EAEko adingabeen eta
askatasunik gabeko
gazteen egoera berezia
IX
.
atala
1.
Sarrera
Gazte justiziaren zerbi­tzuak erabil­tzen dituzten per­tsonen
artean eta, bereziki, erreforma zentroetan sartutako gazteen
artean buruko gaixotasun asko dagoenez, azterketa honetan
hauei eskaini nahi izan diegu atal bat.
Zorionez, adingabeen egoera ezin da helduenekin alderatu,
batez ere arrazoi hauen ondorioz:
¦
¦
Espe­txeak normaldutako saretik bakandutako zentroak
dira, per­tsona i­txi eta banatu egiten da espe­txeetan, eta
ezin dira alderatu adingabeen barnera­tze zentroekin;
zentro hauetan parte har­tze hezigarria eskain­tzen da eta
kanpoarekin eta erkidegoko baliabideekin harremana
dute, hori da zentro hauetako arretaren oinarria. Alde na-
barmena dago espe­txeekin alderatuz gero.
¦
¦
Adingabeen jurisdikzioan har­tzen diren askatasuna ken­
tzeko beste neurri ba­tzuekin alderatuz gero, espe­txe zigo-
rra toki patogenoa da, zenbait sintoma eragiten eta ak­tiba­
tzen ditu, aurrez zeuden buru nahasmenduak areago­tzen
ditu (estresagarria delako, eragindako elkarbizi­tza delako,
bakanduta egoten delako, jarduerarik gabe...) edo bes-
te nahasmendu ba­tzuk sor­tzen ditu, batez ere egoki­
tzapenari lotutakoak.
Azterketa honen ondorioz, ez dugu gomendatuko adinga-
beak arta­tzeko berariaz­ko egiturak sortu behar direnik, bai-
zik eta horiei normalizatutako sare soziosanitariotik eran­tzun
behar zaiela az­pimarratuko dugu. Hori dela eta, atal honetan
gaixotasunaren prebalen­tzia az­pimarratuko dugu.
2.
Buruko nahasmenduen
prebalentzia adingabeetan
Haur eta nerabeen artean gero eta ohikoagoa da buruko
nahasmenduak diagnostika­tzea. Az­ken urteetan aitortu de-
nez, helduaroko nahasmendu psikiatriko gehienak gazta-
roan hasten dira. Nahasmendu horien diagnostiko goiztiarra
ezinbestekoa da populazio honi berariaz eta modu eraginko-
rrean hel­tzeko, geroagoko gorabehera eta ondorio sozio-
sanitarioen preben­tzio sekundario eta ter­tziariorako.
75
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
IX
Aurrekoa ikusi