rrek portaera-arazoak dituzten nerabeak artatzeko progra-
ma espezializatua du.
Bisitak ekainaren 12an eta 14an egin ziren Bizkaian, eta
irailaren 19an Araban, aldez aurretik jakinarazi gabe, Arar-
tekoak egindako ikuskapen bisitetan ohikoa den moduan.
Erakundeko aholkulariak goizean goiz joan ziren egoitze-
tara, eta arduradunak, hezitzaileak eta arreta jasotzen
duten neska-mutilak elkarrizketatu zituzten. Instalazioak
bisitatu ziren eta zegozkien haurren zerbitzuei agiriak es-
katu zitzaizkien, lortutako informazioa osatzeko eta kon-
trastatzeko.
Ondorengo orrietan helarazitako informazioa gehien bat
deskriptiboa da eta horren bere interesa zalantzan jar zite-
keen hartutako nerabeek dituzten eskubideen bermeari da-
gokionez berariazko balorazioa eskaintzen ez duelako. Hala
eta guztiz ere, gure ustez, deskribapen honen bidez, hain
zuzen ere, irakurleek ulertu ahal izango dute zein modutan
eta zein neurritan dauden babestuta eskubide horiek. Gure
balorazioa, nolanahi ere, positiboa da.
Haurren foru zerbitzuen egitura eta antolamendua lurral-
deen artean ezberdintasunak dituztenez, horiei dagokien
informazioa banatuta aurkeztea nahiago izan dugu. Horrela
bada, Bizkaiko programekin hasiko gara, ondoren, Arabako
programaren inguruan kezkatzen gaituzten kontuei erantzu-
na emateko.
Olabarrieta etxea
■■
Jokabide-arazoak dituzten nerabeentzako arreta-
programa espezializatua.
■■
Galdakaoko Olabarrieta auzoan kokatuta
■■
Komunitateko beste baliabideren batekin eraikina
partekatzen du eta inguru hurbileko baliabide eta zer-
bitzuetarako irisgarritasun osoa dauka, garraio pu-
blikoko sarea barne.
■■
Mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarria
■■
Edukiera: 10 plaza, neska eta mutilen logelen eremua
banantzeko aukerarekin. Bisita egin zenean guztiz
beteta zegoen.
■■
2006
ko uztailean hasi zuen bere ibilbidea eta harez
geroztik Bizgarri Elkarteak kudeatzen du.
■■
Etxeko neska-mutilak egunero doaz euren hezkuntza
zentroetara, ezberdinak direnak ikasketa motaren
arabera. Era berean, komunitateko eskolaz kanpoko
ekintzetan eta kultura, kirol eta jolas jardueretan parte
hartzen dute eta euren kabuz kudeatzen dute norbe-
raren aisialdirako denbora.
Laugune etxea
■■
Jokabide-arazo larriak dituzten nerabeentzako arre-
ta-programa espezializatua.
■■
Laukizko Mendiondo auzoko baserri batean kokatuta,
landa inguruan eta berdegune zabal batekin.
■■
Garraio publikoko sarera heltzeko gunerik hurbilena
2
kilometrotara dago eta mugikortasun urriko pertso-
nentzako irisgarria da.
■■
Edukiera: 8 plaza, neska eta mutilen logelen eremua
banantzeko aukerarekin.
■■
Zentroak, uneko kokalekuan, 2011n hasi zuen bere
jarduera, Urgatzik kudeatuta.
■■
Hezkuntza esku-hartzea, betiere banakakoa eta Ba-
nakako Esku-hartze Planean bilduta, hainbat fasetan
egituratzen da eta horien bidez mailaka autonomia
kota eta mugimendu askatasun gehiago lortzen dira
egunerokotasuneko alor ezberdinetan. Hala eta guz-
tiz ere, eta programa intentsibo gisa, jarduera gehie-
na zentroan bertan garatzen da eta neska-mutilak
hezitzaileen gainbegiratzea dute ia une oro. Beraz,
bizikidetza oso intentsuko zentroa da eta eguneroko
jarduera-programa oso zehaztuta dago, bai edukiari
bai ordutegiari dagokionez.
1.
Programa espezifikoak: zerk ezartzen du euren es-
pezifikotasuna?
Zentro horien elementu bereizgarri nagusia oinarrizko sa-
reko etxeekin alderatuz, gehien bat, profesionalen ratioa
da. Programa espezializatu batera atxikitako neska-mutilen
beharrak
hezkuntza
esku-hartze intentsuago batekin bi-
deratzen dira, hezitzaile profesionalen eskuragarritasun
handiago baten bidez eskaintzen dena. Hala ezartzen du
131/2008
Dekretuak eta hala ulertzen dute baliabideetako
eta Haurren Zerbitzuko profesionalek ere.
2.
Nork, nola eta noiz erabakitzen da programa es-
pezializatu horietan sartzea eta ateratzea? protoko-
loek, jarraibideak, adierazleek?…
Zentro horietara bideratzeari buruzko erabakiak (noiz eta
zergatik sartzen da neska edo mutil bat etxean) Egoitza
Harrera Unitatean hartzen dira, etxe sare guztirako ezarri-
tako mekanismo berarekin. Programa espezializatuetara
babesik gabe dauden haurrentzako baliabide sareko beste
zentroetatik, zuzenean euren familietatik, gazte-justiziako
sistemaren baliabideetatik, etab. datozen nerabeak heltzen
dira, eta orokorrean esango dugu kasuaren koordinatzai-
leak aurkezten duela proposamena. Proposamen hori ga-
ratzeko, esku hartzen duten edo adingabearekin lehenago
lotura izan duten agente ezberdinetatik datorren informa-
zioaz hornitu da. Proposamen hori Egoitza Harrera Unita-
tearekin kontrastatzen da, izan ere, haren berezko zeregina
plaza esleitzea (banatzea) bada ere, kontraste hori egiten
du, eta helmugako zentroko erreferentziazko koordinatzai-
leak ere parte hartzen du bertan. Erabakia COPIAk (Haur
eta Nerabeen Babeserako Batzordea) burutzen du.
Nerabe bati programa horietako bat esleitzeko erabakia
hartzeko portaera disruptibo maila eta baliabide arrunt
2012
ko
T
xostena
32
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi