21.
Talde terroristen biktimak
U
rte hauetan guztietan, erakunde
honek bere konpromisoa
adierazi die, denbora horretan
,
hainbat
talde terroristengatik bizitzarako eskubidean,
osotasun fisikoan, eta askatasunean eta
segurtasunean kalte larriak jasan dituzten
euskal herritar ugariei. Horrez gainera,
irmotasunez salatu ditu praktika terroristak,
bai bere txostenetan eta Legebiltzarreko
esku-hartzeetan, bai komunikabideen aurrean
egindako adierazpenetan.
Zentzu horretan, azpimarratu behar da
Arartekoak esku hartu zuela terrorismoaren
biktimen egoerei buruz hitz egiteko
eratu ziren Legebiltzarreko bi batzorde
txostengileetan, eta gai horri buruzko bere
ekarpenak aurkeztu zituela. Legebiltzarreko
foro horretan, erakundeak biktimen esanahi
politikoari buruzko hausnarketa egin zuen,
eta azpimarratu zuen beharrezkoa zela
indarkeriaren eta terrorismoaren biktimei
materialki eta moralki ordaintzea. Aditzera
eman zen «jazarpenaren indarkeria» delakoa
zuzenbidezko estatuaren zutabeak osatzen
dituzten kolektiboen aurka indar osoz
zuzentzen ari zela. Azkenik, balioetan hezteko
ideia defendatu zuen, bakerako oinarri gisa.
Arlo horretan, jarduketa nagusia
bat
egitea izan zen. Txosten horretan, esparru
horretako nazioarteko, estatuko eta
autonomia-erkidegoko araudia aztertzen
da. Terrorismoaren biktimen egoerari buruz
erakundeek emandako erantzuna jasotzen
da, eta 2003ko, 2005eko eta 2007ko
Legebiltzarreko akordioak bete diren
jarraitu da. Horrez gainera, parte hartzeko,
duintasunerako, ordainketa material eta
moralerako, justiziarako, egiarako eta
memoriarako eskubideak aztertu dira. Eskubide
horiek biktimek aldarrikatu zituzten, eta
funtsezkoa den
,
terrorismoaren biktimei aitorpena
eta erreparazioa egitekoan, aintzat hartu dira.
Bereziki azpimarragarria da erreparaziorako
eskubideak osasunaren, etxebizitzaren, kalte
materialen, enpleguaren, irakaskuntzaren
eta prestakuntzaren esparruetan izan
duen aplikazioari egindako jarraipena.
Euskal Autonomia Erkidegoan biktimizazio
terrorismoren esperientziak eta «jazarpenaren
indarkeria» delakoaren mehatxuak eta/edo
gogorkeria terroristak pairatu dituzten biktimen
esperientziak bizi izan duten giza drama
aditzera ematen dute. Txostenaren amaieran,
gomendio batzuk egiten dira, euskal erakunde
guztiek eta gizarteak berak konpromiso bat
hartzeko lagundu nahi dutenak, terrorismoaren
deslegitimazio etikorako, sozialerako eta
politikorako, eta biktimekiko elkartasunerako.
Azkenik, Arartekoak hainbat jarduketa garatu
ditu memoriarako eskubideari buruz udalen
esparruan, herritarrengatik gertuen dagoen
ingurunea izateagatik, bereziki erabakigarria
baita terrorismoaren biktimen memoriarako
eskubideaz baliatzeko.
Une hauetan, ETAk «indarkeria behin
betiko lagako zuela» adierazi ondoren,
azpimarragarria da jarduketa terroristek ez
dituztela bizitzarako, osotasun fisikorako eta
askatasunerako edo segurtasun pertsonalerako
eskubidea urratu, eta horrenbestez,
Arartekoaren jarduketek bakean eta
askatasunean elkarrekin bizitzeko eskubidea
lortzeko helburua dute
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
33
Arlo horretan, jarduketa nagusia Euskadin
terrorismoaren biktimen egoerari eta beharrei buruzko
txosten berezi bat egitea izan zen