13
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
40.
Adin txikikoen arloko Justizia Administrazioa
Delitu bat egitea leporatzen badizute edo erruduntzat
jotzen bazaituzte, eskubidea duzu duintasunez tratatua
izateko eta berme guztiekin defendatua izateko.
Ahal den guztietan, zu auziperatzea eta erakunderen
batean sartzea eragozteko eskubidea duzu. Beti daukazu
eskubidea laguntza jasotzeko, berriro besteekin batera
bizi ahal izan zaitezen.
41.
Hitzarmena hobetzen duten legeak
Hitzarmen honetaz aparte, zure eskubideak babesteko
mesedegarriagoa den beste lege propioren bat baldin
badago, eskubidea duzu hura ezar dadin.
42-54.
Hitzarmena hedatzea eta betetzea
Estatuak Hitzarmenaren berri eman behar die umeei
eta gizarte osoari. Gainera, Hitzarmena ezartzeko beha-
rrezkoak diren izapideak egin beharko ditu, horretarako
eskubidea baituzu.
Haurren Eskubideen Batzordeak ikuskatu eta aztertzen
du ea estatuek betetzen dituzten hartutako konpromisoak,
haurrek beren eskubideak baliatu ahal izan ditzaten.