eta
gida berriak
onartu izana. Hala ere, kexa honetan aztertutako kasua-
ren errealitatearen ondorioz, berriz ere azpimarratu behar
dugu jarduera burokratizatuak ekidin behar direla eta tratu
txarren errealitatearen diagnostiko ona egiteko, biktimei
laguntza, babesa eta segurtasuna emateko eta ukitutako
familiekin konfiantzazko harremana eta komunikazio ona
izateko helburu saihestezinak era arrakastatsuan bete eta
aseko dituzten gida berri hauen aplikazio sistematiko eta
eraginkorra sakondu behar dela.
Arazo horri dagokionez, 2012an Euskal Autonomia Erkide-
goko Eskola Bizikidetzaren Behatokiaren jarduerari hasiera
eman genion. Ararteko erakundeak bertan parte hartzen
du osoko bilkurako kide gisa. Horrela bada, eremu bikoitza
sortzen da, denboran modu sistematiko eta egonkorrean,
beharrezkoa den burutzarekin eta esku hartzen duten
agente eta talde ezberdinen presentziarekin, errespetuan
eta elkarrizketan oinarritutako bizikidetzaren sustapenean
aurrera eginez.
Behatokiak bilatzen dituen helburuetako bati jarraiki (ikusi
otsailaren 21ekoa
,
Euskal Autono-
mia Erkidegoko Eskola Bizikidetzaren Behatokia sortzeko
dena), urteko bigarren osoko bilkuran ISEI-IVEIk
izeneko
2012
ko txostenari buruz egindako ikerketa aurkeztu zen.
Azterlan horrek adin ezberdinetako ikasleek euren zen-
troan eta hurbileneko inguruan gertatzen den ikasleen
arteko tratu txarrari buruz dituzten iritziak eta ikuspun-
tuak biltzen ditu eta errealitate horren inguruko informa-
zio oso garrantzitsua eskaintzen du. Azterlanak lortutako
emaitzak aurreko ikerketetan (2004, 2005, 2008 eta 2009)
lortutakoekin parekatzen ditu eta horren bidez antzeman-
dako aldaketen azterketa eta balorazioa egin daiteke, bai-
ta arazoa konpontzeko bideratutako neurrien eraginarena
ere. Hala eta guztiz ere, 2012ko txostenak aldagai kopuru
gehiago gaineratu ditu azterketan (18 Lehen Hezkuntzan
eta 19 Bigarren Hezkuntzan, azterlan guztietan egin izan
diren 12 eta 13 aldagaien aurrean, hurrenez hurren) tratu
txarren testuinguru berriak islatzeko helburuarekin, hala
nola, ziberbullyinga, edo egun arte ezkutuan zeuden tratu
txarraren ezaugarriak ikusarazteko, besteak beste, eraso
homofobikoa.
2.2.
Babesgabetasun egoeran dauden
haurrentzako gizarte zerbitzuak
2.2.1.
Zenbait datu kuantitatibo
Atal horretan jasotako informazioaren pisurik handiena bi-
garren mailako gizarte zerbitzuen jarduerak dauka, batez
ere, eskumen foralekoei dagokienez, zenbait gogoeta eta
ondoriok babesgabetasun egoeran edo egoera hori pai-
ratzeko arriskuan dauden haurren eta nerabeen arretan
parte hartzen duten gainontzeko eragile instituzionalak ere
barne har ditzaketen arren (espero dugu haiek ere iritzi ber-
dinekoak izatea). Hala, informazio kuantitatiboa eta egin du-
gun egoitza-baliabideen sareari buruzkoa 2012ko azaroan
hiru foru aldundiei eskatu genien.
Eskatutako lehenengo datua foru aldundi bakoitzean ar-
tatutako populazioarena da: urtean ireki diren espediente
berriak eta guztira zenbat espediente izapidetu diren, bai
eta tartean dauden adingabeen kopurua ere. Eskaeraren
aniztasuna foru aldundien praktika ezberdinen ondoriozkoa
da, zenbait kasutan adingabe bakoitzari espediente bat es-
leitzen baitiote eta, beste batzuetan, espedienteak familia
osoa identifikatzen du; beraz, adingabe bat baino gehiago
tartean egon daiteke.
(5.
grafikoa)
2012.
urtean haurrentzako foru gizarte
zerbitzuek artatu dituzten adingabe berrien
kopurua
1995 2001 2009 2010 2011 2012
Bizkaia
244 741 852 926 879 844
Gipuzkoa
194 414 496 570 758 776
Araba/Álava
136 180 205 189 190 298
EAE
574 1.335 1.553 1.685 1.827 1.918
0
500
1.000
1.500
2.000
2.500
Iturria:
guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri har-
tuta
Bizkaian eta Gipuzkoan ikusitako joera iazkoaren antze-
koa da, zertxobait hazi da Gipuzkoan eta zertxobait gutxitu
Bizkaian. Gipuzkoan, joan den urtean adierazitako joera-
ri eusten zaio: “bertako” haur eta nerabeen kopurua hazi
egin da eta, berriz ere, horiek %7,1 gehitu dute iazko ehu-
nekoa; aldiz, %11,7 gutxitu da familia-erreferenterik gabeko
adin txikiko atzerritarren ehunekoa. Araban dezente hazi da
babesgabezia-maila baloratzeko asmoz Haurren Zerbitzura
joaten diren adin txikikoen kopurua, eta horrek azaltzen du
espediente-kopuruaren igoera. Igoera hori ez da islatzen,
ordea, familia-banaketako neurrien kopuruan, izan ere, ho-
rietako asko familian esku-hartzeko programen bitartez (al-
dundiarenak nahiz udalarenak) artatzen dituzte.
Adingabe horiei eta ordura arte arreta jasotzen zutenei
aplikatzen zaizkien babes-neurriak, funtsean, lau dira: fa-
milian esku-hartze trinkoa burutzeko programak, familia-
harrera, egoitza-harrera eta adopzioa. Adingabeak euren
gurasoetatik aldentzea barne hartzen duten bi neurri nagu-
sien eboluzioa, hau da, egoitza-harrera eta familia-harrera-
ren eboluzioa, ondorengo bi grafiko hauetan ikus daiteke:
2012
ko
T
xostena
28
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi