Txosten hori egiterakoan sailak beharrezko esku-hartze
ildoak zehazteko eta horretarako jarduera egutegi bat
ezartzeko proposamenaren berri baino ez dugu izan. Hor-
taz, jarduera horrek eman ditzaken erantzunak ezagutzeko
zain geratzen gara.
Lanbide heziketaren
esparruan
goi-mailako irakas-
kuntzen eskaintza handiagoa
ez egotearen ondotik ha-
serre dauden herritarren kexak jaso ditugu. Horrez gain,
nabarmendu beharrekoak iruditzen zaizkigu zenbait in-
teresdunek egindakoak, kontuan hartuta aldez aurretik
euren aukeraren barruan dagoen familietako bati lotutako
erdi-mailako ziklo bat gainditu ostean, probaren zati ze-
hatza egitetik salbuetsita egongo zirela uste zutela. Haien
matrikulak izapidetzerakoan horiek izapidetzeaz arduratzen
ziren ikastetxeen akats baten ondotik, probaren emaitzak
argitaratzerakoan, zati zehatzean kalifikatu gabeko hauta-
gaitzat jo ziren. Dena den, azkenean, salatutako akatsak
konpondu egin dira.
r
en onarpenaren berri eman
nahi dugu. Horren bidez e
uskaraz egindako ikasketa ofi-
zialak aintzat hartzen dira eta euskara-maila hizkuntza-
tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesten
da
(
EHAA, 74. zk., apirilaren 16koa).
Halaber, berriz ere
ikastetxe atzerritarretan euskara eta
euskal literaturaren irakaskuntza ezartzearen
ondotik
sortutako arazoak mahaigaineratu behar ditugu. Tamalez,
aipatu arazoek oraindik ere dihardute hainbat zentrotan,
zehazki,
San Bonifacio
ikastetxe alemanean, eta arazook
bideratzeko hezkuntza-administrazioaren jarrera erabaki-
garriagoaren falta sumatzen dugu.
Horrez gain, 2012. urtean
Hezkuntza Marko Hirueleduna
(
HMH)
(
)
esperimentatzeko hautatutako ikastetxe batean erabilitako
ikasleen banaketarako irizpideen gaineko iritzia azaldu be-
har izan dugu.
Egia da HMHren jardun esperimentalaren ezaugarri diren
orientabide ireki eta malguek ikasleak taldekatzeko hainbat
irizpide barne hartzen dituztela, ikastetxeei aitortu zaien
antolakuntza-, pedagogia- eta kudeaketa-autonomia gau-
zatuz. Kexa eragin duen kasuan, aukeratutako sailkapena
justifikatzeko argudiatu da baliabide gehiago esleitu dituzte-
la taldeen artean zeuden desberdintasunak orekatzeko. Izan
ere, ematen du taldeen ebaluazioaren emaitzek erabilitako
estrategia bermatzen dutela. Edonola ere, emaitza horiek
alde batera utzita, noiz nolakoak baitira, erakunde honen
ustez, komenigarria litzateke Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailak azterketa sakonagoa egingo balu. Horrela,
ondorioztatu ahalko da HMH esperientzian parte hartzeko
baldintzak egokiak diren haien prestakuntza akademikoa
hezkuntza hirueleduneko proiektu horrekin bat eginez jarrai-
tu nahi duten ikasleen aukera berdintasuna bermatze aldera.
Ikastetxeei dagokienez, adieraziko dugu
Txingudi-Irungo
ikastola HLHIko eta Txingudi BHIko
gurasoen elkarteak
erakunde honen esku-hartzea eskatu dutela, zenbait hel-
bururen artean, ikastetxe horien ohiko mantentzean tartean
dauden hainbat administraziok eduki behar duten ardura-
maila zehazteko. Jakin badakigu ikastetxe horiek -ikastolak
eta eskola publikoa batzeko prozesuaren ondorioz irakas-
kuntzako sare publikoaren zati direnak- egoera berezia
ari direla pairatzen. Izan ere, hezkuntza-egitasmoaren eta
-
plangintzaren ondorioetarako Irungo udalerrian bizi diren
ikasleei erantzuna ematea aurreikusi bada ere, zentro ho-
riek dituzten ondare ondasunak eta 2011ra arte eman ez zen
titulartasuna Hondarribiko Udalari dagozkio. Bideratutako
izapideetan Hondarribiko alkatetzaren jarrerak harritu gai-
tu, kategorikoa izan baita Txingudi ikastolako instalazioak
barne hartzen dituen eraikinen sarbideak eta instalazioak
mantentzeko baliabide ekonomiko gehiago ez emateko era-
bakiari dagokionez.
