TALDE TEKNIKOA
Hi­tz gakoa: normalizazioa
¦
¦
Epaile, auzitegiko mediku eta espe­txeen arloko zenbait
gairen nukleoa dago, eta horien bidez koka­tzen da buruko
gaixotasuna duen per­tsonaren­tzako erabaki penal eta ad-
ministratiborik hoberenak har­tzeko ahalmena kanpoan
(
aparatu judiziala, sanitarioa...), hain zuzen buruko gaixo-
tasunak espe­txeen eremuan duen gero eta presen­tzia eta
garran­tzi handiagoa den egoera honetan.
¦
¦
Autonomia eta mendekotasun iriz­pideak sartu dira buruko
gaixotasuna duen presoaren balorazioan, eta haren esta-
tusaren normalizazioa proposa­tzen da egonkortasun eta
begirune gisa.
¦
¦
Buruko gaixotasunean oinarritutako zenbait jokabide ge-
hiegi justifika­tzearen gaineko irudipena dago, batez ere
zenbait diagnostikoren inguruan (nortasunaren nahas-
menduak).
¦
¦
Espe­txeekin lotutako estigma instituzionala determinan-
tea da kanpoko harremanak eta komunikazioa alda­tzeko,
eta normalizazioa galarazten du.
BARNEKO FUNTZIONARIO TALDEA
Hi­tz gakoa: heldutasuna
¦
¦
Beren fun­tzioen rolari eta ezaugarriei buruz­ko talde go-
goeta eta teorizazio handia dago.
¦
¦
Agintari­tzaren erregimen-prin­tzipioak baldin­tza­tzen du
taldearen esku-har­tzea.
¦
¦
Berez­ko rol enpirikoa dago, betiere zen­tzuz­ko jokabidean,
trebetasunen erabileran eta konben­tzi­tzeko eta argudioak
emateko gaitasunean oinarrituta.
¦
¦
Buruko gaixotasunaren inguruko prestakun­tza zabalago
baten eta buruko gaixotasuna duten presoek kasu ba­
tzuetan dituzten inguruabarren gaineko informazioaren
falta suma­tzen da, baina autokritika zuzena eta eran­
tzukizuna dago buruko gaixotasuna duen presoaren
eboluzio onean duen eginkizunaren inguruan, hain zuzen
espe­txeak bizikide­tza-gune bihur­tzeko eragile nagusiak
diren aldetik.
IBAIONDO ADINGABEEN ZENTROKO
TALDEA
Hi­tz gakoa: lotura
¦
¦
Zentrotik irten ondorengo konpromiso ak­tiboa eta zain­
tza-lanen jarraikortasuna fun­tsez­ko­tzat jo­tzen da plan­
teamenduetan, batez ere zentroko egonaldia buka-
tutakoan baliabide espezifikoen sare urriak dakarren
frustrazioagatik, eman­tzipazio prozesuaren tirabirez eta
babesik ezaz gain.
¦
¦
Adingabeengana hurbil­tzeko eta uler­tzeko paradigma
hez­kun­tzaren, prestakun­tzaren eta psikologiaren arlokoa
da. Ildo horretan, jarrera proak­tibo handia dago baliabi-
deak bila­tzeko nahiz informazioa lor­tzeko.
¦
¦
Hez­kun­tza proiek­tuaren osotasunak hurbileko estiloa
ematen du, loteslea, lanerako tresna nagusi gisa.
PRESO TALDEAK
Hi­tz gakoa: egoki­tzapena
¦
¦
Askok uste dute buruko gaixotasuna bizi­tzako aurretiaz­ko
inguruabarren emai­tza dela.
¦
¦
Espe­txean sar­tzeak oso ondorio psikologiko handiak di-
tuen bizi­tzako inguruabarra dakar, batik bat ohiko inguru-
netik urrun­tzearekin eta bakardadearekin lotua.
¦
¦
Kritika handia dago arazoa soilik medikamentuekin trata­
tzen delakoan, ingurune berrira egoki­tzearen ondorioz­ko
sintoma psikologikoak ulertu gabe.
¦
¦
Nolabait ez­kutatu egiten da sintomatologia psikiatriko
larria, baina toleran­tziaren eta begirunearen aldetik trata­
tzen direla ere aipa­tzen da.
4.7.
Lorturiko datuen azterketa
Emai­tzak uler­tzeko proposaturiko hiru arlo handiak ez dira,
inola ere, zurrunak, elkarrengandik aparte aztertuak, zeren
eta haien arteko mendekotasuna buruko osasunaren edo-
ta gaixotasunaren moduko gertaera konplexuen egiturako
ezaugarria baita. Konplexutasun hori eta zailtasun taxo-
nomikoak are indar handiagoarekin aplika­tzen dira indar-
guneen eta ahulezien az­pibanaketan, zeren eta esanahi-
nukleoak, askotan, batean zein bestean agertuko baitira
eta jokaera ezberdina izango baitute testuinguruaren edo
aplika­tzen diren unearen arabera. Gertaera argi­tzeko eta
hobeto uler­tzeko erabil­tzen da sailkapen hori, baina askota-
riko irakurketak izan di­tzakete eta ez dituzte inola ere agor­
tzen ulermen mailak.
ARLO KLINIKO TEKNIKOA
Indarguneak
Espe­txeetan buruko gaixotasunak daudela agerikoa da
talde guztien­tzat, eta gero eta ohikoagoak eta garran­tzi­
tsuagoak direla irizten diote.
Gure jardunean, medikuen ikuspegitik, gaixotasun psikia­
triko edo parapsikiatriko tasa handia dago”.
Baie­tz esango nuke. Nik esango nuke badela, edo behin­tzat
badago diagnostikoren bat. Gehienak adingabeak dira eta,
beraz, diagnostiko asko beharbada ez dago zehaztuta, edo
nahasmendu motaren bat sor­tzen ari da, edo populazioaren
por­tzentaje handia dago”.
Eragin handia du gugan, lehen komentatu dugun mailan.
Erregimen mailan alde batetik, eta preso psikiatrikoekiko
bizikide­tzan beste aldetik. Ba­tzuetan arazoak an­tzematen di­
tuzu, eta eragina du norberarengan arazo psikiatrikoak dituen
jendea dagoelako eta bere buruaz beste egiten duelako”.
Buruko nahasmenduen sailkapen diagnostikoa ohikoa
da jardun klinikoan, eta garran­tzi eta pronostiko ezber-
dina eslei­tzen zaio kategoria bakoi­tzari.
Buruko gaixotasun larria da ondoen kontrola­tzen dena
:
Nahasmendu psikotikoak edo buruko nahasmendu larriak
beharbada kontrola­tzea lor­tzen dugu, tratamendu farmako­
logikoa ezarri dugulako, medikazioa ikuskatu eta gu­txi gora­
behera hemen egokituta daudelako. Alde horretatik ez dago
55
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
VII
4 .
L a n d a - a z t e r l a n a r e n l e h e n fa s e a
Aurrekoa ikusi