12
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
37.
Tortura eta askatasunaz gabetzea
Tortura, zigorrak edo tratu anker edo iraingarriak ez
pairatzeko eskubidea duzu. Biziarteko kartzela-zigorrik
edo heriotza-zigorrik ez jasotzeko eskubidea ere bai.
Kartzelaratua ez izateko eskubidea duzu, beste neu-
rriren bat hartzerik baldin badago, baina, edonola ere,
kartzelaldiak ahalik eta laburrena izan behar du. Egoera
horretan, eskubidea duzu pertsona nagusietatik aparte
egoteko, gizalegez tratatua izateko, zure familiarekin
harremanetan egoteko eta laguntza juridiko azkar eta
egokia jasotzeko.
38.
Gatazka armatuak
Baimendutako adinera heldu aurretik, gatazka arma-
tuetan zuzenean ez parte hartzeko eskubidea duzu. Zure
komunitatean gatazka armatu bat gertatzen bada, babes
berezia jasotzeko eskubidea duzu.
39.
Birgaitzea eta birgizarteratzea
Abandonua, abusua, esplotazioa edo beste indarkeria
mota batzuk jasan badituzu, tratamendu berezia jasotzeko
eskubidea duzu, sendatu eta berriz gizarteratuko zarela
ziurtatzeko.