Beti onartu dugu Ararteko erakundeak administrazio jokaera
bat alda­tzea gomendatu edo iradoki­tzen duenean, adminis-
trazioak ez duela zertan onartu gomendioaren eta/edo ira-
dokizunaren interpretazio juridiko hori, eta ados ez egoteko
arrazoiak zein­tzuk diren argudia dezakeela.
Ba­tzuetan, eragindako administrazioak ez du adierazten
gomendioa edo iradokizuna onar­tzen duen ala ez. Kasuok
bestelako balorazioa merezi dute, eta halakoetan, eran­
tzunik ezak gomendioa edo iradokizuna ez bete­tzeko asmoa
estal­tzen duela susma­tzen da, eta, hortaz, administrazioari
adierazten zaio eran­tzunik ez emateko jarrerari eusten ba-
dio, ez onartu­tzat joko dela gomendioa edo iradokizuna, eta
zer­tzelada hori jakinaraziko dela Legebil­tzarrari egiten zaion
urteko ­txostenean.
Espedienteak buka­tzeko beste modu desegoki bat zera da:
eragindako administrazioak gomendioa ez onar­tzea eta bere
ezez­koa oinarri­tzeko argudio nahikorik ez ematea.
Egoera horrek kez­ka­tzen gaituenez gero, berriz ere adierazi
beharra daukagu horrelako jokaerek –tokiko administrazioan
gerta­tzen dira batik bat– urratu egiten dutela Eusko Legebil­
tzarreko erakunde ordez­kari gisa eman diz­kiguten eginkizu-
nak onar­tzea. Era berean, gure iri­tziz, jokaera horiek begi-
runerik eza erakusten dute Zuzenbideko Estatuak arazoak
konpon­tzeko eman duen tresnetako bat erabiliz beren es-
kubideak aitor diezaz­kieten eta legeria bete dadin erakunde
honetara babes eske etorri diren herritarrekiko. Ildo horretan,
gogorarazi behar da onartu gabeko gomendio edo iradoki-
zun bakoi­tzak, erakunde honen berma­tze lanerako oztopoa
izateaz gain, batez ere legea ez bete­tzen edo herritarren es-
kubideak urra­tzen jarrai­tzea dakarrela berekin, herritarrei le-
gez dituzten eskubideak berrezar­tzea galaraziz.
Horri buruz, 2012. urtean az­pimarra­tzekoa da Arabako Foru
Aldundiaren jarrera i­tzurkorra, izan ere, ez ditu ain­tzat hartu
2011
n hasitako espedienteekin zerikusia zuten gizarte-pres-
tazioez egindako ia gomendio guztiak. Arabako Foru Aldun-
diaren jarrera horrek dezente murriztu ditu biztanle-sektore
horren inklusio-prozesuetan nagusitu behar duten bermeak,
sektore hori da-eta, hain zuzen, horien beharrik handiena
duena. Aldi berean, gure ustez, indarreko araudia betez gero
erraz saihe­ts zitez­keen premiaz­ko egoerak sortu dira.
Ohi bezala, atal honetan aipatuko dugu zein egoeratan dau-
den 2012an egin ditugun gomendio eta iradokizunak, baita
2011
ko abenduaren 31n az­ken eran­tzunaren zain zeudenak
ere. Aipamen hori lau kategoriatan banakatutako gomendio-
en azaleko deskribapena baino ez da izango. lau kategoriak
honako hauek dira: 1) Administrazioak onartu dituenak; 2)
Administrazioak onartu ez dituenak, 3) ­txosten hau amai-
tutakoan, administrazioaren behin betiko erabakiaren zain
daudenak; eta 4) bertan behera u­tzi direnak.
Ebaz­pen guztiak, oso-osorik, gure web orrialdean kon­tsulta
daitez­ke.
1.
Onartutako gomendioak
eta iradokizunak
A) EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
.
Horren bidez gomenda­tzen zaiz­kio “Auzolandegiak”
programaren datozen deialdietan plazak eslei­tzeko
sistema hobe­tzeko neurriak.
800/2011/32
espedientea (43/2011 Gomendioa)
Herrizaingo Saila
.
Horren bidez herritarrei gure erkidegoko bi hiz­kun­tza ofi-
zialetan emandako arreta hobe­tzeko neurriak gomenda­
tzen zaiz­kio.
583/2011/32
espedientea (32/2012 Gomendioa)
1
Osasun eta Kon­tsumo Saila
.
Horren bidez gomenda­tzen zaio eskola­tzeko asmoz aldi
baterako egonaldian dagoen adingabe a­tzerritar bati osa-
sun arreta onar diezaioten.
782/2012/18
espedientea (65/2012 Gomendioa)
.
Horren bidez, medikun­tza pribatua erabil­tzeagatiko
gastuak i­tzul­tzea uka­tzeari buruz­ko kexa-espedientea
bukatu­tzat eman duen.
174/2012/18
espedientea (4/2012 Iradokizuna)
Osakide­tza
.
Horren bidez gomenda­tzen zaio neurriak har­tzeko ondare
eran­tzukizuneko espediente bat berariaz ebazteko.
1307/2010/18
espedientea (49/2011 Gomendioa)
E­txebizi­tza, Herri Lan eta Garraio Saila
.
Ho-
rren bidez iradoki­tzen zaio dagoz­kion neurriak har di­tzan
erreklama­tzaileak bere familia-unitateak dituen espazio
beharrei egoki­tzen den babes ofizialeko e­txebizi­tza bat
eskura­tzeko aukera eduki dezan.
1192/2011/34
espedientea (2/2012 Iradokizuna)
1
Hala ere, kexa berriak jaso ditugu gai horre­txen gainean.
(
)
290
2012
ko
T
xostena
(
VII). Arartekoaren gomendioak eta iradokizunak zenbateraino bete diren
VII
Aurrekoa
ikusi