Haurren lana, adingabekoak ostea, sexu-esplotazioa, na-
zioarteko adopzioa eta abar. Gainera, Espainiako Estatuak
gai horri dagozkion nazioarteko foroekiko duen lotura eta
konpromisoaren adierazle gisa azpimarratu behar da Nazio
Batuen Haurrei buruzko Biltzar Berezian (2002ko maiatzean
egin zen) parte hartu zuela eta “
izeneko dokumentuan jasotako Adiera-
zpena eta Ekintza-plana onartu zituela.
Europar Batasunaren markoan ere berariaz haurren eskubi-
deak aipatzen dituzten arauak daude. Arau horien artean
nabarmenduko dugu
.
Ebazpen horrek hauek
proposatzen ditu: haurren eskubideen defentsariaren figu-
ra, estatu-mailan nahiz Europa mailan. Defentsari horrek es-
kaerak eta kexak jaso beharko ditu, haurrei babesa ematen
dieten legeak aplikatzen direla zaindu, eta botere publikoen
jarduna haurren eskubideen alde bideratu. Halaber, haurren
eskubideen erkidegoko gutun bat egin beharko litzateke,
proposatzen den gutxieneko edukia duena.
Halaber,
(
zatia) ere aipatzekoa da. Gu-
tun horrek, adingabeei dagokienez, adingabeen entzunak
izateko eskubidea, adingabearen interes gorena kontuan
hartzea eta gurasoekin harremana izateko eskubidea os-
petsu egiten ditu. Garapenean, bi gertaera gogoangarri:
lehenbizikoa,
«
»
izeneko jakinarazpena, Europako
Batzordearena (2006), zeinak hainbat egitura ezarri baiti-
tu EBko erakundeek haurren eskubideei lotutako arazoei
aurre egiteko duten ahalmena indartzeko, eta egintzetan
oinarritutako politiken zimenduak finkatu baititu, interes-
dunekiko elkarrekintza arintzeko asmoz; eta, bigarrena,
(2011),
zeinak
batez ere eremu jakin batzuetan jartzen duen arreta, EBk
eremu horietan benetako balio gehigarria ekar dezakeelako,
adibidez, haurrentzako justizia eskuragarri egiteko arloan,
egoera zaurgarrietan dauden umeak babestuz eta Europar
Batasunaren barruan zein kanpoan haurrengan eragina
daukan indarkeriaren kontra borrokatuz. Agenda horreta-
tik eratorritako ekintza batzuk txosten honen beste puntu
batzuetan agertuko dira, erakunde honek parte hartu duen
topaketa, foro edo dispositiboak baitira.
Edonola ere, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren
printzipioak ‑goian azaldutakoak‑ jada Espainiako Estatuko
ordenamendu juridikoaren zati dira,
Adingabearen babes
juridikoari buruzko
sartu ziren heinean (lege horren bidez partzial-
ki aldatu ziren Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea.
Lege hori botere publiko guztiak, berariaz haurrekin lotutako
erakundeak, gurasoak eta senideak, eta biztanleria oro har
lotzen dituen babeserako marko juridikoa da estatu-mailan.
Lege horretan jasotzen dira nazioarteko araudiaren legea-
ren eta haurren eskubideen aplikazio-esparrua, eta berezi-
ki aipatzen da Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko
Hitzarmena. Herri-administrazioen jardunaren printzipio
gidariak ezartzen dira, eta haurraren babes gabeko egoere-
tan zer egin zehazten da, bai eta haurrak babesteko erakun-
deak ere.
Iazko txostenean adierazi genuenez, adin txikikoak babes-
teari buruzko Estatuko legeria eguneratzeko prozesu bat
hasi zen eta oraindik bukatzeko dago.
Espainiako Estatuaren lurralde- eta administrazio-egitu-
rarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoak, ahal legegilea
duenak, adingabeen eskubideen babesaren eta sustape-
naren arloan autonomiako legeria garatu zuen
Le-
,
haurrak eta nerabeak zaintzekoa eta
babestekoa onartu zuenean. Lege horren bigarren Tituluan,
Haurren eta nerabeen eskubideak eta eskubide horien era-
bilera” izenekoan, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarme-
nean sortu ziren eskubideak zerrendatzen dira. Legearen
gainerako ataletan babesik gabeko egoeran dauden hau-
rren babesa arautzen da. Beraz, araudi sektorialari buruz
hitz egitean berriz ere aipatuko dugu legea.
Bukatzeko, adierazi behar da adingabeen eskubideak eta
haurren babesean eta zainketan hartutako konpromisoak
zehaztea oso lan luzea dela, hainbat arlori eragiten baitie,
besteak beste: osasunari, hezkuntzari, gizarte-babesari,
arrisku-egoerei eta babes gabeko egoerei, birgizarteratzea-
ri eta haurren osotasunaren babesari. Hori dela eta, lege,
dekretu eta gainerako garapen ugaritan aipatzen da, arau-
marko zabal bat eratuz. Marko horretatik elementu nagusi
hauek nabarmendu ditugu dokumentu hone
n
.
Arloko araudi horretan 2012an egin diren berrikuntzak txos-
ten honetako II. atalean azalduko dira, arlo bakoitzeko azal-
penean.
2012
ko
T
xostena
17
(
I ) . 2 .
A r a u - e ta e s k u m e n - e s p a r r u a
I
Aurrekoa ikusi