G
auzak, egintzak ez dira ustekabean gertatzen. Eta, oraingoan,
ezta urtemugak ere.
Deskubritzea egokitu zaigun eta Morfeok gure amesgaiztorik
triste eta ilunenean ere sekula marraztu ez zuen garai honetan,
ez da ustekabekoa, ez dudarik izan, Ararteko erakundeak hogeita
bost urteko adin gazte eta nagusia betetzea. Gaur egun dena eztabaidatu eta
atzekoz aurrera jartzen da, eta badirudi giza eskubideetan zegoen uste ona
ere galdu dela, gizon-emakumeen defentsa-dikea diren arren.
Historian barrena, Ombudsmanak eta, beraz, Arartekoak giza eskubideak
defendatu ditu, oro har, eta egoera txarrenean daudenen eskubideak,
bereziki. Ezinbesteko gotorlekua da gizarte- eta demokrazia-estatuan, astiro
eta etengabe egiten duen limurtze-lanaren ikuspegitik. Gaur egun aurrera
egiten dute eta inoiz baino beharrezkoagoak dira horrelako erakundeak.
Beharrezkoak dira hitzik ez dutenen, herritarren hitza direlako, eta, antza
denez, herritarrak botere-guneetatik sekula baino urrunago daudelako, nahiz
eta botereek hartzen dituzten erabaki guztiek herritarrengan eragina izan.
Beharrezkoak dira, herritar horiek pairatzen dituztelako ekonomiaren eta
balioen oraingo lurrikararen ondorioak.
Hogeita bost urteok egindako lana egiaztatzen eta berresten dute. Euskadin
orain inork ez du zalantzan jartzen eskubideak bermatzeko erakunde bat
behar dela, herritarren erakundea, Arartekoa. Baina aurrera egiteko garaia
ere bada.
Garai zailek egiten digute desafio gauzak berriztatzeko, bultzatzeko, oztopoei
beldurrik izan gabe aurrera jarraitzeko, lan egiteko, besteren alde jarduteko
eta hunkitzen gaituen hori eraikitzen jarraitzeko: hain zuzen, gizarte
bidezkoagoa, berdintasun handiagokoa, denok bere baitan hartuko gaituena,
alde batera utzita generoa, sinistea, adina, gizarte-maila. Gure aspaldiko
ametsetan lortzeko modukoa zirudien gizarte hura. Hori lorgarri egiten
jarraitu behar dugu orain.
Ararteko erakundearen hogeita bost urte horiek itxaropenerako atea eta gure
herritarrekiko etengabeko konpromisoa izan behar dute eta, duda barik, dira.
ZORIONAK!!!!!
Julia Hernández Valles
ARARTEKOAREN ONDOKOA
7