7.
Gizarteratzea
K
risialdiko urte hauetan, agerian
geratu da, eta horrez gainera,
«
gehiengoak» aipatzen duen gai
bat
da gure egungo ekonomia- eta gizarte-
sistemak herritarren arteko desberdintasunak
larriagotzen dituela estatu beraren barruan, bai
eta zenbait estaturen arteko herritarren artean
ere, eta desberdintasunen arraila hori handituz
doala egunetik egunera.
Arartekoak ohartarazi du beharrezkoa dela
esku hartzea, gero eta pertsona gehiagori
eragiten dioten, eta gizartean, ekonomian
eta kulturan parte hartzea zailtzen duten eta,
sarritan, eragozten duten bazterketa-prozesuak
geldiarazteko. Hainbat txosten egin ditugu,
hala nola gizarte-bazterketako egoera larrian
edo etxerik gabe dauden pertsonen egoerari
buruzkoa eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen
edo gizarte-arloko esku-hartzearen hirugarren
sektorearen egoera aztertzen duen txostena.
Herri-administrazioei igorri dizkiegun
gomendioen artean, hauek azpimarra
ditzakegu: erroldan izena emateko
betebeharrari, zaurgarritasun bereziko
egoeran dauden taldeentzat zerbitzuak sortzen
erakundeek behar duten beharrezko lidergoari
eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren
prestazioen araudian bizikidetza-unitate
ekonomiko independentea nola hartu berriz
aztertzeko beharrari buruzkoak. Halaber,
autonomia-erkidegoko gizarte-prestazioen
titularrak diren pertsonei langabeziaren diru-
laguntza eteteak eragindako egoeren aurrean
ere gure iritzia eman dugu.
Krisiaren eta diru-sarrerak bermatzeko
errentaren prestazioen kudeaketa-eredua
aldatzearen ondorioz, bazterketa-prozesuak
bizkortu egin dira, eta horrek berekin ekarri
du
funtzionamenduaren lehen urteetan
kexa kopurua izugarri igotzea. Beharrik
oinarrizkoenei aurre egiteko diru-sarrerarik ez
duten pertsonak dira, eta herri-administrazioei
esku hartzeko eskatzen diete, beren egoera are
gehiago narria ez dadin. Arartekoak bere balioa
aitortu dio diru-sarrerak bermatzeko errentaren
euskal sistemari, enplegua ez izateak eta beste
ahulezia-egoera batzuek eragindako diru-
sarreren gabezia arintzeko funtsezko tresna
baita. Halaber, gomendatu du Lanbideren
erabakiek administrazio-prozeduraren bermeak
bete behar dituztela.
Horrez gainera, badira urteak Euskal Autonomia
Erkidegoak autonomia-erkidegoko beharrak
artatzen dituen eta, batez ere, adinagatik,
mendekotasun-egoeragatik, muga funtzionalak
izateagatik ahulezia-egoera dauden edo
atzerritarrak izateagatik edo kultura-gutxiengo
batekoak izateagatik edo baldintza duinetan
enplegua eskuratzeko zailtasunak izateagatik
bazterketa-egoeran dauden pertsonak artatzen
dituen gizarte-zerbitzuen sistema bat garatu
du. Arartekoak gogora ekarri du zerbitzu
eta prestazio horiek garrantzi handia dutela
pertsonen gizarteratzerako eta desberdintasun-
tasei eusteko. Gizarteratzea lortzeko, hainbat
motatako politika publikoak jarri behar dira
abian, bai kutsu humanitariokoak, bai lan-
prestakuntzakoak eta -aktibaziokoak, nahiz
enpresa-ekintzailetzakoak. Politika horiek
pertsona guztiei duintasunez bizitzeko aukera
eman behar diete, bai beren nahiak bete ahal
izateko aukera ere
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
19
Arartekoak ohartarazi du beharrezkoa dela esku hartzea,
gero eta pertsona gehiagori eragiten dioten
bazterketa-prozesuak geldiarazteko