zientifiko­tzat, zertarako-eta informazio jakin bat lor­tzeko
aurrez ezarritako osagaien arabera.
Ondoren, azterlan kualitatibo honetan egin dugun bigarren
faseko etapak aurkeztuko ditugu:
1.
etapa:
metodologia kualitatiboa DISEINATZEA, azterlane-
ko aldagaiak identifikatuz eta elkarriz­keta gidoi bat sortuz.
Azterlan honen oinarriak ezar­tzeko arloak zehaztuko dira
fase honetan; izan ere, EAEko espe­txeetako presoen buruko
osasunaren arreta zein den jakiteko fun­tsez­ko aldagaiak dira.
Horrexegatik, hona hemen informazio bilketa horren gaineko
arloak:
a) Espe­txean dauden per­tsonen buruko gaixotasunerako
arretarako protokoloa.
b) Eskumenak Osakide­tzari 2011n transferitu ondoren
osasunaren arretan an­tzemandako aldaketak.
c) Espe­txeetan Buruko Gaixoei Arreta Integrala Emateko
Esparru Programa (PAIEM) aplikazio maila zein den ja-
kitea.
d) Presoei buruko osasunaren arloko arreta ematen die-
ten profesionalen beharrak eta proposamenak.
Azterlaneko arloak ezarri ondoren, ikerketa-talde bakoi­tzak
jarraitutako elkarriz­keta-gidoia egin zen (eranskina), betiere
laneko metodologia bateratuz.
2.
etapa:
metodologia GARATZEA. Fase honetan, elkarriz­
keta erdi egituratuak egin ziren. Horrelako elkarriz­ketako dira
ohikoenak, eta galdera-sortaren ordena zorroz­ki ez jarrai­tzea
da ezaugarri nagusia. Alabaina, elkarriz­keta eta informazio-
bilketa ordena­tzen eta zentra­tzen duen eskema bat dauka.
Azterlanak EAE osoa har­tzea planteatu zen eta, horrexega-
tik, baimena eskatu zi­tzaion Barne Ministerioari hiru lurralde
historiko bakoi­tzean dauden hiru espe­txeek parte har zeza-
ten: Basauriko Espe­txea (Biz­kaia), Langraiz Okako Espe­txea
(
Araba) eta Martuteneko Espe­txea (Gipuz­koa). Espe­txeen
fun­tzionamenduaren egitura dela-eta, informazioa bil­tzeko
lau talde homogeneo identifikatu ziren:
i. Espe­txe bakoi­tzeko talde teknikoa.
ii. Oinarriz­ko arretako unitateko buruak (hemendik aurre-
ra, OAUB).
iii. Espe­txe bakoi­tzeko psikiatra aholku-emaileak.
iv. Toxikomanietan esku har­tzeko taldeak espe­txe bakoi­
tzean.
Espe­txe Erakundeetako Idaz­kari­tza Nagusiak Martuteneko
eta Arabako espe­txeetako talde teknikoekin topaketak egi-
teko baimena ukatu duela-eta, ezinez­koa izan da azterketa
zabalagoa egitea, espe­txean lan egiten duten profesionalen
ikuspuntua bil­tzeko. Basauriko (Biz­kaia) espe­txeko talde tek-
nikoaren partaide­tza izan dugu, ordea.
Bi elkarriz­ketagilek osatu zuten lan-taldea, elkarriz­ketaturiko
eragile bakoi­tzak adierazitako ahalik eta argibide gehien
azter­tzeko. Gainera, lau per­tsonako talde bat ere izan da,
azterlanaren bigarren fase honetan bildutako informazioa
azter­tzeko eta sistematiza­tzeko.
Jarraian, espe­txe bakoi­tzeko eta profesional talde bakoi­
tzeko egindako elkarriz­ketak zehaztuko dira. Isilekotasuna
eta haien izena inon ez zela agertuko ziurtatu zi­tzaion
elkarriz­ketaturiko per­tsona bakoi­tzari erabilitako ikerketa
prozeduraren euskarri gisa.
Basauriko espe­txea (5 elkarriz­keta):
¦
¦
Talde teknikoa (Tratamenduko zuzendariordea, gizarte
langilea, psikologoa).
¦
¦
OAUB.
¦
¦
Psikiatra aholkularia.
¦
¦
Osakide­tzako psikiatra, sustan­tzien erabilerak eragindako
nahasmendua duten per­tsonei arreta emateko ardura
duena.
Zaballako espe­txea (4 elkarriz­keta):
¦
¦
OAUB.
¦
¦
PAIEMen parte har­tzen duen medikua.
¦
¦
Psikiatra aholkularia.
¦
¦
Toxikomanietan esku har­tzeko taldea: Luz-Gizen.
Martuteneko espe­txea (elkarriz­keta 1):
¦
¦
OAUB.
¦
¦
Psikiatra aholkularia.
Erdi egituraturiko hamar elkarriz­ketei esker, hauexek ahalbi-
detu ziren:
¦
¦
Azterlaneko aldagai bakoi­tzari buruz­ko datu zeha­tzak lor­
tzea.
¦
¦
Elkarriz­ketaturiko profesional bakoi­tzaren narrazioan sor-
tu diren zenbait gai garran­tzi­tsu sakon­tzea.
¦
¦
Buruko gaixotasuna duten presoen arretan parte har­tzen
duten profesionalen talde bakoi­tzaren irudipen espezi-
fikoak lor­tzea.
¦
¦
Gizarte harremanak azter­tzea eta errealitatea deskriba­
tzea profesionalek bizi duten moduan.
¦
¦
Banaka hurbil­tzea Euskal Autonomia Erkidegoan buruko
gaixotasuna duten per­tsonen arretan parte har­tzen duen
profesional talde bakoi­tzarengana.
3.
etapa:
lorturiko informazioaren AZTERKETA. Bi une izan
zituen datuak azter­tzeko prozesuak. Hasierakoan, elkarriz­
keta egin zuten elkarriz­ketagile-taldearen eskutik: kontake-
tarako tresna bakoi­tzaren transkripzioa egin eta ondorengo
eztabaida-lana burutu zuten ­txosten hau egiteko ardura izan
duen taldeko gainerako kideekin. Ondorengo azterketa pro-
zesua, nukleo esangura­tsu konpartituak eta errepikatuak
atera­tzeko, zertarako-eta buruko gaixotasuna duten presoen
arretan egiten denari eta egin beharko li­tzatekeenari buruz­ko
kez­ka nagusiak osa­tzeko.
5.2.
Azterketa
Azterlanaren bigarren fase honetan, espe­txeetan buruko
osasunaren arloan emandako arretan zuzenean parte har­
tzen duten profesionalei eginiko elkarriz­ketari esker, lehen
fasean emandako datuak osa­tzeko modua izan genuen eta,
preso horiekin esku har­tzeko programak gara­tzen dituzten
gizarte erakundeen ekarpenaren balorazioarekin batera,
azterlan honen
zehazturiko ondorioak
atera ahal izan dira.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
64
(
VII). Landa-azterlana
VII
Aurrekoa ikusi