14.
Gaixo kronikoak
A
rlo honetan, gure lanaren
helburu nagusia izan da bere
arretan dauden defizitengatik
,
arreta horren kalitateagatik nahiz beren
gizarte-estigmagatik, ahulezia edo bazterketa
handiagoko egoera pairatzen duten gaixo
kronikoen kolektiboei arreta berezia ematea.
Gure ibilbidearen hasieran, buruko osasun-
arazoak zituzten pertsonen beharren inguruan
esku hartu genuen batez ere. Arartekoak
kolektibo horrengatik zuen kezka zela eta,
2009.
urtean kolektibo horrentzako arlo bat
sortu zen.
Erakunde honek gaixotasun hauek dituzten
pertsonen eskubideen alde garatutako
lana azpimarratu behar dugu: lehen
mailako edo bigarren mailako linfedema;
Draveten sindromea; fibromialgia; neke
kronikoa; sentikortasun kimiko anizkuna;
elektrohipersentsibilitatea; metabolismoaren
sortzetiko gaixotasunak; agenesiak;
prebalentzia baxuko gaixotasunak (gaixotasun
arraroak izenez ezagunagoak); giltzurruneko
gutxiegitasun kronikoa; hezur-muineko
gaixotasunak, gaixotasun neuromuskularrak,
kardiobaskularrak, gibelekoak eta birikakoak;
hartutako kalte zerebrala eta beste gaixotasun
neurologiko mota batzuk; eta erretinosis
pigmentarioa.
Gure jarduketak lagungarriak izan dira pertsona
horien berariazko beharrak nabarmentzeko
eta euskal herri-administrazioek behar horiek
artatzeko derrigorrezko zeregina dutela
azpimarratu dute. Halaber, adierazi dugu
iraupen luzeko gaixotasunak direnez eta, oro
har, pixkanaka egiten dutenez aurrera, berez
sendagarriak diren tratamenduak ez diren
tratamenduak edo zainketak oinarri dituen
arreta behar dutela batez ere, eta pertsona
horien bizi-kalitatea bermatzen duen gizarte-
eta osasun-ikuspuntua izan behar duela
oinarri arreta horrek, gaixoaren autonomia eta
zainketa sustatuz, narriatzea prebenituz eta
tratu eta aukera berdintasuna bultzatuz.
Ezinbestekoa da erakundeek babes handiagoa
ematea diru-irabazi asmorik gabeko gizarte-
ekimeneko erakundeei, gaixo kronikoen
eta beren familien bizi-kalitatea hobetzeko
lanean ari direnei. Izan ere, erakunde horiek
kaltetutako pertsonen eta beren familia- eta
gizarte-ingurunearen autozainketa, autonomia
eta ahalduntzea sustatzen eraginkorrak
direla frogatuta dago, eta era berean, oso
eraginkorrak dira prestakuntza, informazioa
eta babes psikologikoa ematen. Horrek zuzendu
behar du Euskal Autonomia Erkidegoan
ezarritako kronikotasuna, eta azken urteetan
aztertzen ibili gara.
Arartekoak
(2008)
izeneko txostenean emandako
gomendioak zenbateraino bete diren ikusteko
egindako jarraipenetik, hau ondorioztatu
dugu: esparru horretan erregistratutako
aurrerapenak gorabehera, hiru lurralde
historikoetan premiaz aztertu behar da
baliabide soziosanitarioen garapenaren
homogeneizazioa, diziplina arteko taldeen
bidez lehen mailako arretan koordinazio
soziosanitarioa, baterako araudi-esparru bat
sortzea eta informazio-sistema partekatu bat
ezartzea
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
26
Gure jarduketak lagungarriak izan dira pertsona horien
berariazko beharrak nabarmentzeko