3.
Hezkuntza
Z
uzentasuna, aukera-
berdintasunaren berme gisa
,
hezkuntza-inklusioa eta bereizkeria-eza eta
balioak praktikan jartzea dira hezkuntzaren
esparruan politika publikoetan nagusi diren
eta politika horiek inspiratu behar dituzten
printzipioetako batzuk, besteak beste.
Erakundearen 25 urteko jardueran, Arartekoak,
printzipio horiei buruzko kezkak mugituta,
hainbat txosten berezi egin ditu hezkuntza-
premia bereziei, bizikidetzari eta ikastetxeetako
gatazkei eman beharreko erantzunari buruz eta
adingabeei transmititu beharreko balioei buruz.
Balio horien jarraipen berezia egin dugu. Puntu
horretan, bereziki aipatu behar da 2011. urtean
argitaratu zen
izeneko txostenak berekin
ekarri zuen bilketa- eta sintesi-lanak.
Urte hauetan, erakundeak deitu diren
ikerketa-beken emaitza diren beste lan batzuk
argitaratzeko aukera ere izan du. Hizkuntza-
eskubideei eta hezkuntzari buruzko lanaren
kasua izan da,
izenburuarekin argitaratu zena, bai eta Araban
ikasle etorkinen irakaskuntzaren inguruko
azterlanarena ere.
Eusko Jaurlaritzari egindako urteko txostenak
gomendio orokorrak egiteko esparru gisa
erabili dira. Gomendio orokor horiek, bai
hezkuntza-agenda politikoan garrantzitsua
izateagatik edo horiei buruzko kexa ugari
aurkeztu izanagatik, erakundeak aztertu behar
direla iritzi dugun gaiei buruzkoak izan dira.
Aztertutako gaien artean nabarmentzen dira,
besteak beste, zero eta hiru urte arteko haurrei
eman beharreko arretari buruzkoa, hainbat
ikuspuntutatik aztertu dena, eta haur-eskolen
finantziazioa, eskola-mapa berriaren ildotik
ikasleak onartzeko irizpideak eta familien eta
profesionalen arduren bateratzea. Halaber,
gai hauen inguruko hausnarketa ere egin da:
ikasleak zigortzeko araubidea, hezkuntza-
kontzertuetatik eratorritako betebeharrak
gehiago kontrolatzeko beharra, ikastetxeetako
kirol-ekipamenduetako gutxieneko
segurtasun-neurriak edo guraso bananduek
administrazioak bere eskuetan dituen bere
seme-alabei buruz dituen datuen inguruan jaso
beharreko informazioa eta aurkeztu beharreko
dokumentazioa.
Era berean, hainbat material didaktiko egin
eta hedatu dira, eta Europar Erkidegoko
Justizia Zuzendaritza Nagusiak sustatutako
proiektuetan parte hartu da
(
eta
proiektuak, hezkuntzaren
esparruan afektibitate- eta sexu-aniztasunerako
eskubideei buruzkoak).
25
urteko ibilbidea betetzeko une honetan,
hau esan dezakegu: hezkuntzaren esparruan,
politika publikoen helburu estrategikoen artean
nabarmendu egiten direla erakunde honentzat
eskubideak bermatzeko ikuspuntutik bereziki
kezkagarriak izan direnak. Egiaz, jada onartuta
dauden proiektu, gida eta plan estrategiko
garrantzitsuak ditugu, eta erakunde honek gure
eskolen eta ikastetxeen errealitate praktikoan
eraginkortasunez abian jar daitezen lan egingo
du
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
15
Bereziki aipatu behar da 2011. urtean argitaratu zen
Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak
izeneko txostenak berekin ekarri zuen bilketa-
eta sintesi-lanak