1.
Haur eta nerabeentzako bulegoa
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
1
989.
urtea oso adierazgarria izan
zen euskal haur eta nerabeentzat
.
Azaroaren 20an, Nazio Batuen Batzarrak
nazioarteko itun bat onartu zuen, gaur egun
haur eta nerabeen eskubideen esparruan
erreferentziazko itun nagusia dena:
.
Aurreko
urteko martxoaren 8an, Juan San Martinek,
Euskadiko lehen Arartekoak eta euskal
herritarren eskubideen babesle nagusiak, bere
kargua hartu zuen. Erakunde hau abian jarriz,
hitzarmenean jasotako eskubideen defentsa
eraginkorra bermatu zuen, eskubide horien
balizko urratzeak salatzeko bide gisa eratu
baitzen.
25
urte hauetan, Ararteko erakundea
Haurren eskubideei buruzko Hitzarmenean
aldarrikatutako eskubideak sustatzen eta
defendatzen aitzindari izan da, haurrak
eskubideak dituzten subjektutzat hartzeko
premisa partekatua (une haietan iraultzailea
izan zen) oinarri hartuta, eta ez, kasurik
onenetan, babestu beharreko objektu soiltzat
hartuta. Alderdi askotan, haurren eskubideak
bere egiten gizarteak egindako aurrerapenaren
isla leiala izan da Arartekoaren jarduera, eta
era berean, nor bere egite horretan eragile ere
izan da.
Datu askok adierazten dute erakunde honi
asko kezkatu diotela haurren eta nerabeen
oinarrizko eskubideen egoerak, premiak, eta
laburbilduz, errespetuak. Datu adierazgarri
gisa eta estatistika hotza oinarri hartuta,
hau adieraz dezakegu: azken bi hamarkada
eta erdian, erakunde honen haurrekin eta
nerabeekin berariaz lotutako jardueren
ehunekoak handiagoak izan direla beti
adin-talde horrek une bakoitzean biztanleria
guztiarekiko zuen ehunekoa baino (adin-talde
horren ehunekoa txikituz joan da biztanleria
osoan, lehen % 20 baino handiagoa bazen,
egun % 17 ingurukoa da):
n
Egindako 33 txosten berezietatik 8 berariaz
haurren eta nerabeen errealitateari
buruzkoak dira, eta beste 6 txosten
berezitan, haurrei buruzko berariazko
atalak daude, analisi globalago batzuen
esparruaren baitan (%42,4). Txosten
horietan, 275 gomendiok eskatzen dute
haurren eta nerabeen bizi-baldintzak
hobetzeko.
n
Urte hauetan emandako 116 gomendio
orokorretatik 27k (%23,3) ondorio zuzenak
dituzte haurren eta nerabeen bizitzetan.
n
Azterlanen %40k eta Arartekoak emandako
beken %15ek haurrak nahasita zeuden
egoerak ikertu dituzte, eskubideen
ikuspuntutik.
n
Dokumentatutako foroen eta jardunaldien
erdiak eta udako ikastaroen heren batek
haurren eta nerabeen errealitateak aztertu
dituzte.
Txosten, azterlan eta gogoeta-gune horietako
gaien ezaugarriak bereiztean familiei emandako
babesa eta sostengua nabarmentzen dira
(
kostuen konpentsazioa, bateratzea, baterako
ardura, familia anitzak eta/edo ahulak) haurren
garapen osorako lehentasunezko eremu gisa;
hezkuntzaren esparrua, haurren garapenerako
eta sozializaziorako oinarrizko espazio gisa,
eta etorkizuneko aukeretan desberdintasunak
gainditzeko ingurune pribilegiatu gisa; eta
hainbat faktoretatik eratorritako zaurgarritasun
bereziaren babesa: familia babeslea ez egotea,
bakarrik dauden adingabe atzerritarrengan
12
Haurren eskubideak bere egiten gizarteak
egindako aurrerapenaren isla leiala izan da
Arartekoaren jarduera, eta era berean, nor bere egite
horretan eragile ere izan da