bereganatuz. Dakiguna eta jaso­tzen eta irakur­tzen du-
gunetik iragazten duguna argitara­tzea parte har­tze mota
fun­tsez­koa izango da. 2.0 jarrera horrek, beraz,
mindware
edo mentalitate aldaketa dakar.
Erreferen­tziak:
.
.
GIZARTE ERAGILEAK
GIZARTE ERAGILEA honela defini dezakegu: gizartea-
ren zati antolatu bat, administrazio publikoa ez dena
baina, administrazioak bezala, gizartean esku har­tzeko
helburuak dituena. Beraz, figura instituzionala da, nahiz
eta beraren profila ez datorren bat erakunde politiko edo
administratiboekin, izaera sozial edo kolek­tiboko interes
jakin ba­tzuk ordez­katu nahi dituena. Beren nortasunetik
(
kolek­tiboa / gizarte esku har­tzeko helburu ba­tzuekin)
abiatuta, izaera instrumentala behar dute, izateko eta jar-
duteko bidea ematen diena (antolaketa-egitura).
ALFABETATZE DIGITALA
Jakin­tzaren gizartean irakur­tzeko eta idazteko gaitasuna
izatea ez da nahikoa, alfabeta­tzearen kon­tzeptu klasikoak
proposa­tzen zuen moduan; izan ere, gizartean bizi ahal
izateko eta geure burua gara­tzeko beste gaitasunak
beharrez­koak dira, hau da, alfabetismo berriak ager­tzen
dira. Adibidez,
k zera gainera­tzen du alfabeta­
tzearen definizioan:
• 
Komunika­tzeko gaitasuna.
• 
Irakur­tzeko eta idazteko gaitasuna.
• 
Ohiko jarduerak buru­tzeko beharrez­koa den norberaren
garapena.
Alfabeta­tze kon­tzeptuaren zabal­tzea kontuan har­tzen
badugu, alfabeta­tze digitala horren osagai gisa kokatu
eta uler dezakegu, beraz, gure gizartean alfabeto izateko
beharrez­koa.
Horrela bada, alfabeta­tze digitala IKTak erabil­tzeko
beharrez­koak diren ezagu­tzak eta gaitasunak izatea da,
horrela, informazioa eskuratu, tratatu eta aplikatu ahalko
dugu helburuak lor­tzeko edo onurak eskura­tzeko. Bi osa-
gai nagusi ditu:
• 
Gaitasun teknologikoa.
Tresna teknologikoak erabil­
tzen jakitea, nola fun­tziona­tzen duten, zertarako erabil­
tzen diren eta berariaz­ko helburuak bete­tzen nola
lagun­tzen duten jakitea.
• 
Gaitasun informazionala.
Hainbat trebetasun har­
tzen ditu barne: informaziorako beharra onar­tzea, hori
aurki­tzen jakitea, uler­tzea, ebalua­tzeko eta kalitatea-
ren arabera hauta­tzeko iriz­pideak izatea, labur­tzea eta
erabil­tzea, eralda­tzea eta horren inguruan hi­tz egitea,
beharren arabera.
Gai horren inguruan nabarmendu beharreko aditua
(2002)
dugu. Egileak alfabeta­tze digitalaren proze-
suekin lotutako fun­tsez­ko lau fak­tore identifika­tzen ditu:
• 
baliabide fisikoak (ordenagailuak eta telekomunikazio
sareak);
• 
baliabide digitalak (digitalki eskuragarri dagoen mate-
riala);
• 
giza baliabideak (alfabeta­tzea eta irakaste eta ikaste
prozesuak); eta
• 
gizarte baliabideak (erkidegoa eta erakundeen babesa).
Digitalki gai izateko per­tsona (edo taldea) gizartearen
maila guztietara (per­tsonalki, gizartean, lanean, aisian) hel
daiteke, autonomoa izan daiteke, aukerak eskura di­tzake
eta bizi-kalitatea hobe dezake. Hori dela eta, alfabeta­tze
kon­tzeptuarekin estuki lotuta dago
bazter­tze digitala,
ezagu­tzaren gizartean jaiotako desberdintasun mota. Al-
fabetismo berriak egotean, dagoz­kien analfabetismoak
ager­tzen dira.
Bazter­tze mota horrek IKTetan, baliabideetan, informa-
zioan eta komunikazio forma berrietan sartu ezin izatea
dakar. Bazter­tze hori beti ez da gerta­tzen teknologian
sar­tzeko edo informazioa lortu eta kudea­tzeko ezintasun
edo zailtasunarengatik; interes edo gaitasun faltagatik
ere gerta­tzen da, horietarako sarbidea eduki­tzeko aukera
egon arren.
Erreferen­tzia:
Warschauer, M. (2002): Reconceptualilzing the digital
divide. First Monday, 7 (7).
.
ANALFABETISMO DIGITALA
Wikipediaren arabera,
analfabetismo digitala
ez ezagu­tzea da, per­tsonek beraiekin elkarreragi-
teko aukera izatea oztopa­tzeko moduan, hau da, sarean
nabiga­tzea, multimedia edukiak goza­tzea, gizarte sareen
bidez gizartera­tzea, dokumentazioa sortu eta abar.
Tresna eta erreminta teknologikoak (sakelako telefonoak,
iPod-ak, PC-a eta abar) erabil­tzeko gaitasunak edo tre-
beziak berez ez dakar digitalki alfabetatua izatea. Gizarte
digitalizatua sortu baino lehen, per­tsona bat alfabetatua
zen irakur­tzeko eta idazteko prozesua bere ama-hiz­kun­
tzan erabil­tzen zuenean, liburuak eta dokumentuak iraku-
rri eta ulertu ahal zituenean, eta bere pen­tsamendua ida­
tziz azaldu ahal zuenean.
Alfabeta­tze digitala, gaur egun, kulturaren prozesu as-
kozaz ere zabalagoa da, teknologia berriekin mugi­tzeko
oinarriz­ko jakin­tza izatean da­tzana. Batez ere Interneten,
eduki berrietarako sarbidea eduki­tzea, beste per­tsona
ba­tzuekin harremanetan sar­tzea, eta bitarteko digitalek
gizarteari eskain­tzen diz­kion aplikazioen bidez aukera be-
rriak aprobe­txa­tzea.
Erreferen­tziak:
Wikipedia:
.
Suite101: 
.
IKTak ESKURATZEA
Erabilera
eta
eskuraketa
ulertu ahal izateko, lehenengo
eta behin ezin dugu ahaztu kon­tzeptu horiek ezin direla
eguneroko bizi­tzaren munduko prak­tika ba­tzuetatik kan-
po ulertu. Bestetik, bi kon­tzeptuak askaezinak dira, hau
195
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
V
(
V ) . 1 5 .
e - i n k l u s i o a r e n e ta e - pa r ta i d e t z a r e n g l o s a r i o a
Aurrekoa
ikusi