28.
Hirigintza eta lurralde antolamendua
H
irigintza eta lurralde-
antolamenduan oso bilakaera
handia izan da Euskadin
azken 25
urtetan, gehien bilakatu den esparruetako
bat da, hain zuzen. Arartekoan esparru
honi buruz behin eta berriz jaso dugun
planteamenduarekin bat eginez, Eusko
Jaurlaritzak arau garrantzitsuak onartu
ditu, berezko hirigintza bat eta lurralde-
antolamenduko irizpide batzuk eratu dituztenak
gure autonomia-erkidegoan. Gure kezkaren
ardatz nagusia
,
Lurzoruarenak eta Hirigintzarenak,
jasotako printzipioak izan dira: garapen
jasangarria, hirigintzaren funtzio publikoa
eta gizarte-kohesioan duen zeregina; eta
herritarren parte-hartzea eta informazioa.
25
urte hauetan, hirigintzarekin eta lurralde-
antolamenduarekin lotuta zeuden 10 gomendio
orokor baino gehiago eman dira, berezko marko
juridikoa zuten araudi horri heltzen ziotenak.
Eraikinetako eta espazio urbanizatuetako
irisgarritasun unibertsala gure kezka
etengabeak izan dira, eta ebazpen horietan
adierazita geratu dira.
Esku hartu dugu ebazpenak, gomendioak edo
iradokizunak egiten hainbat gairi buruz, hala
nola hiri-esparru zaharretan hiri-berrikuntzako
eta –birgaitzeko jarduketak bizkortzeko
neurriak errazteko, arintzeko eta ezartzeko
beharrezko legediaren sustapena. Esparru
honetan, ohiko etxebizitzen legezko pertsona
okupatzaileei ostatua emateko eskubidea egoki
arautzeko jarduketak nabarmen ditzakegu.
Bestalde, Arartekoak aldaketak proposatu
ditu, Euskadin izapidetzen diren hirigintza-
antolamenduko plan batzuen ingurumenaren
gaineko ebaluazioa bermatzeko, planen
eta programen ingurumenaren gaineko
ebaluazioari buruzko erkidegoko araudiarekin
lotuta.
Azken urteetan, higiezinen sektorean izan den
krisiaren testuinguruan, herri-administrazioak
batez ere auzo eta ingurune hondatuenen
gizarte- eta hiri-erregenerazioan lan egitea
bultzatu dugu. Hiriaren eta eraikinen
erregenerazioa eraikinen irisgarritasun-
baldintzak hobetzeko eta eraginkortasun
energetikoa hobetzeko aukera bat da
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
40
Arartekoak aldaketak proposatu ditu,
Euskadin izapidetzen diren hirigintza-antolamenduko
plan batzuen ingurumenaren gaineko ebaluazioa
bermatzeko