4.5.
Azterketaren prozesua
Bildutakoaren gaineko bi interpretazio mota egin dira. Bata
ohikoena da: esanahi-nukleoak atera­tzea, ho­ts, errepika­tzen
diren eta asmo subjek­tibo berean ugariak diren diskur­tsoko
eremuak. “Unitate semantiko” mota horiek errepika­tzeak
balio erkagarria ematen dio diskur­tsoari, neutraltasunetik
urrun­tzen baitu. Asmo subjek­tibo argia duten era horretako
mezuak an­tzematera bideraturiko azterketaren bidez egiten
da ikerketa. Halaber, askotariko konnotazioarekin koka­tzen
da asmo hori taldearen diskur­tsoan, askotan kontrakoa. Ho-
rrek tonu ideologikoa eta dialek­tikoa ematen dio taldearen
diskur­tsoari.
Ikerketa lanean, lehenik eta behin, esperien­tziak u­tzi duen
eragin subjek­tiboa azal­tzearen gaineko ikerketa arloa propo-
satu besterik ez du egiten ikerlariak, kasu honetan EAEko
espe­txeetako presoen buruko osasunaren egoera. Nahikoa
helburu irmoa dela ematen du, nahikoa esperien­tzia dagoen
gaia proposatu baita, edo, ba­tzuetan, ikerketaren arloarekin
diskur­tso koherentea sor­tzeko moduan komentatua.
Bigarrenik, esanahi-nukleoak identifika­tzeko lana dago, tal-
dean sortutako diskur­tsoaren hi­tzez hi­tzeko azterketan oina-
rrituta. Azterketa hori egiten da berbaz­ko eta ez berbaz­ko
elementuak zein diren jakinda (taldeko gidari gisa parte har­
tzea), per­tsonen arteko lana egin ondoren, talde bakoi­tzaren
tenperatura”, asmo edo tesi zeha­tzaren alderdi nabarme-
nenei buruz.
Azterketaren emai­tzak baliagarriak dira, zenbait fak­tore adie-
razten baitute:
¦
¦
Talde bakoi­tzaren kez­karik nagusienak.
¦
¦
Iri­tzien asmoa.
¦
¦
Esanahi-eremuetan taldeka­tzea.
¦
¦
Errepika­tzen diren diskur­tsoak.
¦
¦
Gero eta maizago egiten diren diskur­tsoak.
Taldearen tesi hori lagungarria da arlo tematiko eta diskur­
tsiboen matrizea ezar­tzeko, non esanahi-nukleoak koka­tzen
diren, baita nukleoen kalifikazioa ere “kolorearen” aldetik:
ho­tza ala beroa, positiboa ala negatiboa, indargune edo ahu-
lezi instituzional gisa. Hala ezarri ziren azterketaren emai­tzak
sailka­tzeko hiru arlo tematiko hauek:
¦
¦
ARLO KLINIKO TEKNIKOA:
Arlo honetan, aurkikun­tza
klinikoaren esanahia taldeka­tzen da, ho­ts, buruko gaixo-
tasuna an­tzematea eta presen­tzia espe­txeen eremuan,
haren sintomak eta adierazleak eta hainbat eremutatik
gaixotasunari ematen zaion eran­tzuna ere: klinikoa, admi-
nistratiboa, juridikoa, erregimenekoa, etab.
Arlo nagusia eta esanahi handienekoa da, haren esanahi-
nukleoak egoera zeha­tzei dagoz­kielako.
¦
¦
KULTUR ARLOA:
Arlo honetan, taldeek buruko osasuna-
ren arloan, buruko gaixotasuna duten per­tsonen eta euren
buruaren aldetik nagusi diren kultur balioen aurrean duten
jarrera bildu da. Jarduketa, ekimen eta iner­tzia instituzio-
nalak dakar­tzaten balioak ere deskriba­tzen dira, positi-
boak edo negatiboak.
¦
¦
ANTOLAKUNTZA ARLOA:
Buruko gaixotasunak fun­
tzionamendu instituzionalean maila guztietan duen era-
ginarekin lotutako esanahi-nukleoak taldeka­tzen dira
arlo honetan, beste erakunde ba­tzuekiko harremanetan
nahiz barne mailako fun­tzionamenduan eta prozedu­
retan.
Guztira 12 indargune eta 10 ahulezi identifikatu dira, ondoko
taulan zehaztuko diren arlo tematikoen arabera banatuak.
KLINIKO TEKNIKOA KULTURAKOA ANTOLAKUNTZAKOA
INDARGUNEAK
8
3
1
AHULEZIAK
4
2
4
4.6.
Talde tesiak
Ikerketaren xedeari eran­tzuten dio talde bakoi­tzak. An­tzeko
gidoiarekin aurkeztu zaie talde guziei helburua, betiere era-
ginpeko eremu bereziak ematen duen diskur­tso berezia
sortuz.
Espezifikotasun hori desegin egingo da esanahi-nukleoaren
adostasunaren inguruan, baina interesgarria da aparteko
ekarpen gisa jaso­tzea, baita gida ere. Gida horretan bil­tzen
dira taldeek ulermenerako izan li­tzaketen gakoak eta gertae-
ra berari aurre egiteko estrategia desberdinak buruko gaixo-
tasuna espe­txeen eremuan.
Ez li­tzateke egiaz­koa izango testuinguruak irudipenetan
duen eraginaren balorazioa ain­tzat har­tzen ez duen edozein
azterketa. Hori abiapuntu izanik eta espe­txeen eremuak,
erabateko erakunde gisa, parte har­tzen duten eragile guztiei
eragiten diela jabetuta, gure ustez talde bakoi­tzak fenome-
noari buruz duten irudipen espezifikoa azal­tzen duten zen-
bait gako aipatuko ditugu. Gako horien bidez, talde bakoi­
tzaren zatiz­ko ikuspegia interpreta daiteke, eta erraztasunak
ematen dira egoera globala uler­tzeko eta guztiaren gaineko
baterako ikuspegi koherentera hurbil­tzeko.
OSASUN TALDEA
Hi­tz gakoa: azalpena
¦
¦
Osasun ikuspegiak irudipen sakona ematen du buruko
gaixotasunak espe­txeetako lanaren xede gisa duen
garran­tziaz.
¦
¦
Klinika arloa adierazteko eta tratamendu psikologikoa eta
farmakologikoa ezar­tzeko baliabide­tzat har­tzen du espe­
txe eremua.
¦
¦
Ez­korra da buruko gaixotasunaren bilakaeraren gaineko
espek­tatiben aldetik, batez ere buruko nahasmendu la-
rriaren inguruan, dela esperien­tzia klinikoa beragatik, dela
espe­txetik irtendakoan gizartean dagoen ingurunearen
ezaugarriengatik. Izan ere, ezegonkortasuna dakar ingu-
rune horrek.
¦
¦
Badago buruko gaixotasuna izatearekin loturiko ahulta-
sunaren inguruabarrekin uztar­tzen den eran­tzukizunari
buruz­ko azalpena. Ongin­tza izaerakoa da lagun­tza ema-
teko modua, paternalista, jokabideak patologian oinarri-
tuta azal­tzen saia­tzen dena.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
54
(
VII). Landa-azterlana
VII
Aurrekoa ikusi