¦
¦
Alkohola delitu berriekin eta egoera klinika berriekin lotu-
tako substan­tzia gisa ageri da.
¦
¦
Per­tsona berarengan hainbat egoera kliniko batera­tzen
dituzten askotariko diagnostikoak (buruko nahasmen-
dua, desgaitasun intelek­tuala, substan­tziekiko mende-
tasuna…) gero eta garran­tzi handiagokoak dira arlo kli-
nikoan, eta prestakun­tza eta baliabide espezifikoak behar
dituen pazientearen profil berria dute.
¦
¦
Bi aldetatik dago estigmatizatuta buruko gaixotasuna
duen presoa gune komunitarioarekiko harremanetan.
¦
¦
Buruko gaixotasuna duen per­tsona espe­txeen barruan
normaliza­tzeko eta integra­tzeko asmo proak­tiboa dago,
presoaren gaitasunaren eta autonomia edota mendeta-
sun mailaren inguruan bideratuta.
¦
¦
Partaide­tza maila handia dago buruko gaixotasuna duen
presoari lagun­tzeko eginkizunean talde guztietan, betiere
haien gaixotasuna ulertuta eta baliz­ko eragile terapeutiko
eta normaliza­tzaile izateko asmoa izanda.
¦
¦
Lehentasunez­koa izan behar du buruko osasunaren ar-
loak lanbide curriculumetan.
¦
¦
Agerikoak dira erakundeen barruko tirabirak lanbide tal-
deen arteko harremanetan. Adostasun teorikoa badago
ere, eguneroko lanari buruz baterako guneak ezarri behar
dira koordinazioa ahalbide­tzeko.
¦
¦
Buruko gaixotasuna duen presoaren eran­tzukizuna duen
lan terapeutikoa errehabilitaziorako osagaia da espe­
txe guztietan, presoak egozgarritasunaren aldetik duen
egoera edozein delarik ere.
¦
¦
Iri­tzi iraingarria an­tzematen da espe­txeek duten estigma-
ren inguruan, ho­ts, errehabilitaziorako gune barik zigor­
tzeko gunea izatearen gainean. Irudipen horrek beste bat
dakar, eginiko lanaren profesionaltasuna gu­txiesten eta
ikusezintasuna areago­tzen duena, profesionalen aldetik
nahiz gizartearen aldetik.
¦
¦
Kez­ka handia dago presoa espe­txetik irten ondoren duen
egoerari buruz.
EAEko espe­txeak ez daude espe­txeetan ager­tzen diren gi-
zarte aldaketetatik eta erritmoetatik aparte, betiere beren
lana era­tzeko baldin­tza i­txiak eta bereziak eta lanaren xedea
gorabehera; propor­tzio eta inten­tsitate berezia du, baina ez
da par­tziala alde kualitatibotik. Gizarteak gero eta gehiago
uler­tzen ditu eta gu­txiago estigmatiza­tzen ditu buruko gaixo-
tasunak, eta norabide aldaketa hori, era berean, taldeen pen­
tsamendu sozialaren eta profesionalaren bilakaeran ageri da,
seguru asko jakin­tza zeha­tzagatik eta ildo horretan pribile-
giatua izateagatik, hain zuzen ere buruko gaixotasuna duen
presoarekiko eguneroko tratu hurbilaren ondorioz.
Zenbait elementu komun bildu dira ondorioetan, gizartea-
ren ulermenik ezak eta bakar­tzeak eraginda: presoaren
eta presoa trata­tzen duen profesionalaren estigmatizazioa,
espe­txeko errealitatearen mitifikazio negatiboa…, baina
elementu garran­tzi­tsuak ere ugariak dira hala nola profe-
sionalak egunera­tzea, rol profesionalak sor­tzea oro har pre-
soei buruz, eta buruko gaixotasuna duten presoei bereziki;
normalizazioa, lagun­tza eta erregimen politika gisa... Beti
ager­tzen diren eta oinarriz­koak diren bi elementuen bidez
konpon­tzen da buruko gaixotasunak eguneroko bizi­tzan
duen presen­tzia:
¦
¦
Gaixoa ingurune instituzional kontrolatuan eta i­txian
hobe­tzea.
¦
¦
Gune komunitarioa e­tsai­tzat har­tzea, arlo askotan islatua:
-
Koordinaziorik eza lagun­tzarako bitarteko publikoekin.
-
Moteltasuna edo komunikaziorik eza bitarteko juri-
dikoekin.
-
Errezelo ulertezinak per­tsonen estalduran; erakundeen
estigmatizazioa ez­kuta­tzen dute...
Bi errealitate horiek direla-eta, ongin­tza estilo paternalista
du erakundeak, eta hainbat modutan eta ba­tzuetan kon-
traesanekin jardun dezake. Horregatik, ñabardurez beteriko
eremu fresko eta abera­ts horretan egiteko dagoen eta gehien
nabarmen­tzen den eginkizuna, seguru asko, erakundea kan-
pora zabal­tzea da, baita gizartearekiko eta erakundeekiko
koordinazioan aurrera egitea ere.
5.
Landa-azterlanaren
bigarren fasea
Azterlanaren bigarren fase hau egin zen arloan agertutako
egoera berriaren balorazioa sartu ahal izateko, hain zuzen
espe­txeko osasunaren arloko transferen­tziak Eusko Jaurlari­
tzaren era­txiki izanaren ondorioz eta espe­txe erakundeek
PAIEM bul­tzatu ondoren.
Aldaketa horiek arlo honetan izango zuten eragina azter­tzeko
denbora behar zen, erkaketa egiteko eta perspek­tibaz azter­
tzeko. Hori dela-eta, 2013ko irailetik abendura egin zen az-
terlana.
5.1.
Baliabidearen deskribapena:
elkarrizketa
Azterlanaren bigarren fase honetan, metodologia kualita-
tiboarekin jarraitu zen, betiere kuantifikazioa saihestuz eta
azalpen datuen bidez ezagu­tza espezifikoa lor­tzeko eta azal­
tzeko xedearekin azter­tzen diren gertaerak erregistroetan
ida­tziz. Informazioa bildu zen, helburuaren ezaugarriak lan-
duz, arlo kuantitatiboa edo kantitateak neurtu barik.
Hala ere, ikerketaren bigarren une honetan elkarriz­keta izan
zen erabilitako fun­tsez­ko baliabidea. Horren bidez, fasea
parte har­tzen duten eragileen bizipen per­tsonalei buruz­ko
informazio argia eta espezifikoa bil daiteke, baita eguneroko
lana eta Euskadiko presoen buruko osasunaren arreta sozio-
sanitarioaren errealitateari buruz­ko gogoetak ere.
Testuinguru guztietan gizakiari buruz­ko informazioa bil­tzeko
metodorik zaharrena izan daiteke elkarriz­keta, gizakiaren
an­tzinako gaitasunean eta eboluzio eskuraketan oinarri­
tzen baita: hiz­kera. Tekniko­tzat jo­tzen dugu elkarriz­keta,
per­tsona batengana eta haren kontaketara hurbil­tzeko era
63
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
VII
5 .
L a n d a - a z t e r l a n a r e n b i g a r r e n fa s e a
Aurrekoa ikusi