basal orokorraz eta egon daitezkeen ikasleen intolerantziek,
alergiek edo gaixotasunek eragin ditzaketen espezialez
gain –menu begetarianoa eta txerririk gabeko menua barne
hartzen ditu-.
Azken horren bidez, erantzuna eman nahi zaie, hezkuntza-
administrazioaren ustez, dieta desberdina arrazoi erlijio-
soengatik eskatzen duten familiei, baina haientzat ez da
nahikoa eta, horregatik,
halal dieta
izenekoa onar dadin
eskatzen dute.
Eskaera hori, besteak beste, Euskadiko Kontseilu Isla-
mikoak sinatu du eta haren eskaerak beste esparru batzue-
tara zabaltzen ditu, adibidez, arabiera eta Marokoko kultura
irakastera bideratutako Espainia eta Maroko arteko progra-
maren esparruan irakasleak kontratatzera.
Hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleei dagokienez,
2012.
urtean osasun-arloko premia jakinei buruzko kexak
(1
motako diabetes mellitus) izapidetzen jarraitu dugu eta
gure jar-
dueraren oinarritzat hartu dugu.
Halaber,
adierazitakoa gailendu behar dugu, hain zuzen, hezkuntza-
premia bereziak dituen adingabe baten kasua (haren fami-
lia-etxebizitzatik gertu dagoen hitzartutako zentro batean
matrikulatzea baimendu zaio eta hezkuntza-laguntzarako
espezialista bat behar du).
Halaber,
Euskal Gorrak - Pertsona Gorren Elkarteen
Euskal Federazioak
berriro ere entzumen ezgaitasunen
bat duten ikasleen premien inguruko hainbat kexa helara-
zi dizkigu, bereziki hizkuntzak, lanbide heziketako ikasketa
jakin batzuk edota, areago, unibertsitate ikasketak egiten
ari direnenak.
Horrez gain, familia baten kexa ebazteko aukera izan dugu.
Familia horrek haren semearen
txosten psikopedago-
gikoak
eskuratu nahi zituen, baita adingabeak,
La Ola
es-
kola
itxi eta Berango-Merana HLHIko gela egonkor batean
eskolatuta egon ostean, Getxoko Julio Caro Baroja BHIn
egon eta gero, gelako arduradunaren, laguntzarako langi-
leen eta garraio-arduradunen laguntzarekin lekualdatu zi-
tuzten egiaztatu ere.
Beste urtebetez, eragindako familia batzuek azpimarra-
tu dute
gaindohatzeko baldintza pertsonalei loturiko
hezkuntza-premia bereziak dituzten eta arreta falta-
ren nahasmenduak dituzten ikasleei
erantzun hobea
ematen ahalegintzeko premia. Horri dagokionez,
abian jartzeak xede hori lortzeko beharrezko
estrategiak indartzeko aukera emango duelakoan gaude.
Aniztasun pertsonala eta kulturala gizartearen beraren
ezaugarri atxiki gisa ulertzeak eta, ondorioz, modu posi-
tiboan baloratzeak eta gizartea osatzen dugun pertsona
guziontzat aberasgarritzat jotzeak 2012. urtean abian jarri
ziren beste bi plan barne hartzen ditu:
eta
.
Argi dago erakunde honek urteetan
zehar jarraipen berezia egin duela bi kolektibo horietako
haurren eskolatzearen inguruan; izan ere, erakundearen
ustez, zaurkortasun egoera berezian daude. Ikuspuntu
hori oinarritzat hartuta, poztasunez hartu ditugu plan eta
lan-proposamen horiek, Ararteko erakundeak egindako
iradokizun eta gomendioekin bat datozen jarduerak biltzen
dituztenak eta euskal haur guztien (euren jatorria, identita-
te kulturala edo maila sozio-ekonomikoa alde batera utzi-
ta) aurrerapena berdintasun baldintzetan saihesten duten
oztopoak gainditzeko bide eraginkorra izango direlakoan
gaude.
Ikasle etorkinak zentro gutxi batzuetan biltzea saihestea
bezalako planteamenduekin bereziki bat gatoz, ez haur
etorkinen presentziak “bertako” haurren errendimenduari
kalte egiten diola dioen oinarririk gabeko sinesmena dela-
eta, baizik eta etorkinen portzentaje handi bat talde berean
biltzea ez delako onuragarria etorkinentzat beraientzat,
ikasleen nazioarteko ebaluazioan jasotako da-
tuak kontuan hartuta,
erakundeak atera dituen
ondorioei jarraiki. Ikasleen errendimendua ez da baxuagoa
kanpoan jaio izan direlako bakarrik. Goian aipatutako pla-
naren diagnosi-oinarria izan den ikerketa horren arabera,
kalifikazioetan dagoen aldea “euren ezaugarri sozioeko-
nomikoen eta kulturalen bitartez azaldu daiteke”. Egoera
ekonomikoak familia jakin bat non biziko den eta euren
seme-alabak zein ikastetxetan ikasiko duten zehazten du.
Begi bistakoa da etorkin gehienak hirietako gunerik txi-
roenetan bizi direla eta eremu horietako eskoletan bildu
ohi direla. Beraz, administrazioaren ardura da bere esku
dauden baliabide guztiak baliatzea baztertzaileak edo bi-
degabeak izan daitezkeen jarduera mota guztiak saihes-
teko. Ez bakarrik arrazoi pedagogikoak direla-eta, baita
gizarte mailako arrazoiengatik ere: zentro edo sektore jakin
batzuen ghettizazioa edo estigmatizazioa saihestea eta gi-
zarteratzea sustatzea.
Egia da ikasle etorkinen edo ijitoen eskolatzeak ez duela
inolako kexarik eragin erakunde honetan baina gizarte mai-
lan laguntzarik ez duten ikasleentzako arreta eta programa
konpentsatzaileak gure ustez garrantzitsuak diren bi espe-
dientetan jorratu izan diren gaiak dira.
Horietako lehenengoak Gasteizko “Pedro Anitua” Hezkuntza
Konpentsatzaile eta Lanbide Heziketarako Partzuergoaren
deuseztapena dauka hizpide. Gure ofiziozko jarduera abian
jartzea eragin zuen gertakaria hauxe izan zen: 2012ko ekai-
nean, partzuergo horren Gizarteratzeko eta Laneratzeko
Hezkuntza Ikasgelen (AISE) programaren deuseztapen po-
siblea. Dena den, zenbait hilabete beranduago partzuergoa
bera desagertu zen, 27 urtetan zehar lanean aritu ostean.
Jasotako informazio guztia aztertu eta gero, ondorioztatu
genuen 2011. urtean
bat-batean
AISE programaren finantzazioa bertan behera utzi zuenez
eta
ordura arte egiten zuen ekarpen eko-
nomikoa aurreko urteekin alderatuz murriztu zuenez, horrek
guztiak desoreka ekonomiko garrantzitsua eragin zuela. Are
gehiago, partzuergoa “larriki zauritua” geratu zen eta ezin
izan zuen 2012-2013 ikasturterako prestakuntza eskaintza
bat abian jartzeko erronka bere gain hartu, ezta Hasierako
Lanbide Prestakuntza Programen atalean ere. Estatutuen
3.
artikuluan jasotakoarekin bat eginez, “Gasteizko lanbide
heziketa eta hezkuntza konpentsatzailea” partzuergoaren
xedea zenez, haren helburua lortzeko ezintasunak partzuer-
2012
ko
T
xostena
26
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi