goaren desagertzea eragin zuen. Edonola ere,
Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programen ja-
rraitutasuna bermatu zuen eta ohiko baldintzak mantentzen
saiatu zen, ordura arte kudeatzen zituen erakundeak bere
lana burutzen jarrai zezala bide alternatiboak topatuz. Gai-
nontzeko programa eta zerbitzuak desagertu ziren.
Gertakari horrek gure artean eragin duen lehenen-
go erreakzioa atsekabe handia izan da. Jakin badakigu
partzuergoaren jarraitutasunari buruzko erabakia bazkide
diren erakundeen legezko erabaki politikoen eremuaren
barruan eta lehentasunak ezartzeko lana zailtzen duen au-
rrekontuak mugatu dituen testuinguru estu baten barruan
dagoela. Hala eta guztiz ere, adierazpen publiko zein pri-
batuetan aditzera eman ohi dugun moduan, ez daukagu
inolako zalantzarik jarduera konpentsatzaile eta prebentzio
jarduerek haurren eta nerabeen hezkuntzarako eskubi-
dearen gauzatzean duten balioaren inguruan. Gure ustez,
partzuergoak sortu zituenak bezalako hezkuntza inguru
konpentsatzaile horiek modu erabakigarrian laguntzen
dute desberdintasunak gizarteratzean eta arriskuan dau-
den gazteek gaitasunak, ezagutzak eta jarrerak eskura
ditzaten bidea errazten dute, eginkizun eta funtzio ezber-
dinak gara ditzaten pertsona helduaren estatusa lortu arte,
emantzipazioa sustatuz.
Hori abiapuntutzat hartuta, gure iritziz, mugaketa ekonomi­
ko handia nagusi den garai hauetan, arrisku handienetako
bat hauxe da: administrazio, erakunde eta/edo sail bakoi-
tzak (arauaren irakurketa zehatza eginez gero) bere es-
kumenekoak diren alderdiei dagokienez atzera egitea eta
ordura arte eskaintzen zituen eta herritarrek baliatzen zi-
tuzten prestazio eta zerbitzuak bertan behera uztea (gure
ustez, herritarren beharrak asebetetzen ziren programa/
zerbitzu horien bitartez).
Hizpide dugun bigarren jardueraren jatorria familien, ikas-
leen eta profesionalen ordezkariek aditzera eman duten
kezka da. Kezkaren arrazoia da orain arte
lak
eskaintzen zuen Udako-Neguko Eskola gizarte- eta
hezkuntza-laguntzarako programaren murrizketa gogorra.
Programa horren xedea laguntzarik jasotzen ez duen gi-
zarte inguruneko gazteei gizarte zein hezkuntzako laguntza
ematea zen. Modu paraleloan hainbat dei jaso ditugu gure
esku-hartzeari lotuta: zuzendaritza taldeak, ikastetxe jakin
batzuetako gurasoen elkarteak, kolektibo pedagogikoak,
5.
Barrutiko Gizarte, Hezkuntza eta Osasun Baliabideen
Mahaia, etab.
Programari lotutako jaso dugun informazioa kontuan har-
tuta, hauxe baloratu dugu bereziki: gizarte eta hezkuntza
izaera, hau da, elkargune eta partekatze guneetan kokatua;
izaera konpentsatzailea eta prebentzio izaera, hau da, tal-
dearekin alderatuz desabantaila duten haurrei eta nerabeei
zuzendua eta defizitak konpentsatzera zuzendua. Preben-
tzio izaera dauka arrisku eta zaurkortasun egoerek okerrera
egitea zailago bihurtuko duelako; familien artean sortutako
konfiantza eta laguntzeko eginkizuna, batez ere gurasoei,
euren guraso-eskumenak garatze aldera (harremanetan ja-
rri diren pertsonek gehienbat alderdi hori aipatu izan dute);
komunitate izaera, mutikoen eta neskatilen inguruan bertan
garatzen delako, filosofia normalizatzaile baten barruan, es-
tigmatizazioaren aurkakoa; eta, azkenik, herrialdean duen
errotzea eta gizarte-hezkuntzako eragileen sarean duen
eginkizuna, izan ere, kasu batzuetan familien eta baliabide
komunitarioen arteko (edo, batzuetan, azken horien arteko)
elementu “konektore” bilakatu baita.
