Landa-azterlana
VII
.
atala
1.
Sarrera
Presoen buruko osasunaren arreta soziosanitarioaren egoera
zein den sakon jakin ahal izateko, landa-azterlana egin da,
eta bi fase izan ditu azterlan horrek: lehenbizikoa 2011ko le-
hen hileetan izan zen.
Alabaina, arlo honetan hainbat aldaketa garran­tzi­tsu gerta­
tzen ari zirela ikusi zen; izan ere, Eusko Jaurlari­tzari espe­
txeetako osasunaren arloko eskumenak transferitu zi­tzaiz­
kion eta Espe­txeen Zuzendariorde­tza Nagusiak PAIEM
programa bul­tzatu zuen. Hori guztia dela-eta, komenigarria
zen ondoren landa-azterlanaren bigarren fasea gara­tzea, in-
guruabar berrien eta inguruabar horiek az­ken egoeran duten
eraginaren azterketa sartu ahal izateko.
Arlo honetako aldaketa guztiek ondorioak izan di­tzaten gu­
txieneko denbora behar denez gero eta ondorioak behar
bezala eta nolabaiteko ikuspegiarekin egin ahal izateko, az-
terlanaren bigarren fasea 2013. urteko irailetik abendura bi-
tartean gauzatu zen.
2.
Eremua
Azterlanak bere baitan EAE osoa har­tzea planteatu zen eta,
horrexegatik, baimena eskatu zi­tzaion Barne Ministerioari
hiru lurralde historiko bakoi­tzean dauden hiru espe­txeek par-
te har zezaten: Basauriko Espe­txea (Biz­kaia), Langraiz Okako
Espe­txea (Araba) eta Martuteneko Espe­txea (Gipuz­koa).
Ondoren, Zumarragan dagoen (Gipuz­koa) Ibaiondo adinga-
been zentroaren eta Aramaioko (Araba) “Txema Fínez” adin-
gabeen zentroaren partaide­tza eska­tzeko interesa ere ikusi
zen, biak Eusko Jaurlari­tzaren Justizia Sailburuorde­tzaren
menpekoak, zeren eta askatasunik gabeko zigorra bete be-
har duten adingabeen buruko osasuna aztertu beharreko al-
dagaia zela uste izan bai­tzen.
51
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
VII
Aurrekoa ikusi