adierazi zuenez, poliziak jo eta meha­
txatu egin zuen aitorpen bat sina­tzeko; hori guztia poliziak 20
egunez interrogatu ondoren. Galdeketetan ez zuen aboka­
turik izan. Bere lantokiko zuzendari gerentea, honen emaz­
tea eta bi seme erail­tzeagatik kondenatu zuten Hakamada.
Hakamada kondenatu zuen epaileetako batek 2007an pu­
blikoki adierazi zuen bere ustez Hakamada errugabea zela,
baina boz­ketan gu­txiengoa zela. Amnesty Internationalen­tzat
kez­kagarria da 1980an, herio­tza zigorra berre­tsi eta hilabete
gu­txira, Hakamada bere pen­tsaeran eta jokaeran gorabehe­
rak erakusten hasi izana. Kar­tzelako agintariek ez diete ez
bere legez­ko ordez­kari ez familiakoei Hakamadari buruz­ko
­
txosten medikorik ematen. Japoniako legediak dio buruko
gaixotasunen bat duten presoak ez direla exekutatuko.
2012
an zaz­pi per­tsona exekutatu ziren Japonian. 2011n ez
zen bat bera ere exekutatu. 131 per­tsona daude herrialde
horretako herio­tzaren korridorean. Urkatuta exekuta­tzen
dituzte Japonian eta, oro har, isilpean egiten dira. Amnesty
Internationalen esanetan, presoei ordu gu­txi ba­tzuk lehena­
go jakinarazten zaie, oro har, baina zenbaitetan ez zaie jaki­
narazten. Gehienetan familiakoei ez zaie exekuzioaren berri
gertatu arte ematen.
Arartekoak igor­tzen dituen apelazioak Gipuz­koan Amnesty
Internationalen Taldeak Hakamada Iwaoren kasuari buruz
bul­tzatako kanpainan sar­tzen dira, beste herrialde ba­
tzuetako Amnesty Internationalen taldeekin koordinazioan.
Erakunde honek emandako datuen arabera, 2012ko aben­
duan Arartekoaz gain, hiru alkatek, Gipuz­koako Ba­tzar Na­
gusietako hamar kidek, Eusko Legebil­tzarreko kide batek, 2
zinego­tzik eta 400 per­tsona inguruk igor­tzen diete hilero be­
raien apelazio japoniar agintariei, Hakamada Iwaori herio­tza
zigorra ez ezar­tzeko eskatuaz.
Arartekoak hiru aldiz adierazi dio japoniar homologoari Haka­
mada Iwaorekiko kez­ka eta herrialdean exekuzio kopuruak
gora egin duelako kez­ka ere bai.
3.
Beste jarduera batzuk
Arartekoaren eta haren ondokoaren
jarduerarik esanguratsuenak,
hitzaldiak emateari dagokionez, eta
administrazioek eta gizarte erakundeek
antolatutako ekitaldietan parte
hartzeari dagokionez
Baloreak eta giza eskubideak susta­tzeko lanean, Ararte­
koaren erakundeak urte osoan zehar jarduera ugari gauza­
tzen ditu, adibidez, gizarte-erakundeek antolatutako ekital­
dietan parte har­tzen du, giza eskubideekin lotutako gaien
inguruko foroetan hi­tzaldiak egiten ditu, erakundearen hel­
buruekin estuki lotuta dauden ekitaldi instituzionaletan esku
har­tzen du, etab.
Jarduera horien guztien katalogoa
kon­tsulta daiteke.
Ondoren,
Iñigo Lamarca arartekoak
egindako jarduera ba­
tzuen laburpena eskain­tzen dugu:
O­tsailean
Zinegoak
Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioar­teko
IX. Zinema Jaialdiaren inaugurazioan hartu zuen parte.
O­tsailean giza eskubideen hiru defenda­tzailerekin elkartu
zen; hirurak defenda­tzaileak aldi batean babesteko pro­
graman zeuden. Programa hori Eusko Jaurlari­tzako Giza
Eskubideen Zuzendari­tzak susta­tzen du Kolektiba Co­
lombia erakundearekin batera.
Mar­txoan krisi garaiko gizarte eskubideei buruz­ko hi­
tzaldia eman zuen Deustuko Uniber­tsitateko Gizarte Lan
Sailak antolatutako jardunaldi batean Donostian.
Apirilaren 26an Gernikan izan zen Nestor Basterre­txearen
Agonía de fuego
eskulturaren inaugurazioan, Gernikako
bonbardaketaren 75. urtemuga zela eta.
Maia­tzean Haurren Minbiziaren kontrako VI. Gala inau­gu­
ra­tzeko ohorea izan zuen Bilboko Euskalduna Jauregian.
Ekainean Euskadin pobreziaren eta gizarte-bazterketaren
kontra borroka­tzeko Europako Sareak (EAPN Euskadi)
aurkeztutako
Gizartera­tzearen aldeko borrokaren erronkak
Euskadin
­
txostenaren aurkez­penean izan zen.
Uztailean Amerikako Estatu Batuek Espainian duten
enbaxadorearekin, Alan D. Solomont jaunarekin, elkartu
zen Espainiako Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen
komunitateetako buruzagiekin batera.
Gorabidek, Biz­kaiko ezgaitasun intelektuala duten per­
tsonei babesa ematera bideratutako irabaz asmorik gabe­
ko elkarteak 50 urte bete ditu eta irailean hori ospa­tzeko
ekitaldian hartu zuen parte.
Urrian Argia Fundazioaren III. Jardunaldi Teknikoan hartu
zuen parte eta honen bidez lan-sare bat sortu zen buruko
gaixotasun larria duten per­tsonen errehabilitazio psikoso­
zialerako.
Azaroan SOS Arrazakeriak bul­tzatutako Bizilagunak. Al­
dameneko familia ekimenean hartu zuen parte. Ekimen
2012
ko
T
xostena
276
(
V). Gizartearekiko harremanak eta erakundeen arteko lankidetzarako jarduerak
V
Aurrekoa ikusi