4
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
5.
Gurasoen zainketa eta gidaritza
Zure gurasoek edo zure legezko arduradunek zu zaindu
eta bideratu behar zaituzte, horretarako eskubidea duzu
eta. Gainera, horretarako zailtasunak badituzte, Estatuak
lagundu egin behar die.
6.
Zure bizitza eta garapena
Estatua zure bizitzaz eta garapen egokiaz arduratzeko
eskubidea duzu.
7.
Izena eta nazionalitatea
Jaio eta segituan, izen bat hartzeko eta herrialde bateko
kide izateko eskubidea duzu.
8.
Identitatea babestea
Zure nazionalitatea, izena eta familiarteko harremanak
babesteko eskubidea duzu. Inork ezin du zure izena eta
identitatea erabili zure baimenik gabe.
9.
Familiarekin duzun harremana
Neska edo mutiko bakar bat ere ez dute bereizi
behar bere gurasoengandik, umearen onerako ez bada