16.
Espetxeratuak
E
spetxeratuak gure gizarteko
kolektiborik ahulenetako bat
dira
.
Arartekoaren ustez, errealitate
horren aurrean jarduteko betebeharra du,
nahiz eta espetxe-arloko eskumenak euskal
administrazioari eskualdatu ez izana muga
handia izan guretzat.
Gauza ez da beren eskubideak espetxean
defendatzea bakarrik. 25 urte hauetan,
Arartekoak egungo zigor-sistemari buruzko
gogoeta egitea sustatu nahi izan du, Legeak
erakunde honi esleitzen dion giza eskubideen
kultura hedatzeko lana betetze aldera. Xede
horrekin, urterik urte, zentzu horretan
jarraitu ditugu, bai eta eguneratu ere.
Gomendio horiek ildo nagusi hauei jarraitzen
zieten:
n
Sailkapenen eta helmugen politika:
hirugarren gradua sustatzea eta baliabideez
hornitzea, preso mota desberdinenekin
lotuta bideragarria izan dadin.
n
Emakumea eta espetxea: emakumeen
departamentuetan espazio eta baliabide
gutxiago izatearen ondorioz, eskubideen
urraketak eta berariazko arazoei arreta ez
ematea.
n
Espetxe-administrazioaren eta esparru
horretan lan egiten duen asoziazio-
munduaren arteko elkarreragina.
n
Segurtasun-neurriak eta espetxea ez diren
betetzeko neurriak.
n
Espetxeko psikiatria: Osakidetzak esparru
horretan eskumenak bere gain hartzea
urte honetan bertan txosten berezi bat
aurkeztera bulkatu gaitu, gai horri buruzko
proposamenak jasotzen dituena.
n
Espetxeko gizarte-laguntza: espetxeratuei
kendu behar ez zaizkien zenbait gizarte-
baliabide eskuratzeko zailtasunak, esaterako,
oinarrizko errentaren prestazioak, espetxera
joateko garraio egokia, jarraitutasuna eta
lan-merkatuari begira garrantzia duen
prestakuntza-eskaintza bat.
n
Espetxeratu atzerritarren berariazko arazoa:
kanporatzeak, lan-baimenak eta egoitza.
Zeregin horrek gizarte zibiletik espetxeratuen
gizarteratzean lan egiten duten erakundeen
babesa izan du uneoro, eta babes hori
elkarrenganakoa izan da. Erakunde horien
helburu bera dugu guk ere: botere publikoez
gain, gizarteak bere izenean egiten den
esku-hartze penalaren erabileraren ardura
hartu behar du, bere ondorioak ezagut ditzan,
eta gizarte-justiziako parametro batetik
onargarriak iruditzen ez zaizkion neurrian,
espetxe-eredu propio
baten diseinua eta
kudeaketa sustatzeko, marjinazioa areagotuko
ez duen zigorrak betearazteko sistema bat,
gure espetxeak betetzen dituzten pertsona
gehienak berriz delitua egitera bultzatzen
dituen faktoreak kroniko bihurtuko ez
dituena
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
28
25
urte hauetan, Arartekoak egungo zigor-sistemari
buruzko gogoeta egitea sustatu nahi izan du