22.
Animaliak babestea eta edukitzea
A
nimalien bizi-baldintzak eta
pertsonek ematen dieten tratua
kezka etengabea eta garrantzitsua
izan dira gure elkartean
,
eta erakunde
honek 25 urte hauetan garatutako lanean. Gai
horri buruzko gizarte-kontzientzia ez dagokie
animalien defentsan gehien sentsibilizatutako
kolektiboei soilik, baizik eta herritar kopuru
handi bati eragiten dio.
Animaliak defendatzeko eta babesteko
eratu diren elkarte asko etorri dira erakunde
honetara, eta botere publikoei lege-esparru
horretatik eratorritako administrazio-
eskumenez baliatzeko eskatzen zuten
hainbat egoera planteatu dizkigute. Jakinda
esparru horrek garrantzi handia duela, eta
elkarte hauetako batzuek sinatutako eskaerei
erantzunez, Arartekoak esparru horri dagokion
garrantzia ematea erabaki zuen eta 2006.
urtean berariazko arlo bat sortu zuen, euskal
herri-administrazioek animalien defentsan
eta babesean egindako jarduketen kontrola
zaintzeko helburua izango zuena.
Arlo horren barruan, gure zeregin nagusia
hau izan da: pertsonek edo elkarteek euskal
herri-administrazioen indarreko legedian
jasotako edukiaren aurkakoak diren jarduketen
aurka aurkeztutako erreklamazioak eta kexak
berariaz aztertzea. Adibide gisa, 2004. urtean
egin zen gomendio orokorra aipatu nahi dugu.
Gomendio horren bidez, izenburuak dioen
bezala, hau lortu nahi zen:
.
Jakinda tokiko erakundeek
animalia horiek izatearen esparruko legedia
abian jartzean zalantzak planteatu zituztela,
erakunde honek irizten zuen
,
Euskal Autonomia
Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa,
onartzetik aurrera, araudi horrek sor zitzakeen
zalantzak jada argituta zeudela, prozedurak eta
eman beharreko dokumentazioa normalizatuta
geratzean.
Bestalde, azpimarratu behar da
(
Horren
bidez, EuskoTreni iradokitzen zaio garraio
zerbitzuan etxeko animaliak eramateko
baimena ematea, betiere, horrek beste
erabiltzaile guztiei eragozpenik ez eragiteko
baldintzak betez). Erakunde horrek egindako
iradokizuna onartu zuen, eta 2011ko urtarrilaren
1
etik aurrera, bidaiariek etxeko animalia batekin
batera bidaia dezakete, baldin eta arriskutsua
edo gogaikarria ez bada, bere formagatik,
bolumenagatik, zaratagatik eta usainagatik.
Azkenik, arlo horretan izapidetutako kexen
eduki jakinari buruz hau azpimarratu nahi dugu:
oro har, animaliak edukitzeari, partikularren
etxebizitzetan, eremu publikoetan, eta batez
ere, harrera-zentroetan edo animaliak egoteko
zentroetan, nukleo zoologiko esaten zaienetan,
duten ongizateari buruzkoak dira
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
34
Azpimarratu behar da Arartekoaren ebazpena
(
horren bidez, EuskoTreni iradokitzen zaio garraio
zerbitzuan etxeko animaliak eramateko baimena ematea)