batera egokitzeko ahalmena baloratzen dira. Programa
horiek esleitzen zaizkie arazoak okerrago konpontzen
dituztelako, bizitzan nahaspilatze gehiago dutelako. Eta
portaera arazoak orokorrak badira, hau da, eremu bakar
batean bakarrik agertzen ez badira (familian, adibidez).
Programa horietan hezkuntza profesional gehiago ego-
teak hezkuntza lan intentsiboagoa bideratzeko aukera
eskaintzen du, ardura handiagoa neska-mutil horien be-
harrekiko.
Arazo psikiko bat egotea ez da adierazle erabakigarria, izan
ere, portzentaje handi batek (guztiak ez esatearren) arazo
psikologikoak, min emozionala, etab. dituzte, haztean bi-
zitzen ari diren egoera oso zailak kontuan hartuta ulergarria
dena. Hala behar duten guztiek arreta psikologikoa edota
psikiatrikoa jasotzen dute Adin Txikikoak programaren bi-
dez eta kanpoko baliabide arruntek eskainita, baina egoitza
zentroetako lana guztiz hezitzailea da, ez terapeutikoa. No-
lanahi ere, Bizkaiko Haurren Planak ezartzen du programa
espezializatuak psikologo kualifikazioa duten profesionalek
koordinatuko dituztela.
Nolanahi ere, etxeen sarean buruko arazo garrantzitsua du-
ten haurrentzako zentro berezia dutela azaldu ziguten. Ba-
besgabetasun egoeran egoteaz gain buruko arazo (oinarri
psikiatrikoa) handia duten adingabeei zuzenduta, errealita-
teak azaltzen du formalki babesik gabe ez dauden adingabe
batzuk ere sartzen direla, familiek arreta eskaintzeko ara-
zoak dituztelako. Gainerakoan, bitarteko baliabide kopuru
handiagoa faltan botatzen dute, ospitaleko altaren ondo-
rengo uneak bideratzen dituztenak gertaera larri baten on-
doren edo etxera itzuli aurretik.
Berme sistemaren zati gisa, erabakiak sistematikoki noi-
zean behin berraztertzen dira, programa hauetan (edo
beste batzuetan) jarraitzeko egokitasuna berriro eta uneko
egoeren arabera balora dadin.
Irteerei buruzko erabakiak ere azken finean unitate horri da-
gozkio, nahiz eta kasu horretan etxeak garrantzi handiagoa
izan bera delako banakako hezkuntza planean hartutako
aurrerapausoak ebaluatzen dituena.
Agiriak eta etxeetako arduradunekin izandako elkarrizketak
aztertzean jakin izan dugu 131/2008 dekretu erregulatzai-
leak ezarritako gehieneko egonaldi tarteak gainditzen ari
direla. Profesionalen ustez ez dirudi kasu guztietan bete
daitekeenik, baina hala ere ez da komeni desagertzea.
Erreferentzia bat ezartzen du, hurbil izan beharreko hel-
burua, baina neska edo mutil bakoitzaren banakako pla-
naren hezkuntza helburuak betetzearen araberakoa izan
behar da. Batzuek azkar egiten dute aurrera programa
honetan, beste batzuek ez horrenbeste. Batzuek etxea-
rekiko lotura positiboa ezartzen dute eta horrek egokiago
bihurtzen du bertatik lanean jarraitzea berriro ere beste
profesional batekin konfiantzazko harremana finkatu behar
izan gabe... Gainera, ez dago horrenbeste lekurik “joateko”.
Ikuspuntu hori, hala ere, kontu bereziarekin hartu behar da
eta zailago mantentzen da programa intentsiboan, izan ere,
neska-mutilen autonomia eta pribatutasun maila askoz ere
handiagoa da eta horren murriztaileak ez diren programe-
tarako aurrerapausoa luzapen gehiegirik gabe egitea ko-
meni da.
3.