Garraio eta jantoki zerbitzu osagarriei
dagokienez, joan
den urtean adierazi genuen garraio eta jantoki zerbitzu
osagarriak konfiguratzeko moduak gure esku-hartzea baz-
tertzea eragin zuela, hain zuzen, eztabaidatik salbuetsi
gabeko hainbat kasutan, kontuan hartuta kudeaketa zu-
zenaren jantoki zerbitzuaren baimenak berekin dakarrela
eguerdiko eskola-garraioaren zerbitzua ukatzea. Halaxe
jazo zen Duranako Ikasbidea Ikastola IPIren inguruan aur-
keztutako kexarekin.
Horri dagokionez, 2012. urtean agerian jarri behar da Ikasbi-
dea ikastolako autobusaren erabiltzaileen guraso elkarteak
(
TTIPI-TTAPA Ikasbidea elkartea)
hilabeteak daramatzala
haren eskaeretan aintzat hartzeko bide formal bat gaitze-
ko helburuaren inguruan lanean. Ildo horretan, erakunde
honen bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sail-
buruaren aurrean mahaigaineratutako eskaera bat berariaz
ebazten ahalegindu gara baina, saiakerak behin eta berriro
egin arren, oraindik ez dugu aldeko emaitzarik lortu.
Halaber, eztabaida eragin du hezkuntza-administrazio-
ak hartutako erabakiak, alegia, Ametzaga, Sarria eta
Bitoriano herrietan bizi diren ikasleei ematen zitzaien
eskola-garraioaren zerbitzua eteteari buruzkoak. Eskola-
kontseiluetako hainbat ordezkarik, baita Arabako
Zuia
uda-
lerriko ikastetxeetako gurasoen elkarteetakoek ere, gure
bitartekaritza eskatu dute.
Jantoki zerbitzuari dagokionez, jankideek garraiorako es-
kubidea izan edo ez izatearen arabera ordaindu behar
dituzten zenbait
prezio
zalantzan jartzen dituzten kexak
gailendu behar ditugu.
Zerbitzu horren gaineko irizpideek xedatzen dute garraio-
rako eskubidea duen ikaslearen jantokiko kuota eskubide
hori ez duenarena baino baxuagoa izan dadin. Azken horiek
tratu desberdintasun horretaz kexu ziren eta, gure iritziz, ez
dakar oinarririk gabeko bereizkeria, eskola-jantoki zerbitzua
ezartzeko lehentasuna lotuta baitago eskola-garraiorako
eskubidea duten ikasleak egoteari.
Hala, iruditzen zaigu kexa horiek agian agerian jartzen
dituztela krisi ekonomikoaren ondorioak, beste ekitaldi
batzuetan ez baitira mahaigaineratu, kontuan hartuta duela
gutxi arte jantokirako eskubidea lortzeaz baino arduratzen
ez ziren familiek orain prezio sistema zalantzan jarri dutela.
Horrez gain, azken urteotan familia batzuek behin eta be-
rriro egindako bi eskaera jorratzen ari gara. Horietako bat,
dieta begetarianorako
aukera aitortzea, azkenean onartu
egin dena. Hain zuzen,
.
Horren bidez, kudeaketa zuzeneko
erregimenean, 2012/2013 ikasturtetik aurrera, eskola-janto-
kien funtzionamendurako jarraibideak ematen dira, menu
2012
ko
T
xostena
25
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi