Datu estatistiko ofizialen arabera, buruko nahasmenduen
diagnostikoak gora egiten jarrai­tzen du adingabeetan. Has-
teko, azter di­tzagun arreta falta eta hiperak­tibitate nahas-
menduaren (TDAH) tasak, eskola adineko haurren %7 baino
gehiago baitira. Datua esangura­tsua da kontuan izanez gero
TDAH dela haur eta gazteen psikiatria zerbi­tzuetako deriba-
zioen %50aren zergatia, tabakoa, alkohola eta drogak kon­
tsumi­tzeari lotuta dagoela eta adingabeetan kondena eta
delitu kopuru handiagoa eragiten duela.
Jokaera nahasmenduen prebalen­tzia ere oso altua da hau-
rrengan, haurren populazioaren %2-12 artekoa. Jarreraren
nahasmendu larrien fak­tore etiologikoen artean honakoak
aipa­tzen dira; gurasoek behar bezala ez zain­tzea, indarke-
ria ikustea eta loturekin zerikusia duten gaiak. Arazoaren
baliz­ko ondorio sozialak hauek dira: haur­tzaroan nahas-
mendu disozial diagnostikoa duten adingabeen %40 hel-
duaroan antisozialak izango direla (jokaera inmoralak eta
eran­tzukizunik gabeak, hirugarrenen eskubideen mespre-
zua), bereziki adin goiztiarretan substan­tzia sorgorgarriak
kon­tsumi­tzen badituzte (oso ohikoa gure inguruan), po-
brezian bizi badira edo e­txetik kanpo kokatuta badaude.
Azterketa berriagoen arabera, gurasoen estiloak, familiako
kideen jokaera antisozialak eta familian armoniarik eza edo
banaketak egoteak bikoiztu egiten du nerabeek jokaera an-
tisozialak izateko arriskua.
3.
Buruko nahasmenduen
prebalentzia gazte justiziaren
baliabideen erabiltzaileetan
Buruko nahasmendu hauen eta beste ba­tzuen (nahasmen-
du afek­tiboak eta espek­tro eskizofrenikoko nahasmendu
psikotikoak) prebalen­tzia handiagoa da gazte justiziako ba-
liabideen erabil­tzaileengan. Haur eta gazteen psikiatriako
amerikar akademiaren iri­tziz, gazte justiziaren zerbi­tzuarekin
harremanetan dauden gazteen %40 eta 70 inguruk buruko
nahasmenduren bat izan dezakete.
Dena dela, pediatriako amerikar akademiak dio buruko na-
hasmenduak (eta nahasmendu fisiko ugari) ez direla garaiz
diagnostika­tzen adin hauetan, eta ondorengo gorabeherei
aurrea har­tzeko oso denbora garran­tzi­tsua gal­tzen dela, bai-
ta erabat eta modu fun­tzionalean errekupera­tzeko aukera
ere.
Oxfordeko Uniber­tsitatean duela gu­txi egindako meta-
azterketa baten ondorioak argiak dira eta haur eta gazteen
biztanlerian orokorrean baino 10 aldiz buruko nahasmendu
gehiagoren prebalen­tzia tasak ikus daitez­ke.
Lan honetan 25 ikerketa aztertu dira eta 10 eta 19 urte ar-
teko 13.778 mutil eta 2.972 neskaren datuak daude, denak
ere gazteen justizia baliabideetako erabil­tzaileak; psikosi,
TDAH, depresio eta jokaera nahasmenduen prebalen­tzia
%3,3, %11,7, %10,6
eta %52,8 da mutiletan eta %2,7,
%18,5, %29,2
eta %52,8 nesketan, hurrenez hurren. Deiga-
rriak dira nesketan espek­tro eskizofrenikoko nahasmenduen
maiztasun handiak eta nahasmendu depresiboen prebalen­
tzia altuak. Adingabeak direnez gero azterketak nortasun
nahasmendu diagnostikorik ezarri ez duen arren, jokaera na-
hasmenduen tasa oso altuak ezarri ditu (erabil­tzaileen erdiak
baino gehiagok diagnostiko hau izan du), beraz, diagnostiko
honekin bateragarriak diren nortasun patroiekiko neska-mu-
tilen prebalen­tzia altua ondorioztatu daiteke.
Nortasun nahasmenduetan alterazio eta jokaera hainbat
egoten da eta klinikoki garran­tzi­tsuak dira guztiak; alterazio
eta jokaera horiek etengabeak izaten dira eta bizi-estilo ba-
ten adieraz­penak izateaz gain, banakoak norbere buruarekin
eta besteekin erlaziona­tzeko duen modua ere izaten dira.
Alterazio hauetako asko banakoaren garapeneko estadio
goiztiarretan ager­tzen dira, dela fak­tore konstituzionalen dela
aurretiaz­ko esperien­tzien ondorio gisa.
Az­ken urteetan nortasun nahasmenduen prebalen­tzia nabar-
men hazten ari dela dirudi biztanlerian oro har eta barnera­
tze zentroetan bereziki. Biztanlerian oro har nortasun nahas-
menduaren prebalen­tzia %7-15 ingurukoa zen 2001ean eta
gaur egun %12,7-14,6 ingurukoa dela uste da, 33 urterekin
pilatutako prebalen­tzia %28,2koa da. Zori­txarrez ez dago
gazteen justizia arloan horiek duten egiaz­ko prebalen­tziari
buruz­ko azterketa epidemiologiko zorro­tzik. Gazteen justizia
arloan batez ere bi dira prebalen­tzia altuagatik eta komorbili-
tateagatik (substan­tzia sorgorgarri gehiegi erabil­tzeagatik eta
indarkeriaz­ko jokaerengatik) az­kar hauteman behar direnak:
nortasunaren nahasmendu disoziala eta nortasunaren eze-
gonkortasun emozionalaren nahasmendua.
4.
Gazteen justizia zerbitzuetako
erabiltzaileengan esku-hartze
eraginkorrak egiteko proposamena
eta azterketa
Gure inguruko gazte justiziaren zerbi­tzuak erabil­tzen dituzten
adingabeak arta­tzen dituzten profesional desberdinen iri­tzi
kualifikatuak jaso dira hasteko (ikaste­txeetako hezi­tzaileak
eta langileak barne eta psikologia eta psikiatria arloko buruko
osasuneko profesionalak).
Zentro hauetako profesional ba­tzuei egin zaiz­kie elkarriz­
ketak:
a) Aramaioko Txema Fínez Ikaste­txeko heziketa ardura-
dun eta koordina­tzaileari.
b) Gasteiz­ko-Osakide­tzako COTA Adikzioen Zentroko
psikiatria buruari eta erizain­tza buruari.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
76
(
IX). EAEko adingabeen eta askatasunik gabeko gazteen egoera berezia
IX
Aurrekoa ikusi