guztiz gauzatu adostasuna buruko gaixotasuna duten
per­tsonekiko
:
Interes gataz­ka. Hemen fun­tsez­ko gau­
za bat dago, agintari­tza prin­tzipioa eta erregimen ordena
manten­tzea hain zuzen. Preso batek, buruko gaixotasuna
izan zein ez, fun­tzionario bati eraso egiten dionean, jokabi­
de horrek berez eran­tzuna izan dezake, erasoa edozeinek
egiten duelarik ere. Orduan, jakina, egoera horretan buruko
gaixotasuna duena pixka bat... Ez dakit nola esan, ezta?
Pixka bat… kalteturik dago, ezta? Ez dakit nola esan, bai­
na tira, beharbada desabantaila du beste preso batekiko”.
Hemen nolabait berdin gerta­tzen da espe­txean erregimena
dutenekin, barneko fun­tzionarioekin eta tratamendukoekin.
Onak, ­txarrak, etab. Ba hemen hasiera hala zen nolabait,
ezta? Ba gu hezi­tzaileak gara (guaiak), traje jan­tzita jaisten
garenok eta guaiak garenok. Eta besteak dira egurra eman
behar dutenak. Orduan, onak eta ­txarrak, guaiak. Eta hasie­
ran distan­tzia handia zegoen. Berba bitan esanda, orain 6
urte ez ziotela elkarri hi­tzik egiten (elkarri salaketak jar­tzen
ziz­kioten, deskalabrua zen). Eta, orduan, guztiei azaldu be­
har izan genien, bi aldeei, guztiok ginela beharrez­koak; nork
bere fun­tzioa duela, elkarren osagarriak direla…”. “Izan ere,
taldeen interesak askotan ura eta ardoa bezalakoak diren
espe­txean”
.
Taldeen artean koordinaziorik ez dagoela ere ikusten da,
batera­tzeko gunerako presen­tzia arauturik gabe (bile-
rak…)
:
Nik uste dut ba­tzuetan ondo dagoela hala egitea,
bilera bat, ez dakit nik, gaiak lan­tzeko… 20 presorekin bai­
no ez bada ere. Espe­txean sartu diren az­ken 20 presoak, ez
dakit… Az­ken hilean edo dena delakoa. Ikusten dituzu. Zera
diozu: ‘nola dagoen hau, zein tratamendu du, zerbait duela
uste duzue?’ Guk ez dugu hala egiten. Hainbeste duzunez
gero, az­kenean ez dizu astirik ematen presoei buruz hi­tz egi­
teko. Hala, arlo ani­tz jorratuta, ezta?”. “Nire ustez, ­txarra da
oro har
(
koordinazioa)
.
Oro har ­txarra da. Nire ikuspuntutik,
batez ere per­tsonen arteko harremanak ditu oinarri, e? Asko­
tan, medikuarekin edo psikologoarekin dugun harreman per­
tsonalengatik entera­tzen gara, eta une jakin bat komentario
bat egin eta diozu: ‘hau edo bestea’, eta egoera aldatu egiten
da”. “Nire ustez, zuk zenioen moduan, bi norabidekoa izan
behar du informazioak, ez norabide bakarrekoa”
.
Koordinazio hobea izateko eragoz­pena da lan-karga,
gehiegiz­ko­tzat jo­tzen den lan-karga
:
Ahulezia da baliabi­
de material eta giza baliabiderik ezagatik, eta guztiok dugun
lan-karga ikaragarri handiagatik. Az­kenean, ez duzu ba­tzarra
egiteko eta informazioa elkarri emateko astirik; izan ere, bil­
tzen garenean, ‘tira, presaka’ ibil­tzen gara aurrera atera­tzeko,
ezta? Horixe da arazoa, ezta?”
.
Erabil­tzailearen mailan, balorazio ­txarra egiten da
arreta psikiatrikoaz eta batez ere espe­txean sar­tzeko
baldin­tzez:
Nik besteak ez dakit, baina espe­txean medika­
zio asko ematen da. Hemen medikazioarekin konpon­tzen
da gauza asko. Nik hala ikusten dut. Egunero ematen den
gutun-azala da. Gainera kontrolik gabe ematen da, zeren
eta beste espe­txe ba­tzuetan beharbada haien aurrean hartu
behar baitu ematen dizuten medikazioa, ezta? Baina hemen
gutun-azalak, eta ba­tzuek gehiegi har­tzen dute. Gutun-azala
ireki eta 15 pilula, 20 pilula, 30”. “Nik jende asko ikusten dut
kaletik 5. modulura zuzen­tzen (espe­txean sar­tzeko modu­
lua); jakina… leher eginda daudelako. Eta karramarro deri­
tzon segurtasun ate bat dago. Eta askotan esaten didate:
Ba al dago ziega hori moduluan?’. Ez, moduluan ziega
hobeak dira. Gaiz­ki etor­tzen dira eta, gainera, 5. moduluko
ziega ikusten dute. Lur jota geldi­tzen dira, lehen baino ge­
hiago. Ate arruntaz gain, segurtasun atea dago (…) Oso za­
har daude guztiak (...) Edonon egongo zara hobeto, ziega
hobeak dira... Lur jota geldi­tzen dira, lehen baino gehiago.
Askotan suertatu zait niri…”
.
4.8.
Indarguneak edo
esanahi-nukleoak
Talde fokalen iri­tzietan, ikerketaren xedearen ingurukoe-
tan, indarguneei buruz bideraturiko diskur­tsoa ematen da;
izan, alde kualitatibotik garran­tziz­koak diren ezaugarriak
sustenga­tzen dituzte, askotan eta inten­tsitate handiz ager­
tzen direlako. Adostasunaren eta bat etor­tzearen emai­tza
den diskur­tso hori esanahi-nukleo hauetan laburbil daiteke:
¦
¦
Buruko osasuna edota gaixotasuna garran­tzi handiko
arazoa da espe­txe erakundeetan, maiztasunagatik, era-
bilitako baliabideengatik eta kudeaketaren ondorioz­ko
arazoen inten­tsitateagatik.
¦
¦
Kultura klinikoa eta eredu biopsikosozialak sustenga­tzen
dute, talde guztietan, buruko gaixotasunaren ulermena.
¦
¦
Gune komunitarioa e­tsai­tzat eta bazter­tzaile­tzat jo­tzen da
buruko gaixotasuna duten presoen­tzat espe­txe erakun-
deetan.
¦
¦
Seguruago­tzat jo­tzen dira konponbide instituzionalak
(
espe­txea), eta erka daitekeen hobekun­tza berma­tzen
dute buruko gaixotasuna duen presoaren kasuan. Giza
baliabide profesionalak eta esku-har­tze terapeutiko, sen-
dagarri, psikologiko eta farmakologikorako banakako pla-
na ematen dute.
¦
¦
Ongin­tza eta justiziaren elementu etikoak lehenesten dira
autonomiaren aurretik, eta loturako arreta, hurbila eta pa-
ternalista estiloa ematen da.
¦
¦
Erakundeen arteko koordinazioa (justizia, osasuna, gizar-
te ekin­tza...) urria da forman eta mamian.
¦
¦
Koordinazio informalaren mailak operatiboak dira, eta ko-
ordinaziorik gehiena maila horien arabera ebazten da.
¦
¦
Koordinazio eta informaziorik ezak eragin erabakigarria
du, maila juridikoan nahiz klinikoan, presioaren pronostiko
klinikoan eta hari dagoz­kion lege eskubideak erabil­tzeko
bere gaitasunean.
¦
¦
Adingabeekin, batez ere eman­tzipazio prozesuan, babe-
sik eza gerta daiteke batere malguak ez diren administra-
zio prozesuetan.
¦
¦
Ona da segurtasun neurriak bete­tzeko osasun lagun­tza
publikoaren estaldura.
¦
¦
Buruko nahasmenduen maila ezberdinak daude larrita-
sunaren eta lagun­tzarako lehentasunen arabera: buruko
nahasmendu larria (arretarik eta lehentasunik handiena)
eta ohiko buruko nahasmendua (konplexutasunik handie-
na eta lehentasun ertaina).
¦
¦
Nortasunaren nahasmenduek ez dute adostasun klinikorik
ez instituzionalik, konplexuak direlako.
¦
¦
Substan­tziekiko mendetasunak estereotipo moraletik
urrun­tzat har­tzen dira, baina buruko gaixotasunetik ere
bai.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
62
(
VII). Landa-azterlana
VII
Aurrekoa ikusi