8.
Justizia
J
ustiziako Administrazioak
ezinbesteko zeregina betetzen
du, botere publiko bat den aldetik
,
pertsona guztien askatasuna eta berdintasuna
errealak bihurtzen dituzten baldintzak
sustatzen. Hori dela eta, herritarrek beren
eskubideak eta interesak epaitegien aurrean
baliarazi behar dituztenean, hainbat itxaropen
dituzte beren baitan, besteak beste, zer tratu
jasoko duten, amaierako ebazpenak zer-
nolako edukia izango duen, ebazpena hartzen
den arte zenbat denbora igaroko den edo
eraginkortasunez bete arte zenbat denbora
igaroko den eta bere hizkuntza adierazteko zer
aukera izango dituen. Arlo horretan Arartekora
iristen diren kexak, oro har, itxaropen horiek
zapuztu egiten direlako gertatzen dira, eta 25
urte hauetan, maila horietan guztietan esku
hartu dugu, nahiz eta independentzia judizialari
zor diogun errespetuaren ondoriozko muga
handi bat izan dugun: gure gainbegiratze-
eskumenek ez dute eraginik epaileek eta
epaitegiek beren funtzioak betetzean hartzen
dituzten erabakietan.
Lan jurisdikzional hori egiteko, gure epaitegiek
baliabide materialak eta giza baliabideak
behar dituzte, eta baliabide horietaz hornitzea
euskal botere publikoen ardura da. Euskal
botere publikoen aurrean jardun dugu, bai
ofizioz bai herritarrek eskatuta, baliabide
horien hornidura eta kudeaketa egokia izan
dadin hainbat esparru anitzetan, hala nola
epaitegien informatizazioan, instalazioen eta
lokalen egokitzapenean, langile kopuru nahikoa
izatean edo erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak
errespetatzean.
Esparru horretan jasotako kexa askok,
bestalde, babes-gabeziako edo informazio-
gabeziako egoerak egon direla adierazten
dute. Horretarako, zer faktorek eragiten
dituzten identifikatzen saiatu gara, epaitegietan
kudeaketa informalen bidez arintzen
laguntzeko. Ezin izango genituen jarduera mota
horiek aurrera eraman jasotako laguntza izan
ez bagenu, eta bidezkoa da aitortzea laguntza
hori eman digutela epaileek, idazkariek eta
epaitegietako langileek, bai eta Justizia
Administrazioari laguntzen dioten profesional
taldeek eta zerbitzuek ere. Kudeaketa mota
horiek honela sailka daitezke:
n
Izapidetzean izandako atzerapenei buruzkoa
edo, bai emandako informazioan, bai
pertsona interesdunei espediente judizial
batean emandako arretan, identifikatu
ditugun disfuntzioei edo hobe daitezkeen
alderdiei buruzkoak.
n
Epaitegira kexagileen zenbait egoera
pertsonal helaraztean dautzanak, hainbat
arrazoirengatik aintzat hartu ez ziren
egoerak, nahiz eta oso garrantzitsuak izan,
ezarritako zigorrak edo neurriak egikaritzeko
ondoreetarako: funtsean, gizarteratzeko eta
lanerako prozesuak, eta buruko osasuneko
arazo larriak.
n
Ebazpen judizialen egikaritzeei buruzkoak
eta ondare-edukia dutenak, banantze-
eta dibortzio-prozeduretan seme-alaben
inguruan emandakoak, besteak beste.
Azkenik, 25 urte hauetan Fiskaltzak
Arartekoarekin elkarlanean azkar eta
eraginkortasunez jardun dela eskertu
nahi dugu. Lankidetza horrek oso ondorio
positiboak izan ditu elkarrekin, bakoitzak bere
eskumenen esparruan, egiten dugun lanaren
eraginkortasunean, eskubideen bermeari
dagokionez
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
20
Esparru horretan jasotako kexa askok
babes-gabeziako edo informazio-gabeziako
egoerak egon direla adierazten dute