2.
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola
H
erritarrek herri-
administrazioarekin dituzten
harremanetan euskara nahiz
gaztelania
erabiltzeko eskubidea dute Euskal
Autonomia Erkidegoko lurralde-esparruan,
bai eta beraiek aukeratutako hizkuntza
ofizialean artatuak izateko eskubidea ere.
Esparru horretan, Arartekoaren zeregina ez
da bakarrik herritarren eta botere publikoen
arteko harremanetan euskararen erabilera
areagotzea. Hobeto esanda, hizkuntza bat edo
bestea erabiltzeko aukera zentzuz askea izatea
lortzea da, eta horrek berekin dakar kostuek edo
zentzuzkoa denaren neurria gainditzen duten
deserosotasunek ez kentzea hizkuntza horietako
bat aukeratzeko asmoa. Eta nahiz eta 25 urte
hauetan egoera nabarmen hobetu, urterik urte,
herritarren kexak hiru esparru jakinetan bildu
dira, eskubide hori ukatu izanagatik: Justizia,
Barne Saila eta Osasuna. Herri-administrazioekin
harremanak izateko garaian euskara erabiltzeak
berekin dakartzan denbora, berehalakotasun
eta eragozpen baldintzetan kostua aztertzeak
ondorio hau ateratzera eraman gaitu: aipatu
esparruetan, hizkuntza ofizial bat edo bestea
erabiltzea
.
Egia bada ere pixkanaka aplikatzen ari den
eskubide bat dela, ezin da ulertu denboraren
joanagatik soilik gauzak bere kabuz aldatuko
direnaren zentzuan. Ezinbestekoa da esku
hartzea gauzak aldatu ahal izateko, esku-hartze
horrek emandako zerbitzua praktikan hobetzen
ari den ebaluatzea, eta horrela ez bada, ahal
den neurrian zuzentzea. Erakunde honen
ahaleginek helburu horiek dituzte, aurrerapena
egiazkoa izateko beharrezko borondatea
izatea erraztuko duten adostasunak sortzeko
lan eginez, arduradun politikoengandik hasiz,
zerbitzu publikoetako langileez ahaztu gabe, ez
eta herritarrak ere.
Beste lan-esparru bat kultura-azpiegituren
kudeaketari buruzkoa da, ez gara mugatzen
legezkotasuna kontrolatzera, baizik eta
partaidetzako prozesuak sustatzen ditugu.
Partaidetza prozesuen balioa ez da emaitzaren
inguruko gizarte-kohesioko baldintzetan soilik
neurtzen, baizik eta baita herritarren kontzeptu
heldu eta arduratsu batean sakontzea ere,
ingurumenaren, gizartearen, ekonomiaren
eta kultura-ondarearen babesaren ordenan
zuzenean eragina duten gaiei buruzko
hausnarketa partekatuaren bidez.
Halaber, kirolaren praktikarekin lotuta,
pertsonen eskubideak defendatzeaz ere
arduratzen gara. Bere gizarte-garrantziagatik
azpimarratu behar da eskolako kirolarekin
lotuta egindako lana, haurrek eta nerabeek
egindako kirola beti eta uneoro hezkuntza-
parametroen mendean garatzen dela
bermatzeko,
adierazten
duen bezala. Bestalde, azpimarratu dugu
beharrezkoa dela genero-ikuspuntu bat
aintzat hartzea kirolaren esparruan, oso
maskulinizatua baitago. Horrela adierazi
dugu antolaketa-arazoak aztertu ditugunean.
Antolaketa-arazo horiek, batzuetan, eragiten
dute
.
Laburbilduz,
botere publikoek nahiz gizarte osoak
zenbait esparrutan gizonen eta emakumeen
presentzian oreka ez izatea neutroa ez dela
jakitean datza, baizik eta gizarteak esleitzen
dizkien itxaropenetan eta roletan dagoen
sexismoaren ondorio dela jakitean, eta horrek
pertsonen arteko berdintasun eraginkorra
oztopatzen duela
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
14
Azpimarratu dugu beharrezkoa dela genero-ikuspuntu
bat aintzat hartzea kirolaren esparruan,
oso maskulinizatua baitago