13.
Ezintasunen bat duten pertsonak
U
rritasuna duten pertsonen
eskubideen gaiak leku
nabarmena izan du gure erakundean
,
beren jabetzakoak diren eskubideak erabiltzeko
oztopo handiak dituen kolektibo bat baita.
Erakunde honek 25 urteko funtzionamenduan
egin dituen jarduketa ugarien lehentasunezko
helburua izan da gizartea kolektibo horren
benetako beharren inguruan gehiago
sentsibilizatzen saiatzea, baztertuaz ez izateko
duten eskubidea eta aukera berak izateko
eskubidea errealago eta eraginkorrago egiteko
estrategia gisa.
Urte hauetan, esan dezakegu esparru horretan
hainbat gomendio orokor egin direla, eta horien
artean «Ingurune fisikoan irisgarritasunaren
arazoari» buruzkoa izan da. Gomendio
horretan, azpimarratu zen beharrezkoa zela
lege mailako arau berri bat onartzea, eta
arau horrek araudi berean elkartu behar ditu
barrerak, arkitekturakoak nahiz hirigintzakoak,
bai eta garraioan eta komunikazioan daudenak
ere, kentzea. 1997. urtea izan zen, Euskal
Autonomia Erkidegoan irisgarritasunaren
esparruan
onartu zen urtea, hain zuzen.
2005.
urteko txostenean, gomendio bat egin
genuen, Eusko Jaurlaritzak itsu-txakurren
legea aldatzeko aukera azter zezan. Araudi
horrek bermatzen du ikusteko desgaitasuna
duten pertsonek beren itsu-txakurrekin leku,
zerbitzu eta garraio publikoetara edo erabilera
publikoa dutenera sartzeko eskubidea, eta
berriz zehazten du itsu-txakurren edo laguntza-
txakurren kontzeptua, beste desgaitasun
batzuk dituzten pertsonek ere erabili ahal izan
ditzaten. Ondore horietarako, 2007. urtean
Eusko Legebiltzarrak
onartu
zuen.
Eusko Legebiltzarrari aurkeztutako txosten
berezi batzuetan, desgaitasuna duten
pertsonen eskubideei eragiten dieten zenbait
gai aztertzen dira. Hala,
izeneko txostenean aintzat hartzen
dira zerbitzu horien irisgarritasun- eta
mugikortasun-baldintzak.
txostenean,
berriz, kolektibo horrek lana izateko duen
aukera aztertzen da; eta
txostenean, aldiz, eskola-integraziorako
aukera aztertzen da. Txosten horien ondoren,
eta
txostenak egin ziren. Ondoren,
argitaratu zen. Diagnostiko horri esker,
egoera egiaz zer-nolakoa den helarazi ahal
izan diegu gizarteari eta erakunde eskudunei,
hautemandako defizitak gainditzen lagunduko
duten erabaki estrategikoak hartu ahal izateko.
Ondorio gisa, esparru horretan hau aditzera
eman nahi dugu: araudi-egitura batez hornitu
bagara ere, gai honetan nahasitako herri-
administrazioek analisi sakon bat egin behar
dute, eta beharrezko kontrol-mekanismoak
ezarri behar dituzte, esparruan indarrean
dagoen araudia irisgarritasun unibertsalaren
ikuspuntutik aplikatzen dela bermatzeko
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
25
Jarduketa ugarien lehentasunezko helburua izan da
gizartea kolektibo horren benetako beharren inguruan
gehiago sentsibilizatzen saiatzea