da, bata ezin da bestea gabe ulertu. Eskura­tzeaz hi­tz egi-
ten denean, beti aipa­tzen da erabilera, nahiz eta az­ken
horrek ez duen nahitaez eskuraketa barne har­tzen. Tek-
nologiaren eskuraketa gizarte-prozesu gisa aurreikusten
duen ikuspegia abiapuntu­tzat hartuta, subjek­tuak fun­tzio
ak­tiboa du esperien­tziari esanahia emateko orduan. On-
dorioz, teknologiak eskura­tzeari buruz­ko ikerketak kon-
tuan hartu beharko lituz­ke subjek­tuen ikuspuntua, beren
prak­tikak, diskur­tsoak eta elkarren arteko elkarrekin­tzak,
horrela esanahiak eraiki eta eginbeharrari zen­tzua ema-
teko. Gizarte-ekin­tzak elkarrekin­tzan dauden per­tsonak
lo­tzen dituela onarturik, prak­tika eta diskur­tsoak beha­
tzea ezinbestekoa da. Hori horrela, adi egon beharra
dago, prak­tikak ez baitatoz beti bat diskur­tsoekin. Giraldo
Ramírezen (2008) esanetan, irakasleek IKTekin duten ha-
rremanaren harira, gauza bat da pen­tsa­tzen dena, beste
bat esaten dena eta beste bat, oso desberdina, egiten
dena. Teknologiaren gaineko soziologiaren postulatuen
arabera, eta zehaz­ki Proulxek dionez (1995), elkarrekin­tza
sinbolikoaren ildotik, eskuraketak dimen­tsio bikoi­tza du:
gizartekoa eta banakoa, eta bi alderdiak jorratu daitez­ke
subjek­tutik. Eragileengan errepika­tzen diren banakako
koin­tziden­tzia horietan oinarrituta, gizarte-erabileren ira­
kurketa egin daiteke.
Eskuraketa sor­tzailea:
Erabil­tzaile helduek, ho­ts, IKTe-
tako profesionalek egiten duten eskuraketa-mota da.
Dauden teknologietan erabilera berriak asmatu edo
hobe­tzeko lan intelek­tuala da. Bryce Rober­tsek dioenez:
Ideia onek jatorri desberdinak izan di­tzakete, baina “tek­
nologiarik disruptiboena zale, hacker eta geek-engandik
hasi ohi da”.
Erreferen­tziak:
Komunitate ahuletan IKTen eskuraketaren analisi kualitati-
boa: Medellín Digital-en kasua (Medellín, Kolonbia):
.
Eskuraketa sor­tzailea:
.
IKASKUNTZA-ETENA
Ikasteko gogoa eta motibazioa ez dira irmoak bizi­tza
osoan zehar. Gaztaroan altuagoak izan ohi dira, kultura,
gizarte eta ezagu­tzako fak­toreen ondorioz. Bestela esan-
da, bizi dugun ezagu­tzaren gizartean ikaskun­tzarekiko ja-
rrera ak­tiboa eska­tzen da, baina per­tsona askoren kasuan
ez da hala gerta­tzen. Izan ere, ez dute internetik erabil­tzen,
ez dutelako erabilgarri­tzat jo­tzen. Kevin Kellyk
Actitudes
tecnológicas para la vida
izenekoan dioenez:
Prest egon
behar dugu betiko hasiberriak izateko, “berriaren mailan”
trebe ari­tzeko, programa berriak ikasteko, galdera leloak
egiteko, aka­ts ergelak egitera ohi­tzeko, lagun­tza eskatu
eta emateko...
Betiko “ikastun” izateko jarrera beharrez­
ko­tzat jo­tzen da, baztertuta ez gera­tzeko.
Erreferen­tzia:
The Technium Life Skills (s.f.):
.
