Erakunde honek behin eta berriro aipatu du ez dagoela
ados adina zehazteko probak sistematikoki burutzearekin
adingabeak direla dioten eta faltsutasun zantzurik ez duen
pasaportea duten pertsonei, edo zalantzarik gabe, euren
itxura fisikoak hala bermatzen duenean. Foru zerbitzuek
eskainitako datuek baieztatzen dutenez, egia da ez dela
adina zehazten ari proba horien bidez kasu guztietan, baina
Gipuzkoan adingabe horien % 60ri proba horiek egin iza-
nak zalantzak eta kezka mantentzen du, bereziki, azkenean,
adina bide horren bidez zehazten zaienen 83tik 8 bakarrik
adinez nagusitzat jotzen direla kontuan hartuta.
(1.
taula)
2012
an adina zehazteko probak egin
dituzten bakarrik dauden adingabe
atzerritarren kopurua
(
eta dagozkien ehunekoak)
Araba/Álava
Bizkaia
Gipuzkoa
2012.
urtean zehar hartutako adingabe
berrien” kopurua
59
340 138
Adina zehazteko egindako proba kopurua
48
48
83
Egindako proben % adingabe guztiekiko
%81,4 %14 %60
Proben ondoren antzemandako adinez
nagusitasunen kopurua
41
8
8
Adinez nagusitasunen % egindako probekiko %85,4 % 17 %10
Adinez nagusitasunen % adingabe guztiekiko %69,5 %2,36 %5,8
Iturria:
guk egina haurren foru-zerbitzuek eskainitako datuen bidez
Faltsutasun zantzuak dituen pasaporte bat dagoenean edo
datuen egiazkotasunaren inguruko zalantzak daudenean,
berriro ere diogu hobe dela Kontsuletxe edo Enbaxadan
informazioa eskatzea agiriaren eta bertan jasotako datuen
egiazkotasuna bermatzeko. Beste aukera bat adingabea-
ri haren adinaren gaineko beste egiaztagiri batzuk aurkez
ditzan eskatzea litzateke, hala nola, familia-liburua edo
jaiotza ziurtagiria edo nortasunaren txartela. Agiri horiek
eskatzea oso ohikoa da agiririk ez duten adingabeen ka-
suetan, izan ere, pasaporterik ez dutenean hura emateko
behar diren agiriak dira.
Gai horren inguruan, bestalde, erakunde honek bere kezka
adierazi du, adingabea dela zehazten duen pasaportea izan
arren, adin nagusitasuna zehazten duen fiskaltzaren dekre-
tuari jarraiki tutoretza galtzen duten pertsonen babesgabe-
tasun egoerarengatik.
Pasaportea identifikazio-agiri balioduna da, kontrakoa ze-
hazten duen ebazpen judiziala egon ezean, eta edozein herri
administrazioren aurrean ezinbestekoa da. Adina zehazteko
prozesuan fiskaltzaren ustez baliozkotasunik ez edukitzeak
ez du esan nahi agiri faltsua edo baliorik gabekoa denik,
horretarako dagokion zigor-prozedura izapidetu beharko
bailitzateke. Horregatik, paradoxa bat sortzen da: Fiskal-
tzarentzat pertsona hori adinez nagusitzat hartu da, baina
gainontzeko herri administrazioentzat adingabea izaten ja-
rraitzen du, pasaporteak bermatzen duen moduan, ez baita
faltsutzat jo. Adibidez, pertsona horiek ezingo dute inolako
baimenik eskatu
aurrean, egoitza-bai-
menaren eskaera aurkezteko pasaportea gaineratu behar
duelako eta, kasu honetan, pasaportea adingabe batena
da. Era berean, ez luke erabateko ahalmenik negozio juri-
dikoak eraginkortasunez burutzeko edo administrazioaren
aurrean beste edozein eskaera egiteko.
Pertsona atzerritarra identifikatzen duen agiria pasaportea
da eta agiri berri bat eman dezakeen agintaritza bakarra
bere jatorrizko herrialdekoa da. Administrazio horrek adie-
razten badu adin zuzena pasaportean agertzen dena dela,
ezingo luke identifikazio-agiririk izan adinez nagusi den
pertsona gisa. Horregatik, aurretik aipatu izan dugun mo-
duan, gure ustez jatorrizko herrialdeko agintaritzak bermatu
beharko luke pasaportean agertzen diren datuen egiazko-
tasuna.
2012
an zehar bakarrik dauden gazte atzerritarren
kexa
ko-
puru handia jaso dugu, orokorrean denbora tarte laburretan
zehar bakarrik dauden adingabeentzako egoitza-baliabi-
deetan egon ondoren, irtetean zailtasun bereziak zituzte-
lako.
Kexen arrazoietako bat
tutoretza eten dela aipatzen
duen agiririk ez aurkeztea
zen, beraz, adin nagusitasuna
adierazten zuen fiskaltzaren dekretua besterik ez zuten.
Arabako Foru Aldundiak adin nagusitasuna aitortzen zuen
fiskaltzaren dekretuaren babesean egoitza-harreraren ete-
tea aipatzen zuen foru agindua ematen ohi zien. Agindu ho-
rretan ez zen aipatzen ebazpen horren aurkako errekurtsoa
aurkeztu zitekeenik. Gazteei informazio hori helarazi ge-
nien, Gasteizko Familia-epaitegiaren aurrean aurreko eba-
zpenaren aurkako errekurtsoa aurkez zezaten proposatuz.
Horretarako
jo behar zuten
abokatu bat eta ofiziozko prokuradore bat izenda ziezaieten
eta doako justiziaren eskubidea eskatzeko.
Nolanahi ere, Arabako Foru Aldundiari zuzendu gintzaizkion
egoitza harreraren etetea erabakitzen duen administra-
zioaren ebazpenak arestian aipatutako jakinarazpena ere
gainera dezan eta horren aurkako errekurtsoa aurkez daite-
keela adieraz dezan, baita noiz eta zein epaitegiren aurrean
agertu behar den ere. Izan ere, azaldu izan dugun moduan,
erakunde honen ustez kasu horietan tutoretzaren etetearen
ebazpena eman behar da, arrazoi gisa fiskaltzaren adina
zehazteko dekretua duena. Ebazpen hori behar bezala ja-
kinarazi behar da eta, etetea erabakitzeko izandako arra-
zoiak zein horren aurrean ezar daitekeen errekurtsoa jaso
beharko ditu.
Kexen bigarren arrazoi bat Arabako Foru Aldundiak
ezohiko
baldintzengatik egoitza baimena eskatzeko gomendioa
ematea ukatu izana zen, denbora tarte labur batean zehar
bakarrik dauden haurren egoitza-baliabideetan egon izan
ondoren, egoitza-baimena lortu izan gabe. Hainbat kasu-
tan ere agiriak zentroko lan-programaren aprobetxamendu
egokiari buruzkoak ziren, baina gomendioa ukatzen zen
egonaldia nahikoa ez izanagatik.
Horren gainean, administrazioari hauxe adierazi genion:
eskubideak bermatze aldera, administrazioak behar bezala
arrazoitu behar duela hartzen duen edozein erabaki; horrela,
interesdunek, ezagutzen dituzten arrazoiak oinarritzat har-
tuta, euren burua babesteko aukera edukiko dute. Erakun-
2012
ko
T
xostena
38
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi