25.
Segurtasuna
A
rartekoak, eskubideak
bermatzeko erakundea den
aldetik, bere ibilbidearen hasieratik
arreta berezia eskaini dio poliziaren
funtzioari
.
Izan ere, Segurtasunaren arloak
eragiten dien funtzio publiko guztietatik
horrexek sortzen du tentsio handiagoa
banakako askatasunetan eta oinarrizko
eskubideetan.
Esparru horretan egiten dugun lana, batez ere,
prebentziozkoa izan da, eta, funtsean, polizien
praktikak gainbegiratzeko mekanismoekin du
zerikusia.
Erakunde honen 25 urteko funtzionamenduan,
hainbat mekanismoren inguruan lan egin
dugu, besteak beste: polizia-jarduketa oker
baten edozein salaketa edo zentzuzko
aztarna ikertzea; polizia-jarduerari buruzko
datuak biltzeko sistemak ezartzea; jarduketak
behar adina arrazoitzea eta jarduketa
horien erregistroa; indarkeria erabiltzea eta
kontrolatzea; eta atestatuen eta administrazio-
salaketen edukia kontrolatzea, eragiten
dituzten gertaerei dagokienez.
Hainbat gomendio orokor egin dira gai
horren inguruan. 1998. urteko
izeneko txostena eta
duela gutxiko
Poliziaren jarduera eta praktiketako
berme sistemari» buruzkoa, esparru honetan
egindako jardueraren bi adierazle esanguratsu
dira.
Atxiloketa da oinarrizko eskubideetan
eragin handiena duen polizia-jarduketetako
bat, askatasunaz gabetzen baitu eta beste
eskubide batzuk mugatzea baitakar berekin.
Hori dela eta, atxiloketen jarraipena egitea
erakunde honen lehentasunetako bat izan da
beti. Atxilotutako pertsonaren konstituzio-
eskubideak, gorputzaren erregistroa,
jarduketen erregistroa eta atxiloketak bideoz
grabatzea dira gainbegiratzen ari garen
alderdietako batzuk.
Ararteko erakundea beti kezkatu da
torturagatik eta tratu txarrengatik. Urte
hauetan zehar, jarduketa ugari egin ditugu
jarduketa gogaikarri hori egiteko. Azterlanik
berrienetako bat da
izenekoa, 2010. urtean egin
genuena.
25
urte hauetan, aurrerapen nabarmenak egin
dira aipatu esparruetan, hala nola atxiloketa
bideoz grabatzeko sistema orokortu izana.
Hala ere, oraindik hobetzeko dauden esparruak
daude, eta horien berri ematen ibili gara urtero
Eusko Legebiltzarraren aurrean gure jarduerari
buruz aurkezten ditugun urteko txostenetan
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
37
Ararteko erakundea beti kezkatu da torturagatik
eta tratu txarrengatik