de honen ustez, egonaldiaren iraupenaren adierazlea bere
horretan ez du ezein legezko xedapenik ezarri eta babes-
gabetasuna eragiten du. Administrazioak legezkotasuna-
ren printzipioarekin bat eginez jardun behar du eta ezin du
eskubideen interpretazio murriztailerik egin. Nahiz eta egia
izan
198.
artikuluak ezarritakoaren ara-
bera, adin txikikoak babesteko zerbitzuak gomendatu egin
ahal izango duela (hau da, aukerakoa da), egia da, halaber,
artikulu horren ezein tokitan (ezta 197. artikuluaren 3. ata-
lean ere, horri lotzen baitzaio) ez dagoela xedatuta pertsona
bat harrera edo tutoretzapean egon den denborak adierazi
behar duenik zenbateraino aprobetxatu diren prestakuntza-
baliabideak.
Denbora beste datu bat besterik ez da, prestakuntzara joa-
tea eta jarraitutasuna, ikasteko egindako ahalegina, erren-
dimendu akademikoa, etab. bezalakoak. Ideia horretan
sakonduz, gerta daiteke denbora tarte luze batean zehar
harrera jasotzea baina legezko xedapena ez betetzea ez
delako probetxurik egon. Azken finean, helburua ahalegina
baloratzea da, legezko xedapenari beste eduki bat gaine-
ratu gabe.
Gobernuko Ordezkaritzari edo Ordezkariordetzari dagokio
prozedura ebaztea. Horretarako, adingabeak babesteko
zerbitzuak emandako informazioa eta beste organo eta
erakunde batzuek helarazitako informazioa (Donostiako
administrazioarekiko auzien 1. zenbakiko Auzitegiaren
25/2010
Epaia ikusi) erabili dezake zehaztasun handia-
goarekin gaia ezagutzeko
su esfuerzo de integración, la
continuidad de la formación o estudios que se estuvieran
realizando, así como su incorporación, efectiva o potencial,
al mercado de trabajo
” (2/2009
Lege Organikoaren 35.9.
artikulua). Modu horretan, garai batean interesdunari babe-
sa eta segurtasuna eman zion erakunde publikoak burutu
dezakeen agirien eta informazioaren ekarpenak garrantzi
berezia eskuratu du.
Hori guztia aintzat hartuta, ematen du zentzuzkoa dela 18
urte bete arte gazte horiei babesa eskaini dien zerbitzuak
aipagarriak eta objektiboenak diren alderdien gaineko txos-
ten deskribatzailea egitea (hala nola, zenbat denbora egon
diren bertan, zer prestakuntza jardueretan eta beste mota-
tako jardueretan parte hartu duten...). Amaitzeko aldeko eta
aurkako iritzia ere azaldu beharko litzateke, betiere, emaitza
arrazoituz.
Jakin dugu beste bi lurralde historikoetan horixe egiten
dela, hau da, eskuragarri duten informazioa, kasu batzue-
tan gehiago beste batzuetan gutxiago, aditzera ematen
dute Ordezkariordetzaren esku utziz pertsona horren ingu-
ruabarren eta bere gizarteratze mailaren balorazio orokorra
egitea.
Hirugarren arrazoia, berriz, hauxe zen: Gasteizko Udalak
babesik gabeko haurrei, gizarte-bazterketako egoera la-
rrian zeudela iritzi eta gero, baliabideetatik irtetean ematen
zien arretan beraien ustez zeuden gabezia garrantzitsuak.
Kexak aurkeztu dituzten pertsonek zein udalak berak, gure
eskaerei erantzunez, helarazitako informazioari esker, jakin
genuen pertsona horiek guztiek (salbuespenak salbu, hiritik
joan zirenak besteak beste) arreta jaso zutela udaleko gizar-
te zerbitzuen eskutik, bai baliabideetan, bai gizarte bazter-
keria egoeran edo egoera hori pairatzeko arriskuan dauden
pertsonentzako abian jarri diren programa/zerbitzuen bitar-
tez. Hori ontzat jotzen dugu.
Hala ere, une hartaz baliatuta, argi adierazi genituen gizar-
te-egoera bereziki ahulean dauden pertsonei eman behar
zaien laguntzan ‑gure ustez, guztiz beharrezkoa‑ ikusitako
gabeziak edo elementu ahulak. Gure aurreko txostenetan
behin baino gehiagotan errepikatu dugunez, pertsona ho-
riekin sentikortasun handiz jokatu behar da. Batez ere, gaz-
te horiek laguntza behar dutelako autonomia eskuratzeko
prozesuan zehar. Ahultasun handiko une batean, hala nola,
heldu bilakatzeko unean, erantzun egoki batek eragin izu-
garria izan dezake pertsona horrek gizarteratzeko dituen
aukeretan. Horrez gain, kasu horietan gehitu behar da euren
jatorrizko herrialdekoa ez den gizarte eta administrazio egi-
turaz osatutako kultura eta gizarte batean integratu behar
direla.
Horrela, aspalditik nabarmendu dugu
irteera eta emantzi-
pazio programak
sendotzeko beharra. Baliabide propio
nahikorik ez duten nerabe eta gazteentzako mailaz mailako
autonomia programei buruz ari gara, erreferentziazko la-
guntzekin edo helduekin. Gerta daiteke eta gertatzen da,
denboraldi jakin batzuetan (batzuk luzeagoak, beste batzuk
motzagoak) gizarteratzeari buruzko helburuen arloan aurre-
ra egin dela baina helburu horiek arriskuan jarri direla on-
dorengo arrazoiengatik: administrazio estatusaren aldaketa
bat (18 urte betetzea eta babesa behar duen adingabe iza-
tetik –helduen menpe dagoena- bere bizitza baliabideekin
eta irizpidearekin administratzeko gai den heldu autono-
moa izatera pasatzea); beharrari lotutako inguruabarretan
aldaketa bat, sail, erakunde edota organizazio hornitzaile
desberdinak barne hartzen dituena; etab.
Horrek esan nahi du banakako irteera plan batekin lan egin
behar dela, kasu guztietan, aldez aurretiko egonaldiaren
iraupena alde batera utzita eta auzibidean errekurtso baten
menpe daudelako zalantzan jar daitezkeen adinari lotutako
kontuak alde batera utzita. Egia da ordura arte jatorrizko
programan egindako lanak (eta, horrenbestez, egonaldiaren
iraupenak) garrantzia daukala baina plana “pertsonalizatuz”
gero pertsona bakoitzaren behar eta inguruabar partikula-
rrak jorratuko dira.
Halaber, baliabideen, zerbitzuen, sailen eta erakundeen ar-
teko
koordinazioa eta lankidetzan aritzea
saihestezina
da. Horixe baita “arreta etengabea” bermatzeko eta sekto-
retan eta sailetan banatuta dagoen funtzionamenduak po-
rrot egitea saihesteko modu bakarra; izan ere, azken horrek
gazteen autonomia prozesuak eta gizarteratzea luzatu edo
oztopatu ditzake. Profesionalen parte hartzea ezinbestekoa
da, bai jatorrizko programan, bai jarraitutasuna eduki dezan
aurreikusitako programetan. Modu horretan, pertsonaren
ostatua, mantenua eta gainontzeko funtsezko beharren es-
taldura bermatu ahalko dira, denborari dagokionez, inolako
etenaldirik gabe.
Autonomia pertsonala mailaz maila bereganatzeko testuin-
guruan, oinarrizko beharren estaldura, ostatua eta man-
tenua bermatzeko
gutxieneko baliabide ekonomikoak
edukitzea funtsezkoa da, ostatuaren, elikagaien, arropen,
sendagaien, eskolako edo laneko materialaren, ikastetxe-
ra edo lanpostura joateko garraioaren eta abarren “merka-
tuko” kostuari aurre egiteko nahikoak. Euskal Autonomia
2012
ko
T
xostena
39
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi