A
rartekorik ez balego, asmatu egin beharko litzateke. Horixe esan
zidan nirekin elkarrizketatzea eskatu zuen emakume batek.
Gai konplexu eta kontuzkoa azaldu zigun eta, azkenean, modu
egokian bideratu ahal izan genuen. Egia da ombusmanaren
suediar erakunde zaharra ez dagoela, ez horixe, herrialde
demokratiko guztietan; baina egia da, orobat, gero eta gehiago hedatzen ari
dela, eta herrialde askotan erakunde eragingarria bilakatu dela herritarren
eskubideak eta administrazio ona bermatzeko. Herritarrak egunetik egunera
hobeto jabetzen dira beren eskubideez eta, horrexegatik, gehiago eskatzen
diete herri-administrazioei; bizi dugun garai honetan, ararteko, herriaren
defentsa-erakunde edo ombudsmanok eginkizun garrantzitsua egiten ari gara
arazoak konpontzen, herritarren eta administrazioen artean bitartekotza-
lanak egiten, baita administrazioen jarduera, zerbitzu eta politika publikoen
kalitatea hobetzen ere. Behar bezala jarduten eta lanean dabiltzan defentsa-
erakundeen lana
soft power
delakoaren adibide ona da, zeina lagungarria
baita demokraziaren kalitatea hobetzeko eta pertsonak herri-administrazioen
aurrean ahalduntzeko.
Espainiako Konstituzio-egileak pertsonen eskubideak bereziki zaindu eta
babestuko zituen Magna Carta bat idatzi nahi izan zuen, sortzen ari zen
demokraziak atzean utzi behar baitzuen Francoren diktadura-erregimen
izugarriko botere publikoen portaera askatasun-suntsitzailea. Euskal
Estatutuaren egileak Konstituzioko autogobernurako printzipioa edo printzipio
autonomikoa erabili zuen Ararteko erakundea sortzeko, eta Bernat Etxeparek
bere
Linguae Vasconum Primitiae
liburuan erabilitako hitz bat baliatu zuen.
Asko egin da 1989ko martxoaren 8an Juan San Martín pertsona talde txiki
batekin Eusko Legebiltzarraren bulego batean lanean hasi zenetik. Arartekoan
lan egin duten eta orain lanean ari garenok, gure zeregina edozein dela ere
(
guztiak beharrezkoak dira, erakundeak ezin hobeto jardun dezan), herritarrei
laguntzeko jarreraz blaitzen gara, burutzen dugun lan motaren ondorioz
une jakin batean pertsonekin enpatizatzen dugulako; zerbitzu publikoak
(
erakundearenak berarenak eta administrazio guztienak) eragingarritasun
eta eraginkortasun printzipioen arabera jardun dezaten lagundu nahi
dugulako; giza eskubideek, gauzatuko badira, habitat jakin bat behar dutela
sentitzen dugulako, izan ere, bestela, murriztu edo ezereztatu egiten dira;
barneratu egiten dugulako gizarte-justiziaren, gizarteratzearen, gizarte-
ekitatearen, aukera-berdintasunaren, benetako berdintasun eragingarriaren
eta abarren aldeko kausa. Arartekoaren buruzagitzan ni baino lehenago egon
ziren pertsonek, hau da, aipatutako Juan San Martínek (1989-1995), Xabier
Markiegik (1995-2000) eta Mertxe Agúndezek (jarduneko arartekoa 2000tik
2005
era), baita erakundean denboraldi haietan behar egin zuten pertsona
guztiek ere lan aparta burutu zuten, era askotako iritzien arabera. Arartekoa
lan hura pixkanaka sendotuz joan zen euskal gizartearen, euskal herritarren
eta Euskadiko gizarte-erakunde, botere publiko, administrazio, hedabide eta
abarren ikuspegitik.
Aurkezpenak
3