24.
Osasuna
O
sasuna giza eskubide bat denez,
ez da harritzekoa osasunarekin
lotutako kexa kopuru handi batek
zerikusia izatea osasunaren babeserako
eskubidearen oinarrizko alderdietan izandako
aldaketarekin.
Osasunerako eskubidearen eraketan izandako
atzerapenek behar bezalako justifikazio bat
egitea eskatzen dute. Ikusten dugu denon
ustea dela atzerapen horiek egungo egoera
ekonomikoaren ondorio direla ahotara
ekartzea. Baina balizko aurrezpen ekonomiko
baten aitzakia hutsaz haratago, hori ezin izan
da zehaztu.
Gaixoei eman beharreko laguntzarekin
zuzenean lotuta, ikusi dugu gaixoen itxaropenak
ez direla soilik laguntza horren alderdi
teknikoei eta medikoei buruzkoak. Halaber,
zerikusi handia dute laguntza horren alderdi
instrumentalekin, hala nola informazioaren
hainbat arlo (zerrendak, zerbitzu-zorroak,
prestazioetara sarbidea izateko prozedura) eta
zerbitzu batzuen funtzionamendua.
Arartekoaren lanak osasunaren eskubidearekin
lotutako legezko itxaropen horiek bideratzen
saiatzeko helburua izan du.
Banakako gomendioen eta gomendio orokorren
bidez, Arartekoa
e
ta
elkarlanean jarduten saiatu
da, batez ere kexen bidez hautemandako
arazoekin lotuta planteatutako arazoei ahalik
eta irtenbide egokiena bilatuz.
Osasun Sistema Nazionalean aseguratuta
ez dauden pertsonek osasun-laguntzarako
sarbidean segurtasun juridikoa izatea edo
dokumentazio klinikorako sarbideak irizpideak
egokitzea izan dira egindako gomendio
orokorretako batzuk.
Kexen zati handi batek antolaketa aldatzeko
itxaropenak adierazten ditu, laguntza-prozesu
integratuagoak garatzera bideratuak daudenak,
eta horrek pentsarazten du beharrezkoa dela
erabiltzailea tratatzeko eta informatzeko
gaitasun hobe bat izatea.
Krisia ez da erabili behar, neurri murriztaileak
hartzeko, baina horrek ez du esan nahi osasun-
sistemei buruz hausnartzeko eta sistema horien
eraginkortasuna hobetzeko balio ez duenik
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
36
Arartekoaren lanak osasunaren eskubidearekin lotutako
legezko itxaropen horiek bideratzeko helburua izan du