3.
Metodologia kualitatiboa:
oinarriak
Gizarte zien­tzien arloan, maiztasunaren ikuspegitik azter
daitez­ke gertaerak, edo objek­tibo bihurtu daitez­keen beste
parametro ba­tzuen arabera (metodologia kuantitatiboaren
ardura da hori), edo gizartearen iri­tzietan eta irudikapenetan
duten esanahiaren aldetik (metodologia kualitatiboaren ardu-
ra da hori).
Gizakiaren jarduera oro hiz­kun­tzaren eta hiz­ketaren bidez
egiten denez gero, metodologia kualitatiboa erabil dezakegu
gizarte errealitatearekin lotutako edozein gertaera iker­tzeko,
horien artean osasuna eta gaixotasuna.
Buruko osasunaren arloko zenbait azterlanetan (E. Goffman,
Barnetegiak. Buruko gaixotasuna dutenen gizarte egoerari
buruz­ko saiakerak
),
osasun arazoak ikuspegi biomedikoekin
edo soilik ikuspegi kuantitatiboekin inolako zerikusirik ez du-
ten ikuspegietatik azter­tzea komeni dela aipa­tzen da; komeni
bakarrik ez, beharrez­ko­tzat ere jo­tzen da. Subjek­tibotasuna
(
ikerlariarena eta ikertuena) aztergai har­tzeak, inolako zalan­
tzarik gabe, aurrerapen kualitatiboa ekarri zuen erakundeen
fun­tzionamenduaren ezagu­tzan eta per­tsonen osasunean
dituen ondorioetan.
Arlo soziosanitarioaren mugako lurraldea eremu egokia da
proposamen metodologiko kualitatiboak erabil­tzeko, are ge-
hiago kontuan har­tzen bada azterketa kualitatiboetan azaldu
ez den zenbait ondorioren premiaz­kotasuna: egonkortasun
instituzionala arriskuan jar­tzen duten eta maiz hedabidee-
tara “mezu negatibo” gisa irizten diren aurkikun­tzen gizarte
garran­tzia, partaideekiko jarrera konprometitua, ikerketaren
eginkizunetik harago doan eta zenbait teknika kualitatibo
dakar­tzan ondorio terapeutikoak, etab. Gainera, kritikoa iza-
tea ahalbide­tzen dio ikuspegi kualitatiboak ikerlariari. Horri
esker, osasunaren eta espe­txearen arloetan maiz izaten diren
iner­tziak hausteko modua dago.
4.
Landa-azterlanaren
lehen fasea
4.1.
Baliabidearen deskribapena: talde
fokalak
Azterlanean erabili beharreko metodologia kualitatiboa izan-
go zela eta talde ikuspegia erabiliko zela zehaztu ondoren,
talde fokalen teknika aukeratu zen informazioa bil­tzeko
baliabide­tzat.
Talde elkarriz­keta irekia eta egituratua duen modalitateko
bilkura bat egitean da­tza talde fokalen teknika. Ikerlariek
aukeraturiko banakoen talde bat sor­tzen da, azter­tzekoa den
gizarte gaia edo gertaera eztabaidatu eta landu di­tzaten nork
bere esperien­tziaren arabera. Kasu honetan, EAEko espe­
txeetako buruko gaixotasunen egoera.
Hauxe da abiapuntuko premisa: giro egokia sor­tzea lor­tzen
bada eta beharrez­ko aldagaiak kontrola­tzen badira, testuin-
guruaren nahiz aztergaian zuzenean parte har­tzen duten era-
gileen eta harremanen gaineko informazio balio­tsua lor­tzen
da.
4.2.
Definizioa
Eredu hori oinarri hartuta, espe­txearen arloko sen­tsibilitate
eta informazio eta interakzio maila ezberdineko talde fokal
nagusiak sor­tzea erabaki zen, zertarako-eta ­txostenaren xe-
deko galderei aplikaturiko eran­tzun esangura­tsuak lor­tzeko.
Talde fokal horiek homogeneoak izan behar zuten profesio-
nalen lurralde jatorriaren eta ordez­kari­tzaren eta rol hierar-
kikoen aldetik; hartara, bi per­tsonak zuzen­tzen zituzten 6-8
partaideko taldeak. Txostena ida­tzi zuen taldeko kide horiek
talde guztiak zuzendu eta beha­tzeko eginkizuna bete zuten.
Espe­txeen fun­tzionamenduaren egitura dela-eta, informa-
zioa bil­tzeko lau talde homogeneo identifikatu ziren:
A) Osasun profesionalak.
B) Talde teknikoa.
C) Espe­txeetako fun­tzionarioak.
D) EAEko espe­txeetan zigorra bete­tzen ari diren per­
tsonak.
Hortaz, hiru espe­txeetako per­tsonek osaturiko 4 talde fokal
egitea erabaki zen. Gainera, egoki iri­tzi zi­tzaion talde fokal
bat egiteari Ibaiondo adingabeen zentroko profesional tal-
dearekin eta, beraz, az­kenean 5 talde fokal egitea erabaki
zen.
Saioetako transkripzioen bidez, zenbait esanahi-nukleo lortu
ziren talde horietatik, eta behar bezala aztertu eta haztatu
ondoren, ­txostenaren edukiaren barruan sartu ziren.
Horretarako, espe­txeetako eta adingabeen zentroko ardura-
dunen lagun­tza eskatu zen, taldeak osa­tzeko hurrengo ata-
lean zehaztuko den osaerarekin.
4.3.
Taldeen gidoia
Talde bakoi­tzerako galdera gidoi bat prestatu zen, taldeko
partaideen arteko eztabaida bul­tza­tzeko eta arreta ondoren-
go taulan zehaztuko diren gaiei eran­tzuteko bideratu ahal
izateko.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
52
(
VII). Landa-azterlana
VII
Aurrekoa ikusi