29.
Etxebizitza
B
otere publikoak derrigortuta
daude beharrezko baldintzak
sustatzera eta dagozkion arauak
ezartzera
,
etxebizitza duin eta egoki
baterako eskubidea eraginkor bihurtzeko.
Arartekoaren erakundea, herritarren
eskubideak defendatzeko eta euskal herri-
administrazioen jarduketa gainbegiratzeko
funtzioak baliatuz, etxebizitza duin baterako
eskubidea urratzeak izan zitezkeen herritarren
kexak zorroztasunez aztertzen saiatu da urte
hauetan guztietan, eta herritarren kexa horiek
aztertzearen emaitza izan da etxebizitzaren
arloko politika publikoak hobetzeko
proposamenak egitea.
Etxebizitza duin eta egoki baterako eskubidea
lotuta dago, zalantzarik gabe, beste oinarrizko
eskubide batzuen –hala nola berdintasunerako
eskubidea, osotasun fisikorako eta moralerako
eskubidea eta norberaren eta familiaren
intimitaterako eskubidea– erabilerarekin eta
bermearekin, eta lotura eztabaidaezin horrek
adoretu egin behar ditu herri-administrazioak
etxebizitza babestuaren esparruan beren
eskumenak eraginkortasunez bete ditzaten, eta
hori guztia sinetsita beren eskuetan dagoela
herritar guztien garapen pertsonal eta familia-
eta gizarte-garapen osorako ezinbestekoa
den lehen mailako ondare baten kudeaketa,
eta bereziki, kolektibo behartsuenena edo
bazterketa-arriskuan dauden pertsonena.
25
urte hauetan, herritarren ehunka kexa
aztertzeaz eta ebazteaz gain,
t
xosten
bereziaren argitalpena eta 7 gomendio orokor
egin izana nabarmendu behar dugu.
Ezin da ukatu urte hauetan guztietan
aurrerapen nabarmenak egin direla etxebizitza
babestuen sustapen publikoan, babes ofizialeko
etxebizitzen esleipen-prozeduretan eta
babestutako alokairuen kudeaketan. Hala
ere, oraindik egiteko bide luzea geratzen da,
egungo babes ofizialeko etxebizitzen eskaerari
erantzuteko eta bizitegi-bazterketako egoerak
erabat errotik desagertuta daudela irizteko.
Izan ere, azken urteetako krisi ekonomiko eta
sozial larriaren ondorioz, etxebizitza egoki eta
merke bat behar duten pertsonen kopurua
handitu egin da. Hori dela eta, botere publikoei
araudi- eta ekonomia-neurriak berehala
hartzeko eskatzen jarraitzen dugu, etxebizitza
baterako oinarrizko eskubidea benetan eta
unibertsalki bermatzea ahalbideratuko
dutenak.
Berriz adierazi behar dugu beharrezkoa dela
etxebizitzari buruzko lege bat argitaratzea,
ostatu baten beharrean dauden pertsonei
eta familiei justiziako auzitegien aurrean
etxebizitza duin eta egoki bat izateko
eskubidea eskatu ahal izatea bermatuko
diena. Halaber, herri-administrazioei eskatzen
diegu prezio merkeko alokairu babestuaren
politikak sendotzeko, baliabide publikoak
ahalbideratuz horretarako. Horrek politika
horiek eraginkortasunez ezartzea eskatzen
du. Gaur egungo egoeran, ezinbestekoa da
herri-administrazioen eta etxebizitzaren eta
gizarte-zerbitzuen arloko eskumenen arteko
koordinazioa areagotzea, etxegabetzeak eta
pobreziako eta gizarte-bazterketako egoerak
saihesteko
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
41
Gazteentzako etxebizitza politika publikoak EAEn
txosten bereziaren argitalpena nabarmendu
behar dugu