ETEN DIGITALA
Orain dela gu­txira arte, eten digitala hauxe zen: eguneroko
bizi­tzan, ohituraz, informazioaren eta komunikazioaren
tek­nologiak (IKT) erabil­tzen dituzten per­tsonen (komunita-
teen, estatuen, herrialdeen, ...) eta teknologia horietarako
sarbidea ez duten per­tsonen edo sarbidea eduki arren
erabil­tzen ez dakiz­kiten per­tsonen arteko tartea. Horre-
la, Wikipediak, termino horren bidez,
sar-
bidea daukaten komunitateen eta ez daukatenen arteko
ezberdintasun sozioekonomikoa izenda­tzen du. Halere,
ezberdintasun hori
guztietan (IKT) gerta daiteke
(
,
,
eta bestelako tresnak).
Berez, eten digitala teknologietarako
sarbidearen
aurre-
tik dauden ezberdintasunei dagokie. Gainera, IKTak modu
eraginkorrean erabil­tzeko gaitasunaren arabera (
erabile-
ra-etena
)
bereizten ditu taldeak, alfabeta­tze maila eta
gaitasun teknologiko ezberdinak egotearen ondorioz. Ba­
tzuetan, halaber, kalitatez­ko eduki digitaletarako sarbidea
duten taldeen eta hori ez dutenen arteko ezberdintasunak
adierazteko erabili izan da. Horren aurkakoa adierazteko
sarrien erabil­tzen diren terminoak inklusio digitala eta be-
netako inklusio digitala dira (Maggio, 2007).
Baina gaur egun eten berriak sortu dira, arazo berrien on-
dorioz. Adibidez,
gure gizarteak az­ken 15
urteetan dauz­kan hiru eten digital argi eta garbi identifika-
tu ditu:
1. 
Sarbide-etena
.
Hauxe da lehenik eta behin gerta­tzen
den haustura. Telekomunikazioen az­piegituretarako
sarbidea daukatenak eta fisikoki sare digitaletatik iso-
latuta daudenak bereizten ditu. Jakina, haustura honek
bi jatorri dauz­ka: az­piegiturarik ez dagoela edo hura
erabil­tzea garestiegi dela.
2. 
Erabilera-etena
.
Teknologia bat eskuratu ahal izateak
ez du esan nahi erabil­tzen denik. Ondo jakina da biz-
tanleriaren zatirik handiena, adibidez Espainian, sarbi-
dea daukanean ere (az­piegitura erabilgarri dagoenean
eta kostua ordain dezaketenean), propor­tzio handi ba-
tek eskain­tza teknologikoa ez duela erabil­tzen: ez da
konek­ta­tzen edo ez ditu erabil­tzen erabilgarri dauden
tresna eta informazioak. Erabilerak motibazio hauek
dauz­ka: sarbidea izateko aukera, sarbidean dagoen
interesa (hau da, teknologiak balioa eskain­tzea erabil­
tzaileari) eta teknologia horiek erabil­tzen ikasteko
heziketa.
3. 
Eskura­tze-etena
.
Interneten eta teknologia digitala-
ren erabil­tzaileetako askok oinarriz­ko erabilera egiten
dute, eta tresnek gaindituta senti­tzen dira. Izan ere,
suma­tzen dute (eta arrazoia dute) tresna horiek modu
sofistikatuago eta balio­tsuagoetan erabil litez­keela.
Teknologiak errotikako aldaketa kualitatiboak sor­tzen
ditu baldin eta erabil­tzaileek ez badute “erabil­tzen”
bakarrik, baizik eta eskura­tzen dutenean eta usteka-
beko erabilerak, eta beraz, erabilera berri­tzaile eta sor­
tzaileak, asma­tzen dituztenean.
Eten horietako bakoi­tza prozesu dinamikoa da, espa-
zioan eta denboran alda­tzen ari dena. Horrela, sarbide-
etena denboran murriztu ohi da, eskualde geografiko eta
hiri-espazio berriak konek­ta­tzen diren heinean. Horrela,
eten hori, orain urte gu­txi Espainian esangura­tsua zena,
une honetan Espainiako zati handi batean konponduta
dagoela esan genezake. Hala eta guztiz ere, sarbide-
etenak bere horretan jarrai­tzen du toki ba­tzuetan, adibi-
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
196
(
V). ERANSKINAK
V
Aurrekoa
ikusi