aholkulari­tza eskain­tzeko zerbi­tzu bat ziurta­tzeko
gomendioa egin dugu. Modu horretan, euren garapen
teknologikoa ahalbidetuko da Eusko Jaurlari­tzako ad-
ministrazioaren beste maila ba­tzuek dituz­ten aplika-
zioak aprobe­txatuz. Hala eta guz­tiz ere, oso gu­txi dira
herritarrek IKTen bidez parte hartu dezaten sistema
eraginkor bat daukaten udalak edo telefono mugiko-
rraren bidez komunika­tzeko eta herritarren­tzako zerbi­
tzuak eskain­tzeko sistemak dituz­tenak. Berriro erabil
daitekeen software bilduma (beste erakunde ba­tzuek
probatutakoa) aprobe­txatu behar da tokiko ingurunee-
tara (bereziki, udalak) lekualda­tzea erraz­ten duen zerbi­
tzu baten bidez; izan ere, az­ken horietan hori abian jar­
tzeko az­piegiturak eta giza baliabideak ez daude beti
eskuragarri.
Har­tzailea
:
euskal herri-administrazioak.
Eremua
:
berrerabil­tzea,
open source,
aplikazioak, trans­
feren­tzia.
13. 
Deskribapena: e-partaide­tzarako egokitutako kanal
digitalen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna ziurta­
tzea.
Gizarte sareetan herri-administrazioen presen­tzia
handituz gero, adibidez, galdera honi eran­tzun beharko
genioke: zer gizarte sarek bete­tzen du irisgarritasunari
lotutako web estandarrak?
74
Estandar horiek betez gero,
ziurtatuko da per­tsona orok zerbi­tzu hori berdintasun
baldin­tzetan erabili ahalko duela, aniztasun funtzionala
jasaten duten per­tsonak diren ala ez alde batera u­tzita.
Gauza bera gertatu daiteke tresna propioei buruz ari ba-
gara. Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna gainon­tzeko
alderdien gainetik gailendu behar dira, beraz, tresna
errazak diseinatu behar dira, per­tsona ororen­tzat erabil­
tzeko errazak eta guz­tiz irisgarriak. Hau da, tresna horiek
diseina­tzerakoan horrelako xehetasunak ahaz­tea saihes-
tuz e-partaidetzari lotutako sarbide-eten berriak eragiten
dituz­ten oz­topo bilaka­tzea saihesten dugu. Orain dela
gu­txi, Ezintasunen bat duten Per­tsonen Ordez­karien Es-
painiako Ba­tzordeak
(
bere web orrialdearen bi-
dez salatu zuen
.
Salaketa
horretan azal­tzen den moduan:
Este deber legal de ac­
cesibilidad llega a petición del movimiento social de la
discapacidad una vez comprobado con informes y es­
tudios independientes que ninguna red social de las im­
plantadas en España cumplía con los requisitos mínimos
para ser accesibles a personas con discapacidad, discri­
minado y excluyendo por tanto estas plataformas a un
gran número de usuarios con discapacidad que se ven
privados de su derecho a participar en estos canales de
relación y comunicación sociales”
.
Hortaz, kanal horiek
irisgarritasun maila egokietara hel­tzen diren bitartean,
EAEko herri-administrazioak saiatu behar dira aniz­tasun
fun­tzionala duten per­tsonei baldin­tza berdinekin parte
har­tzeko aukera ematen dieten bideak berma­tzen (jato-
rriz irisgarriak diren diseinuetatik) eta “guettoak” era­tzen
dituz­ten tresnen bidez kolektiboaren sakabana­tzea sai-
hestu behar dute, horiek parte har­tzeko mekanismoen
74
ONCE fundazioa: “Gizarte sareen plataformen irisgarrita-
suna” ikerketa
.
erabilgarritasun erreala kalte­tzen baitute (aitortu behar
da gizarte sareak sakontasun eta aldakortasun askorik
ez duten tresnak direla, deliberazioak oinarritutako parte
har­tze errealerako).
Har­tzailea
:
euskal herri-administrazioak.
Eremua
:
sarbide-eten digitala, irisgarritasuna, erabilga-
rritasuna, gizarte sareak.
14. 
Deskribapena: open data delakoa herritarrei hurbil­
tzea (kon­tsumoa dinamiza­tzea herritarren parte har­
tzea handi­tzeko).
Herri-administrazioetan
estrategiak ezar­tzea, izan ere, lurraldearen garapen
ekonomikorako aukera bat izateaz gain, gardentasuna-
ren eta herritarrei azalpenak ematearen aldeko bide bat
da datu publikoak zabalduz hirugarrenek, behar izanez
gero, berrerabili di­tzaten (berrerabil­tzen duen komunita-
tea).
Global Pulse
izenekoak
argitalpenean
75
,
azaldu
zuen
open data
delakoak gizartearen garapenari lagun­
tzen diola hiru modu ezberdinetan:
Herritarrek zerbi­tzu digitalak erabil­tzeko dutenmoduan
irregulartasunak garaiz an­tzemateak arduradunen­tzat
oso erabilgarria izan daitekeen informazioa eman die-
zaieke, batez ere, krisi garaian.
Big data
delakoak denbora errealean programa eta
politika publikoen diseinuari eta gauza­tzeari buruz­ko
errealitatea monitoriza­tzeko aukera ematen du.
Feedback
a denbora errealean: biz­tanleria denbora
errealean monitoriza­tzeko aukerak programek eta
politika publikoek non hu­ts egiten duten ezagu­tzeko
aukera ematen du eta, modu horretan, beharrez­koak
diren birdoi­tzeak egin daitez­ke.
Estatu Batuetako
estrategiarekin gerta­tzen
den moduan,
open data
k kudeaketa publikoaren gaineko
kontrola herritarrei i­tzul­tzea ahalbide­tzen du. Ekimen ho-
rren helburu nagusietako bat, adibidez, hauxe da: zergak
ordain­tzen dituz­tenei erakustea nola eta zertan gasta­
tzen den diru hori. Horrez gain, webgune horren bidez,
biz­tanleek ustez­ko iruzurrak, gehiegiz­ko gastuak edo
neurrigabekeriak sala­tzeko aukera daukate. Datu horien
ustiaketari esker, hirugarrenen bidez (ez halabeharrez
administrazio beraren bitartez) informazio garran­tzi­tsu
hori herritarrengana hel­tzen da,
ekimenaren kasuan gertatu den moduan. Ber-
tan, modu “lagungarrian” eraku­tsi da Espainian Estatuko
Aurrekontu Orokorren testuinguruan egindako inber­
tsioen xehetasuna. Ekimen mota horretan parte har­tzeak
herri-administrazioei sinesgarritasun injekzio bat eman
diezaieke (herritarrei begira) eta hori ezinbestekoa da
administrazioen eta herritarren artean “elkarriz­keta” bat
burutu ahal izateko, betiere, konfian­tzan eta berdinta-
sunean oinarritutakoa.
Ildo horretan aurreratu nuen moduan,
open data
be­
rrerabil­tzen duen komunitateari hurbil­tzeko ekimenak
biziago­tzea gomendagarria da, datu publiko irekien
berrerabil­tzea sustatuz eta oraindik ere zabaldu ez diren
75
Global Pulse (2012): Big Data for Development: Challenges &
Opportunities”. New York.
175
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
IV
(
I V ) . 1 3 .
G om e n d i o a k
Aurrekoa
ikusi