Aurreko kasuan bezala, erabakia udalaren legezko politiken
erabakien esparruan kokatzen dela ulertzen dugun arren,
egokitzat jo genuen unera arte zerbitzu hori jasotzen zu-
ten 600 ume baino gehiagok ordutik aurrera izango zuten
egoerarekiko gure kezka helaraztea eta programa eragiten
zuten beharren estaldurari buruzko aurreikuspenen ingu-
ruan galdetu genuen.
Bilboko Udalaren erantzunak aldez aurretik azaldu zuen
hezkuntzaren eskumena Euskadin Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokiola
eta
udal programa horren existentzia nolabait azaldu zuen:
duela hamar urte baino gehiago hasi zen une hartan ez
baitzegoen programen bidezko gaur egungo eskaintza be-
zalako eskaintzarik
ikasleen gizarte eta kultura inguruari lo-
turiko beharrak bideratzeko
.
Argudio horiei erantzunez adierazi genuen moduan, ez
dugu zalantzan jarriko hezkuntzarako eskubidea berma-
tzeko eskumena, hezkuntza behar berezi eta zehatzak
dituzten haurrentzako derrigorrezkoak diren laguntzekin
baina zalantzaren bat sortu da programak berdintsuak
direla baieztatzeari dagokionez. Bestalde, administrazio
edo erakunde jakin bat eskumenduna izateak argi uzten
du zeinena den jarduteko erantzukizun saihestezina baina
horrek ez du esan nahi gainontzekoak modu osagarrian
jardun ezin dutenik, eremu jakin batzuetan ekintzak bide-
ratu ahal izateko lankidetzan aritzea ezinbestekoa baita.
Une honetan koordinazioak berebiziko garrantzia eskura-
tu du, koordinazioa baita bikoiztasunak eta sakabanaketa
saihesteko helburua lortzea bermatuko duena. Gainera,
horri esker, herritarrek euren beharrentzako erantzunak
jaso ahalko dituzte.
Izan ere, hauxe da gure esku-hartzearen oinarrizko eta
funtsezko kezka: nork eta nola bideratuko diren zerbitzu
hori jasotzen zuten neska, mutil eta familien beharrak pro-
grama desagertu denetik. Zentzu horretan bai lepora ge-
nezake, behintzat gure ikuspuntutik, ordura arte eskaintzen
zen eta herritarrek jasotzen zuten zerbitzua bertan behera
utzi izana, behar horren estaldura bermatuko duen eta es-
kudun izan daitekeen beste administrazio, erakunde edo
sail baten erreleboa behar bezala kudeatu gabe.
Azkenik,
eskola-bizikidetzari
dagokionez, gure jarduerak
ikastetxe batean berdinen artean jazotako tratu txarren
kasu bati lotutako jarduera amaitzen duen
aipatuz laburtuko
ditugu. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako 2. mailan ikas-
ten zegoen bitartean berdinen arteko tratu txarren kasu
batean egon zen gazte baten familiak erakunde honen
esku-hartzea eskatu du, hezkuntzako agenteek egoera
horren aurrean jardun zuten moduagatik. Erakunde honek
positiboki baloratzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Iker-
keta Sailak ikastetxeetan berdinen artean gertatzen diren
tratu txarrekin lotutako episodio posible guztiak ahalik eta
arintasun, eraginkortasun eta segurtasun handienaz jo-
rratzeko egiten duen ahalegina. Horretarako neurria izan
da, esate baterako,
2012
ko
T
xostena
27
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi