nituen ere. Bertan, eragindako pertsonen eta euren familien
informazioa hobetzera eta behar bezalako osasun arreta-
rako eskubidea bermatzera zuzendutako beste hainbat
neurri gomendatzen dira.
Bestalde, buruko osasuneko arazoak dituzten haur eta
nerabeen arretaren egoera gogoeta eta lan berezi baten
helburu izan da 2012. urtean zehar erakundearen bar-
nean. Gure parte-hartzea izan duten hainbat jardunaldi,
mintegi eta batzarren arreta-gunea izan da. Ondorio na-
gusiak
izeneko azterlanean jasota geratu
dira. Hala ere, azterlan horretan emandako hainbat datu
atera ditugu hurrengo orrietan aurkezteko, Arartekoaren
ikuspegitik, arloaren ikuspuntu globala izateko aukera ona
direlakoan.
Aldez aurreko hausnarketa gisa, fenomenoa aztertzeko era-
bilitako ikuspegiaren inguruko ohar bat egin nahiko genuke.
Maiz zaila suertatzen bazaigu ere, ez dugu ahaztu behar
buruko nahasmendua aniztasunaren adierazle bat dela.
Buruko osasun arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea
bakarrik lortuko da desberdintasuna errespetatzen denean
eta aniztasunaren eta giza baldintzen zatitzat jotzen de-
nean.
1.
Balorazio orokorra: aurrerapausoen hamarkada hobe-
kuntzarako ibilbidearekin
Gure ustez -herritarren kexen azterketa, esku hartu duten
administrazioetatik lortutako informazioa eta esparru hone-
tan jarduten duten talde eta elkarteekiko harremana oinarri
izanda-, uneko mendeko 12 urte hauetan EAEk
bilakaera
nabarmena baina txikiegia
izan du bereziki zaurkorra den
buruko osasun arazoak dituzten pertsona taldearen -hau-
rrak eta nerabeak barne- babesean eta arretan.
Urte hauetan, erakunde honen ustez,
balio handiko ekar-
penak
egon dira, bi talde handitan aurkeztu genitzakeenak:
■■
Eremu sanitario eta soziosanitarioak planifikatzeko, an-
tolatzeko eta egituratzeko esparruan gertatutakoak.
Horien adierazlerik onenak EAEko buruko osasuneko
estrategia eta eremu soziosanitarioa garatzeko susta-
pena dira. Bertan, bereziki gailentzen dira arreta sozio-
sanitarioaren ildoak prestatzeko esparru-dokumentua
eta Euskal Autonomia Erkidegorako Arreta Goiztiarraren
Ereduari buruzko agiria.
■■
Bigarrenik, helduentzako eta haur eta gazteentzako
buruko osasuneko zerbitzuak eta programak
sortzen,
ezartzen eta hobetzen
egondako
bultzada
azpima-
rragarria. Bertan, erakunde arteko hainbat protokolo eta
nahasmendu ezberdinei buruzko praktika klinikoko gidak
gaineratzen ditugu.
Baina, diagnosietan, tratamenduan, errehabilitazioa eta
zainketan asko aurreratu bada ere, gaixoen eta haien fa-
milien eta baliabide eskuragarrien (batez ere gizarteratzeko
baliabideak) artean oraindik ere tartea dago.
2.
Osasun arretaren egoeraren diagnosia
Badira 25 urte baino gehiago gure komunitateak buruko
osasunari arreta emateko oinarrizko
osasun sarea
sortze-
ko aukera eman duen eredu bat garatu duenetik. Sare hori,
gainera, batez ere komunitarioa izan da eta osasun sistema
publikoak barne hartzen du.
Haur eta nerabeen arretari dagokionez, haur eta gazteen
buruko osasuneko zentroak (8), haur eta gazteentzako
eguneko ospitaleak (5, 50 plazarekin) eta haur eta gazteak
epe laburrean ospitaleratzeko unitateak (3, 20 plazarekin)
daude. Programa eta dispositiboen garapena, berriz, des-
berdina da. Bizkaian (eta neurri txikiago batean Gipuzkoan)
baliabideen bolumena nahiko onargarria den bitartean,
Araba haur psikiatriarako tarteko egiturarik ez duen EAEko
lurralde bakarra da:
■■
Ez dago eguneko ospitalerik (edo arratsaldekorik, hau-
rren esparruan ohikoa den moduan eskola-ordutegiare-
kin bateratzeko).
■■
Ez dago arreta egiturarik autismorako edo garapenaren
erabateko nahasmenduetarako (GEN): ez osasunekoak
(
USMI-Jko kontsulta anbulatorioak bakarrik) ez gizar-
te arlokoak (Bizkaian eta Gipuzkoan Autismo eta GEN
elkarteek, itunduta, arretaren tarte handia estaltzen
dute).
2012
ko urrian lurraldeaz gaindiko Haur eta Gazteentzako
Egonaldi Ertaineko Unitatea Arabako Buruko Osasun Sa-
rean abian jartzeko baimena eman da. Ongi etorria ematen
diogu baliabideen eskaintzan aurrerapauso den heinean,
bereziki krisi garai honetan. Hala ere, hiru lurraldeetako haur
eta gazteen arretarako programetako eta Euskadiko Buruko
Osasuneko Batzorde Aholkulariko arduradun gehienek neu-
rriarekiko desadostasuna adierazi dute, izan ere, tarteko ba-
liabideen (eguneko ospitaleak) eskaintza handiagoa komeni
dela azpimarratzen dute buruko osasuneko zentroetan edo
ospitaleratze unitateetan egindako esku-hartzeak osatzeko
eta zaintzen jarraitasun egokia bermatzeko.
Buruko Osasuneko Sarean arreta jasotzen duten 0 eta
18
urte bitarteko herritarrei
dagokienez, eskura ditugun
datuek (2009koak) ospitalez kanpoko sarean 7.130 adinga-
bek arreta jasotzen zutela eta 242 ospitaleratze egon zirela
azaltzen dute, 330.000 pertsona inguruko herritar kopurua-
ren gainean.
Haur eta gazteen buruko osasunaren arretarako
osasun-
langile
kopuruari buruzko datuek arreta ratio egokiak islatzen
dituzte. Hala ere, zenbait profesionalen ustez “
argi dago
buruko osasunaren baliabideetako arreta ez dela nahikoa la-
guntza presioagatik eta maiztasun eta malgutasun handiagoa
behar duten esku-hartze psikoterapeutikoengatik”
.
Psikiatriako
lehen kontsulten batez besteko itxaronal-
diari
dagokionez, osasun arloko administraziotik adierazi
digute emaitzen arabera haur eta gazte gaixoen % 78 hila-
bete baino lehenago jasotzen dutela arreta, lehen kontsul-
tan, hau da, zerbitzu-zorroan konpromiso giza ezarritako
% 60
ko helburua soberan gainditzen da.
3.
Haurrak eta nerabeak hezkuntza sisteman eta
bakarrik dauden haurrentzako gizarte zerbitzuen
sisteman jasotzen duten buruko osasuneko arretari
buruzko hainbat kontu.
Diagnosi klinikoen heterogeneotasuna handia bada ere
(
haurtzaroko eta nerabezaroko psikosia, substantzia psiko-
2012
ko
T
xostena
45
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi