3
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
1.
Umeak
Hitzarmen honetan jasotako eskubideak dituzu, 18
urte bete ez badituzu.
2.
Eskubide guztiak, ume guztientzat
Eskubide hauek guztiak izateko eskubidea duzu,
edozein izanda ere zure arraza, kolorea, sexua, jatorria,
hizkuntza, erlijioa, iritzia, maila ekonomikoa edo gaitasun
fisiko edo intelektuala. Estatuak zainduko du zuetako inork
bereizkeriarik ez jasatea.
3.
Umeak lehenengo
Umeei dagokizuen edozein gaitan, Estatuak lehenda-
bizi umeen beharrak hartu beharko ditu kontuan, horre-
tarako eskubidea duzu eta.
4.
Bete beharreko eskubideak
Eskubidea duzu Estatuak zure eskubideak zaindu
ditzan eta beste herrialde batzuekin lankidetzan aritu
dadin, herrialde horietan ere zure eskubideak errespeta
daitezen.