17.
Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
M
endeetan zehar, ijitoak
baztertu eta arbuiatu egin
dira
,
eta egoera horrek beren gizarte- eta
ekonomia-estatusa zaildu du. Arartekoak
ijitoen herriaren historiari, jazarpenari eta
gure gizartean sozialki eta ekonomikoki parte
hartzeko izan duen aukera-faltari buruz
ohartarazi du. Azpimarratu da beharrezkoak
direla berdintasuna sustatzen duten ekintza
positiboak, bereizketaren aurkako neurriak eta
ijitoen kultura aitortzearen garrantzia.
Jaso ditugun kexetako asko ijitoek erroldan
izena emateko eskubidearekin eta ostatu egoki
baterako eskubidearekin lotuta daude. Erroldan
izena ematea ukatzeak beren eskubideen
erabilpena zailtzen du, eta auzoko diren aldetik,
baztertuak izatea dakar berekin. Erakunde
honek udalei gogorarazi die beren udalerrietan
bizi diren pertsonak erroldan inskribatzeko
betebeharra dutela. Ostatu egoki baterako
eskubidea esku-hartze askoren xedea izan da,
hala nola Sestaoko Gida Plana onartzearen
ondorioz egin zena. Plan horren helburuetako
bat zen gizarte-bazterketako egoeran zegoen
eremu batean pertsonen kontzentrazioa
murriztea edo Santa Juliana auzoan (Abanto-
Zierbena). Auzo horiek hirigintza-, ekonomia-
eta gizarte-narriadura handia pairatu dute,
eta errehabilitazioko hirigintza-jarduketak
eta pertsonei ostatu ematea eskatzen dute.
Arartekoak gomendatu du prozesu horietan
esku-hartze integral bat egiteko, beharrik
oinarrizkoenak ase gabe dituzten pertsonen
eskubideak bermatzeko eta herritarrek parte
hartzeko eta herritarrei informazioa emateko
prozesu bati ekiteko.
Hezkuntzaren esparruan, Arartekoak
txosten berezi bat egin du. Txosten horretan,
gomendatu du, besteak beste, ikastetxeetan
behar adina baliabide eta baliabide egokiak
izatea beharrezkoa dela, eta hezkuntza-premia
bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua
bermatuko duten neurriak hartu behar direla.
Beste txosten interesgarri bat izan zen
buruz
egin zena.
buruzko gomendio
bat ere egin da duela gutxi.
Halaber, Arartekoak
lotutako esku-hartze bat ere egin du. Horiei
aurre egiteko, ijitoak gizarteratzeko estrategia
nazionalen europar markoa onartu da.
Arartekoak gomendatu du beharrezkoa dela
jarduketa-protokoloak egitea, administrazioek
esku hartu dezaten. Tartean dauden
administrazio guztiek pertsonen eskubideei
errespetuzko erantzun bat ematean datza,
gizarteratzeko prozesuak erraztuko dituena.
Beraz, azpimarratzen da ijitoen eskubideak
defendatzeko derrigorrezko konpromisoa
dutela, aurreiritziak saihesteko eta beren
beharrak ez ahazteko, ahazte horrek pertsona
askok pairatzen duten gizarte-bazterketa
iraunarazten baitu. Eskubideetarako,
prestazioetarako eta zerbitzu publikoetarako
sarbidea berdintasunezkoa izatea bermatzeaz
gain, politika publikoek ijitoen ahalduntzean,
autonomian, eta gizarte- eta ekonomia-
partaidetzan zer-nolako eragina duten aintzat
hartu beharko litzateke, kultura-gutxiengo gisa
zer eskubide dituzten kontuan izanda
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
29
Erakunde honek udalei gogorarazi die beren
udalerrietan bizi diren pertsonak erroldan inskribatzeko
betebeharra dutela