IV. titulua. Herritarren parte har­tzea (24. artikulua.-
Herritarren parte har­tzearen xedea eta artikulazioa).
a) lortu nahi diren xedeen, egingo den prozesuaren eta
hartu diren konpromisoen berri ematea eta zabal­tzea.
b) jakin­tza, gogoeta eta eztabaida susta­tzea.
c) deliberazio-eztabaida eta zenbait ikuspegitatik eta zen­
bait interes-talderekin kontrasta­tzea.
e) proposamenak eta adostasunak bila­tzea.
f) parte har­tze prozesuaren ondorioen berri ematea jen­
deari.
Hi­tzaurrea:
1.-
Dekretu honen xedea herritarrek administrazioarekin
harremanetan sar­tzeko, bitarteko elek­tronikoak erabiliz,
zerbi­tzu publikoak eskura­tzeko eta administrazio prozedu­
rak izapide­tzeko duten eskubidea gara­tzea da, baita herri­
tarrei zerbi­tzu publikoak elek­tronikoki eskura­tzeari buruz­ko
ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6. artikuluan aitortutako
gainerako eskubideak ere.
2.-
Era berean, egoi­tza elek­tronikoa, iragarki-ohol elek­
tronikoa, herritarren eta administrazioaren identifikazioa
eta autentifikazioa, ordez­karien erregistro elek­tronikoa,
erregistro elek­tronikoa, komunikazio elek­tronikoak eta
dokumentu elek­tronikoak eta beraien kon­tserbazioa arau­
tzen dira.
1.
artikulua.- Xedea.
1.-
Dekretu honen xedea bere aplikazio-eremuko erakun­
deetako edozeinen aplikazio informatiko guztiak ireki­tzeko
edo jendearen esku jar­tzeko (berrerabil di­tzaten) baldin­
tzak ezar­tzea du xede.
2.-
Era berean, dekretu honen xedea da aipatutako
erakundeek aplikazio informatikoak, beren bizi-ziklo osoan
zehar, eskuratu, garatu edo mantendu baino lehen bete
beharreko baldin­tzak ezar­tzea, aplikazio informatiko horiek
erabil­tzea ahalbidera­tzen dutenak, bai jarduera horiek bi­
tarteko propioak erabiliz buru­tzen direnean, bai kontrata­
zio egokia eginez erabil­tzen direnean.
3.-
Ukitutako aplikazio informatikoak hauek dira: beraien
iturburua edo zati bat gu­txienez dekretuaren aplikazio-
eremuan dauden erakundeetako edozeinek eskuratuta
edo garatuta daukatenak (bizi-aldi osoan egiten zaiz­kien
aldaketen ondorioz­koak barne).
4.-
Aplikazio informatiko horien zatiren batean aipatutako
erakundeetakoren batek jabe­tza intelek­tualeko eskubi­
deak eskura­tzen baditu, zati hori dekretu honetan xedatu­
takoaren mende egongo da.
5.
artikulua. Partaide­tza eskubidea.
1.
Gipuz­koako lurralde historikoko egoiliarrek, bai zuze­
nean bai dagoz­kien herritar erakundeen bidez, eskubi­
dea dute Foru Aldundiaren eskumen diren gai publikoen
kudeaketan parte har­tzeko, antolamendu juridikoan
ezarritako baldin­tzetan eta, zehaz­ki, foru arau honetan
aurrei­kusten diren prozeduren bidez, emakumeek eta gi­
zonek era orekatuan parte har­tzea bul­tzatuz eta, bereziki,
emakumeen parte har­tze txikia duten erakunde mistoetan
emakumeen parte har­tzea bul­tzatuz.
2.
Foru arau honetan aurreikusitako ondorioetarako, he­
rritar erakunde interesatuak izango dira Partaide­tzarako
Herritar Erakundeen Foru Erregistroan behar bezala izen
emanda daudenak, betiere izen-emate horretan adi­tzera
eman duten interes, lurralde edo gai esparruari dagokio­
nez. Hala eta guztiz, Foru Erregistroan izena eman gabe
egoteak ez du erago­tziko berariaz prestatutako prozedura­
ren bidez partaide­tza prozesuetan parte hartu ahal izateko
gaitasuna.
3.
Foru arau honen esparruan, herritarren partaide­tzak bi
bide izango ditu gauza­tzeko, batetik per­tsona egoiliarren
eskubide indibidualak erabil­tzea eta, bestetik, partaide­tza
prozesuak gara­tzea. Prozesu hauek egitura­tzeko hainbat
fase izango dira, informazioa, eztabaida, ondorioak, zaba­
lkundea eta ebaluazioa alegia, eta per­tsona egoiliarrek eta
herritar erakundeek parte hartuko dute horietan.
6.
artikulua. Partaide­tza prozesuetarako informazio
eskubidea.
1.
Oro har, Foru Aldundiak per­tsona egoiliar guztiei ber­
matuko die bere departamentuetako edozeinetan izapide­
tze bidean dauden erabaki­tze prozedurei buruz­ko infor­
mazio eskubidea, lege antolamenduan ezarritako mugen
barnean betiere.
2.
Foru arau honetan erregula­tzen den herritarren partaide­
tza ahalbide­tzera begira, Foru Aldundiak, bere departa­
mentuetako bakoi­tzaren bidez, jendaurrera zabalduko
du izapide­tzea dagoz­kion erabaki­tze prozedurei buruz­ko
informazioa. Horretarako, departamentu bakoi­tzak, Foru
Aldundiaren informazio eta komunikazio sistemak baliatu­
ta, prestatuko ditu izapide­tzen ari den prozeduraren gai­
neko ezagu­tza eta jarraipen puntuala ahalbide­tzen duten
informazioa eta dokumentaziorako sarbidea. Foru depar­
tamentuek arreta berezia jarriko dute kolek­tibo desfabora­
tuenek edo ahulenek informaziorako sarbide eraginkorra
izan dezaten.
3.
Horretarako, bide tekniko egokiak ezarriko dira, doan,
ar­txibo, liburutegi, komunikazio zentro, gizarte e­txe eta
kultura e­txe publikoetan, herritarrak informa­tzeko bule­
goetan, edo herritarren­tzako sarbide errazekoa delako
egoki­tzat jo­tzen den beste edonon.
4.
Prozedura baten barnean foru arau honetan berariaz au­
rreikusitako herritarren partaide­tzarako tresnak txerta­tzen
direnean, eskumena dagokion Foru Aldundiaren departa­
mentuak prozeduraren hasierari buruz­ko informazioa eman
beharko dio, derrigorrean, Herritarren Partaide­tzarako Foru
Zuzendari­tzari, gaia dela eta interesatuak diren herritar
erakundeei informazioa berma­tzearren; horretaz gain, bete
egin beharko da kasuan-kasuan eskumena duen foru de­
partamentuari dagokion informazio obligazio orokorra.
5.
Informazio eskubidea berma­tzeko, ziurtatuko da in­
formazioa zabal­tzeko sistemak berdin helduko zaiz­kiela
emakumeei zein gizonei eta Erregistroan izen emanda
dauden erakunde guztiei. Aldi berean, hiz­kun­tza ez sexista
erabiliko da zabaldutako informazioa presta­tzerakoan.
191
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
(
V ) . 1 4 .
G o g o e ta o r i e n tat z e k o z e n b a i t a r a u - e r r e f e r e n t z i a
V
Aurrekoa
ikusi