Eskolatzea
131/2008
Dekretuak guztiz argi ezarri arren egoitzetan dau-
den neska-mutilen eskolatzea ohiko hezkuntza sarean egin-
go dela, programa intentsiboko (Laugune Etxea) nerabeek
etxean bertan burutzen dute euren eskola jarduera portzen-
taje oso altu batean.
Haurren Zerbitzuko arduradunen hitzetan, programa in-
tentsibo bati atxikitako neska-mutilen errealitatea da
orokorrean edozein hezkuntza zentrotik deslotuta daudela
(
ofizialki edo berez) edo harekin oso harreman gatazkatsuak
dituztela. Nolanahi ere, eta hain zuzen ere eskolatze “arrun-
ta” bistatik galdu behar ez dutelako, harekin erabat ados
baitaude, horixe da intentsitate handiz lantzen den helburue-
tako bat eta neska edo mutil bakoitzaren kasuan ezberdin
gauzatzen dena: prestakuntza jakin baterako sarbidea
prestatuz, hezkuntza zentroan baliozkotzen diren edukiak
euren kabuz” prestatuz (etxean eta hezitzaileen babesa-
rekin), etab. Bestalde, etxean portaerari eta jokabideari da-
gokionez egindako lana (komunikazioko gaitasun sozialak,
emozioen kudeaketa, etab.) neska-mutilak hezkuntza ingu-
ru arruntetan barneratzeko lagungarria da.
4.
Parte-hartzea: neska-mutilen ahotsa zentroko bi-
zitzan.
Neska-mutilek etxeko bizitzan duten parte-hartzea, ge-
hien bat, astero guztiek euren erreferentziazko tutoreekin
dituzten tutoretzetan bideratzen da. Bertan gatazka, pro-
posamen edo iradokizunak agertzen dira, baita etxeko an-
tolamendu eta bizikidetzarako ere, eta hezitzaile taldeak
biltzen eta kudeatzen ditu egokien iruditzen zaion moduan,
gaiaren izaeraren arabera: batzarrera eramanez, antola-
mendu hobekuntza etxeko bizitzan gaineratuz, Haurren
Zerbitzuari proposatuz, etab. Nolanahi ere, etxe horietan
guztietan batzarrak egitea aurreikusten da, eskaintzen
zaion maiztasuna, iraupena, pisua, etab. zentroaren ara-
bera aldatu arren. Bizikidetza gaien taldeko lanerako oso
elementu garrantzitsutzat hartuta, bizikidetza oso intentsua
den etxeetan, Laugunen hala nola, batzarrak ezinbestekoak
direla esan genezake.
5.
Ondasunetara heltzea. Eremuak pertsonalizatzea.
Pribatutasuna. Kanpoarekin harremanetan jartzeko
erregimena.
Bisitatutako bi etxeetako logela guztiek armairuak dituzte
neska-mutilek euren jabetzak gorde ahal izateko eta de-
korazio elementu bereziak ere badituzte. Logelek eta ko-
munek pribatutasuna eskaintzen dute. Hala eta guztiz ere,
gainbegiratutako telefono deien eta komunikazioetan dituz-
ten mugen inguruan galdetu genuen.
Programa intentsiboa eskaintzen duen Laugune Etxearen
kasuan, kanpoarekiko komunikazioa Olabarrieta Etxean
baino askoz ere mugatuagoa dago programaren berezko
izaera dela-eta. Hala eta guztiz ere, mugatze eta gainbe-
giratze maila neska edo mutilaren fasearen araberakoa
da; hasierako fasean, adibidez, deiak eta beste edozein
komunikazio (posta elektronikoa, mezuak, etab.) eteten
dira eta eskubide horretara heltzen dira euren hezkuntza
planean aurrera egiten duten heinean. Olabarrieta Etxean
gazteek mugikorra dute eta egunero kanpoko ingurua-
2012
ko
T
xostena
33
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi